
LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko maiatzeko proposamenak
2025-05-14
LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko maiatzeko proposamenak
Lagunok, harpidedunok, irakurleok:
Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.
Maiatzean, ibilbide propio eta apasionantea egiten ari den musikari gazte batek urtearen hasierarekin abian jarri zuen birari bukaera emango dio BECen, urteroko Umore jaialdia iritsiko da Leioara eta urteko lehen liburu azokak iritsiko dira Euskal Herriko hiri eta herrietara, eta Iruñean euskarak izan duen garrantziari buruzko hitzaldia egingo da, hiriaren 2100. urteurrena ospatzeko programazioaren baitan. Hainbat aukera dituzue, beraz, udaberriko egun luzeekin gozatzeko eta horiekin asebetetzen ez bazarete beste bi gomendio ere baditugu: eleberri zoragarriak idazten dituen autore baten hiru ipuin bikain eta eleberri bikain batetan oinarritutako pelikula zoragarri bat.
🎤 Kontzertua
BEC-en, maiatzaren 31an, gonbidatu bereziak izango dituen kontzertu batekin emango dio bukera Izaro Andresek cerodenero birari, azken hilabeteotan Euskal Herriko eta atzerriko eszenatokietan ibili ondoren, besteak beste, Austin, Dallas, Bogota, eta New Yorken.
🎊 Jaialdia
Maiatzaren 15etik 18ra egingo da aurten Leioako Umore Azoka eta edizio berezia izango da, urtero antzokietara ezezik kaleetara umorea eta teatroa daramatzan azoka honek 25 urte betetzen dituelako aurten.
📚 Azokak
Iruñeako, Ziburuko eta Bilboko liburu azokak
Durango kenduta, udaberria da euskarazko produkzio literarioaren unerik oparoena, eta orain aurkezten dira nobedadeak liburu azoketan, horien artean, maiatzean egingo den Iruñeakoan, hilaren bukaeran hasiko den Bilbokoan eta ekainaren 6an egingo den Ziburukoan.
👥 Hitzaldia
Aurten, 2100 urte betetzen dira Pompelo sortu zenetik eta era guztietako ekitaldiak programatu dira Iruñean urteurrena ospatzeko, horien artean, euskarak hiriaren historian izan duen lekuri buruzko hizketaldia, maiatzaren 20an, Kondestablen egingo dena.
📖 Literatura
Eleberrigile aparta bada ere, ipuingintzan hasi zuen ibilbide literarioa Karmele Jaiok eta Booktegik bere hiru ipuin, beste horrenbeste bikoteren eta bere seme-alaben istoriak kontatzen dituztenak, jaso ditu Booktegik euskaraz eta ingelesez irakurri daitekeen liburuska honetan.
📽️ Zinea eta literatura
Filminen euskarazko azpititulatuak dituzten edukien artean, zinemaren historian eragin handienetakoa izan duen zuzendari baten lanik bitxienetakoa topatuko duzue, euskaraz irakurri daitekeen Ray Bradburyren eleberrian oinarrituta, Francois Truffautek egindako harribitxi hau.
Zein da zure erreakzioa?