Makina Erremintaren Biurtekoa, berrikuntzaren aldeko apustu irmoa

Makina Erremintaren Biurtekoa, berrikuntzaren aldeko apustu irmoa

1 min.

Makina Erremintaren Biurtekoa, berrikuntzaren aldeko apustu irmoa

Gaur inauguratuko da Bilbao Exhibition Center-en (BEC) Makina Erremintaren Biurtekoaren 29. edizioa, Europako azokarik garrantzitsuenetarikoa espezialitate horretan. Ekainaren 4ra bitarte, Biurtekoan 27 herrialdetako 1.533 enpresa egongo dira, aurreko edizioan baino %12 gehiago, eta Smart Solutions-etan eta 4.0 industriak aurkezten dituen erronkei erantzuteko moduan oinarrituko da.

Astean zehar egingo diren hitzaldi ezberdinetan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: 3D inprimatzea eta zero akats fabrikazioa eta fabrikazio adimentsua, nahiz robotikaren eta pertsonen arteko lankidetza.

LABORAL Kutxa eta berrikuntzarekiko duen konpromisoa

 Makina-erremintaren sektoreko enpresek izaera oso berritzailea dute, eta garapen teknologikoaren aldeko apustu handia egin dute. LABORAL Kutxak berrikuntza jorratzen duten enpresekiko konpromisoa du, haiek etorkizuna direla jakin baitakigu.

Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak, I+G+b-n inbertitzeak zer-nolako garrantzia duen azpimarratu zuen Innova Bilbao 2016ren laugarren edizioaren esparruan eskainitako “Emadazu laguntza-puntu bat eta mundua mugituko dut: berrikuntzaren finantzaketa” hitzaldian.

Hitzaldian ondorengoa azaldu zuen: “berrikuntza enpresa guztiek kontuan izan beharreko kontzeptua da, ezinbesteko elementua baita enpresaren hazkuntzarako, eta, beraz, lehiakortasunerako”. Helburu hori aintzat hartuta, Muguerzak enpresei gomendatzen die konfiantza sortzeko, berrikuntza finantzatzeko giltzarri gisa, kudeaketan profesionaltasuna eta enpresaren plangintza on bat erakutsiaz etorkizunera begira.

Makina-erreminta, gorantz doan sektorea

Euskadik, Makina-erreminta sektorearen barnean, soberan erakutsi du profesionaltasuna, Europar Batasunean ekoizle handiena bezala hirugarren postuan baitago. Gainera, batez beste, sektorearen produkzioaren %80a baino gehiago esportatzen du nazioarteko merkatuetara, eta fakturazioaren %5 inguru I+G+b-rako erabiltzen du. Sektore horretan jarduera garatzen duten enpresek era guztietako osagaiak egiten dituzte aeronautika eta automobilgintzako enpresentzat, besteak beste.


Zein da zure erreakzioa?