NBEren Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko LABORAL Kutxak zer egiten duen azalduko dizugu
2020-05-06
NBEren Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko LABORAL Kutxak zer egiten duen azalduko dizugu
2015. urtean, Nazio Batuek Agenda 2030 izenekoa jarri zuten abian, bere historiako asmorik handienekoa. Pobreziaren, bidegabekeriaren eta klima-aldaketaren aurkako ekintza-plan horretan, Garapen Iraunkorrerako 17 Helburu ezarri ziren, eta helburu horiek, gobernuak eta erakundeak ez ezik, gizarte osoa ere (enpresak barne) hartzen zituen eraginpean. LABORAL Kutxan, NBEren deiari erantzun genion, eta erakundearen lehentasunezko 5 helburu ezarri genituen, eta, gaur, helburu horiek zein diren eta bakoitzaren alde zer egiten ari garen kontatu nahi dizugu.
Gizateriaren etorkizunerako erabakigarria izango den hamarkada batean sartu gara
NBEk lanak eginda iritsi nahi du 2030era, hau da, Garapen Iraunkorrerako Helburuei (GIH) lotutako helmugak beteta, hala nola muturreko pobrezia desagerraraztea, goserik ez izatea eta gizaki guztiek edateko ura lortzeko aukera unibertsala eta bidezkoa izan dezaten lortzea. Zaila da, baina pertsonek, gobernuek, erakundeek eta enpresek dagokiguna egiten badugu, 10 urte hauetan planetaren norabidea aldatzea lortu ahal izango dugu. LABORAL Kutxan, gure jarduerarekin loturarik handiena duten lehentasunezko bost helburutan ari gara lanean.Iraunkortasuna, elementu estrategikoa gure estrategian
2019an, datozen urteetan (2022. urtera arte) gidatuko gaituen gogoeta estrategiko bat egin genuen. Lehen aldiz, eta esplizituki, LABORAL Kutxaren elementu estrategikotzat hartu zen iraunkortasuna planaren bost blokeetako batean. Bloke hori zeharkako elementua izango da, eta gainerako programei nola ekingo zaien zehaztuko du, iraunkortasunarekiko konpromisoaren ikuspegitik abiatuta. Iraunkortasunari lotutako 10 helburu neurgarri lortzeko konpromisoa hartu dugu, eta negozioari eta kudeaketari lotutako helburuei erantsiko zaizkie. Helburu horiek gizarte gisa aurrean ditugun gizarte- eta ingurumen-erronka nagusiekin zerikusia dute: berdintasuna, ingurumena, enpresa hornitzaileen kudeaketa eta gure inguruneko aurrerapen ekonomiko eta sozialerako ekarpena.Garapen Iraunkorrerako 5. Helburua: genero-desberdintasunei amaiera emango dien gizarte bat lortzea
Munduan 18 bete aurretik ezkondu ziren 750 milioi emakume eta neska daude, beste 200ek genitalen mutilazioa jasan dute, eta bostetik batek bikotekidearen sexu-indarkeria edo indarkeria fisikoa jasan du azken urtean. Hori dela eta, Garapen Iraunkorrerako Helburuetako bat generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea da, eta LABORAL Kutxak NBEri hori lortzen laguntzeko borondate irmoa du.LABORAL Kutxan, soldata berdina da lanbide-kategoria bakoitzean, sexua edozein izanik ere. Urteak daramatzagu genero-berdintasunerako politika aktiboekin, ahalduntze-eskola bat dugu emakumeak erantzukizuneko postuetara irits daitezen, eta Estatuan diharduten erakundeen artean administrazio-organo gorenean (Kontseilu Errektorean) parekotasuna lortu duen lehena (eta oraingoz bakarra) izatea lortu dugu.
Gainera, gure publizitate guztia eta gure komunikazioak hizkuntza eta irizpide inklusiboekin egiten ditugu eta genero-indarkeria salatzeko jarduera ugari egin ditugu. Azkenik, emakumeen kirolarekin konprometitutako agente aktiboa gara, eta kirol-babesen inguruan dugun politika emakumeak eta gizonak neurri berean kontuan hartzen dituzten proiektuak babestera bideratuta dago. Emakume Master Cup txapelketa babesten duen marka nagusia gara, eta, 2018. urtearen amaieraz geroztik, akordio bat dugu Euskadi Txirrindularitza Fundazioarekin, nahi duten Euskadiko haur guztiek txirrindularitzan ahalik eta baldintzarik onenetan jardun dezaten.
