Motoponpa eros dezazun nahi du LABORAL Kutxak

Motoponpa eros dezazun nahi du LABORAL Kutxak

2 min.

Motoponpa eros dezazun nahi du LABORAL Kutxak

Mikrokredituen bidez Mozambiken lurrak ureztatzeko Mundukideren proiektuak aurtengo emaitzak hirukoiztea aurreikusten du.

Garai hauetan gogoratu ohi gara Mundukidek abian jartzen dituen ekimenez eta antzekoez. Izan ere, GKE horrek lankidetza-proiektuak bultzatzen ditu Brasilen, Kuban eta Mozambiken. Halere, haren lana ez da mugatzen ‘elkartasuna’ hitza ahoz ahoz dabilen egun hauetara; aitzitik, urte osoan jarduten du horren alde. Premia handiena dutenei miseriatik euren kabuz irteten laguntzea da asmoa.

Mundukideren zeregina

Ohiko topikoa irudi dezakeen arren, Mundukideren zeregina ez da karitatean zentratzen; guztiz bestela, abiapuntutzat balio izango duten ideiak, esperientziak, baliabideak eta jardunbideak partekatu nahi ditu hegoaldeko herrialdeekin. Helburua: komunitate horien egoera hobetzea eta, handik milaka kilometrotara, gure gizartean bertan, aldaketak eragitea. Ideia horiek ez dira hitz hutsak. Adibide zehatz bat, guretzat adierazgarria dena: urte osoan lur emankorrak izatea ahalbidetuko dien ureztatze-sistema edukitzea da Mozambikeko Marrupako nekazarien arazo handiena. Teknologia egokia toki egokian izateak dena alda dezake. Horregatik, Mundukidek motoponpa bat eskaintzen die, horri esker hilabete gehiagoz landu ahal izango dituztelako lurrak.

Inbertsio-itzulerarik onena

Alabaina, motoponpa hori ez da oparia, mikrokreditua baino. Uzta biltzen dutenean eskuratutako irabaziekin gailuaren kostuari aurre egingo diote, eta beharrizan berak dituzten beste komunitate batzuetan berriro inbertitu ahal izango da. Horrela, elkartasun-katea jartzen da abian, eta komunitate horietako pertsonen lanak etorkizuna eraikitzeko aukera emango die.Proiektuak asmo handia du eta, aldi berean, errealista da. 2015ean lortutako datu bikainak hirukoiztea aurreikusten du. Izan ere, aurten proiektuak 11.000 pertsonarengan izan du inpaktua eta 1.700 hektarea landatu dira. “Merezi du ikustea nola igaro diren Marrupako nekazari familiak miserian bizi izatetik pobrezian bizi izatera, urte osoan landu daitezkeen baratzeak dituztenetik” esan du Beñat Arzadunek, Mundukidek tokian bertan duen proiektu-buruak.

Ekimen horretako kide izan zaitezke

Elkartasunari heltzeko modu kooperatibo horrek ondorio positiboak ditu eta horrexegatik erabaki dugu bultzatzea. LABORAL Kutxan hasiera-hasieratik sinetsi dugu Mundukideren lan-moldean, GKEa 1999an sortu zen unetik bertatik. Eta, horrexegatik, datorren urte honetan ere haren lana bultzatzen jarraitu nahi dugu.Ez dugu zuri gauzak eskatzeko ohiturarik. Alabaina, oraingo honetan salbuespena egin nahi dugu. Ahal baduzu eta ahal duzun neurrian, Mundukideren lana babestu eta abiapuntutzat balio izango duten motoponpa horiek erosten laguntzeko eskatu nahi dizugu.3035 0001 56 0010122192 kontu-zenbakian egin dezakezu ekarpena. Eta laguntzeko beste modu batzuei buruz informazio gehiago nahi baduzu, diptiko honetan aurkituko duzu.Inoiz ez zenuen pentsatuko motoponpa bat erosteko eskatuko genizunik, ezta? Geuri ere ez zitzaigun burutik pasatuko. Alabaina, zeuk ere lan- eta elkartasun-kate hori are gehiago zabaltzen laguntzea nahiko genuke


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Enpresaren erantzukizun soziala