Mundukidek zure laguntza behar du planetako kontinenterik pobretuenean aukerak eskaintzeko
2018-12-11
Mundukidek zure laguntza behar du planetako kontinenterik pobretuenean aukerak eskaintzeko
Urtero, gure bezeroek elkartasun erakustaldi hunkigarria ematen dute. Eta aurten ere berdin egingo dute, ziur.
Horregatik gatoz Mundukideren aldeko eskakizuna egitera. MONDRAGON Taldean integratutako fundazio honek lan itzela egiten du Mozambiken. Nekazaritzatik bizi diren familiei laguntzeko mikro-kredituak ematen dizkie, ureztatze sistemak eta uztak hobe ditzaten eta iraunbizitze soilean oinarritutako ekonomia batetik ongizatean oinarritutako ekonomia batera pasa daitezen.
Eman nahi duzu laguntza? Iaz bezala egin dezakezu, LABORAL Kutxaren bidez, artikulu honen bukaeran topatuko duzun kontu korrontea erabilita, bulegoetan, Telebankan edo Online Bankan. Egin zure donazioa eta eman 25, 50, 100 euro edo nahi duzun kopurua, inolako gasturik gabe.
Aukera guztiak zabalik dituen kontinentea
Afrikari buruz pentsatzen dugunean, erabat oker ibiltzen gara gure pentsamenduak bertan bizirauten duten pertsonen errealitate latzarekin lotzen ditugu. Telebistaren bidez eta sare sozialen bidez egunero bonbardatzen gaituzte pobrezia, gerra eta gaixotasun irudiekin baina Afrikako errealitatea zabalagoa da.Kontinente erraldoi honetan badago itxaropena, badago adorea, badago aukerak izateko beharra eta garatzeko ezin konta ahala posibilitate. Zeren eta Afrikan, proiektu batek ez funtzionatzeak dakarrena ez da porrot hutsa. Errealitatea askoz ere latzagoa da. Afrikan, pobreziari, goseari eta gaixotasunari aurre egiteko alternatiba da ekintzailetza. Munduan ez dago nork bere buruarengan, norberaren lanean eta aurrera egiteko prestakuntzak duen balioan sinestea Afrikan bezain inportantea den beste lekurik.
Afrika, startupetan handiena
Ostegunetan ez dago teambuilding saiorik, ez doako yoga saiorik goizetan, baina Afrikak badu hazteko, garatzeko eta independente izateko potentzialik, atzerriko kapitalaren beharrik gabe. Ez du coaching ez mentoring ez antzekorik, baina langileen motibazioa eta ekimena ez dira sekula falta. Hala ere eta zorionez, Mundukideren eta antzeko elkarteei esker, Afrikan ondo funtzionatzen hasi da ekintzailetza.Duela ia 20 urtetik hona, Mundukiderekin batera lanean ari gara, Mozambike iparraldean benetako garapen alternatiba bat eskaintzeko. Prestakuntza teknikoaren bidez eta laborantza produkzioari eta komertzializazioari buruzko aholkularitzaren bidez, tokiko nekazariak ahalduntzen dihardugu, lanaren optimizazioaren bitartez nekazarion bizitzak hobera egin dezan. Hala, urtero ehunka pertsona beren lanaren eta bizitzaren jabe izatea lortzen dugu.
Kolabora ezazu Mundukiderekin eta lagundu Mozambiken benetako garapen alternatiba bat eskaintzen. Zure gaurko elkartasunak betirako aztarna utziko du milaka pertsonen bizitzan.Kontu Korrontea: ES54 3035 0001 56 0010122192
Zein da zure erreakzioa?