Garapen Iraunkorrerako 8. Helburua: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa bultzatzea
Hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta iraunkorra, erabateko enplegu produktiboa eta pertsona guztientzako lan duina sustatzea. Horixe da Garapen Iraunkorrerako 8. Helburua, LABORAL Kutxaren eguneroko lanarekin loturarik handiena dutenetako bat.Izan ere, 2017. urtean ia 22 milioi euro bideratu genituen MONDRAGON babesteko. Kooperatiba libre eta elkartuen korporazio horrek 81.837 pertsonari ematen die lana eta joan den urtean 298 lanpostu berri sortu zituen industria-dibisioan. 298 lanpostu berrisortu zituen industria-dibisioan. Arlo horretan, 7.000 lanpostu berri sortu dira 2014. urteaz geroztik. MONDRAGON korporazioari ematen diogun babesaren barruan, hezkuntza eta berrikuntza ere babesten ditugu, baliabideez hornitzen baititugu Mondragon Unibertsitatea eta Korporazioaren 15 zentro teknologikoak.
MONDRAGON korporazioari ematen diogun babesaz gain, finantza-hitzarmenak ditugu enpresa-proiektu berriak zein lehendik zeudenak babesteko, eta gure gizarte-lanaren zati bat Gaztenpresaren bitartez bideratzen dugu. Fundazio horrek babesa ematen die negozioei, mikroETEei eta lan-merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonei, eta, sortu zenetik, 5.730 enpresa sortzen lagundu du eta 10.000 lanpostu sortu ditu. 2019. urtea oso ona izan zen Gaztenpresarentzat; izan ere, 405 enpresa abian jartzen eta 787 lanpostu sortzen lagundu zuen. Gainera, ekintzaileen 372 kontsulta jaso zituen eta negozio berriak sendotzeko 50 tailer egin zituen.
Azkenik, aurrera egiten ari gara enpresa hornitzaileak kudeatzeko proiektu batean. Proiektu horren barruan, gure Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko Batzordeak erosketa arduratsuetarako politika bat, hornitzaileen kode etiko bat eta erosketa arduratsuak egiteko jokabide-kode bat onartu zituen.
Garapen Iraunkorrerako 9. Helburua: Azpiegiturak hobetzea, industria iraunkorrago bat lortzea eta berrikuntza bultzatzea
NBEren 17 helburuetatik 9.a azpiegitura erresilienteak garatzean, industrializazio inklusiboa eta iraunkorra bultzatzean eta berrikuntza sustatzean datza, eta LABORAL Kutxan horretan ari gara lanean.Hiru berme-hitzarmen ditugu Europako Inbertsio Funtsarekin, pertsona ekintzaile eta mikroenpresek, gizarte-ekonomiako enpresek eta beren garapen-prozesuan dauen enpresa berritzaileek finantzaketa lortzeko aukera hobea izan dezaten.
Azpiegiturei dagokienez, gure Arrasateko egoitza nagusiak A kalifikazioa lortu du, eta, biomasa eta geotermiako instalazio berriei esker, mugarria izan da finantza-sektorean. Izan ere, erregai fosilak erabiltzeari ia erabat uzteko aukera eman digu. Gainera, eta berrikuntzari dagokionez, sistemak eta pertsonak bezeroekiko harreman digitalen erronka berrietara egokitzen ari gara.
Garapen Iraunkorrerako 10. Helburua: Herrialdeen arteko eta herrialdeen barruko desberdintasunak murriztea
Nazio Batuek diotenez, gizarte-babesa era esanguratsuan zabaldu da mundu osoan, baina asko egin beharra dago oraindik desberdintasunak desagerrarazteko: emakumeek aukera gehiago dituzte batez besteko diru-sarreren % 50 baino gutxiagorekin bizitzeko, Lurraren % 20 diren lekurik pobreenetako haurrek bost urte bete aurretik hiltzeko dituzten aukerak gainerako haurrenak baino hiru aldiz handiagoak dira, eta garapen-bidean dauden herrialde gehienetan, landa-eremuetako emakumeek erditzean hiltzeko dituzten aukerak hiriguneetan bizi direnek dituztenak baino hiru aldiz handiagoak dira. Herrialdeen barruko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztu behar dira eta, LABORAL Kutxan, erakundearen barruan eta kanpoan lan egiten dugu hori lortzeko.Erakundearen barruan, gure ordainsari-politika finantza-sektoreko gainerakoenaren nabarmen desberdina da. Gehien irabazten duen pertsonak plantillaren batez bestekoak baino 3,6 aldiz gehiago irabazten du. IBEX 35eko enpresetan, berriz, 123 aldiz gehiago, batez beste. Kreditu- eta lan-kooperatiba denez gero, langileak bazkideak gara, partaidetza dugu jabetzan, emaitzetan eta kudeaketa-metodoetan, eta arriskuak zein onurak partekatzen ditugu.
Gizarteari egiten diogun ekarpenari dagokionez, elkartasun-produktu ugari ditugu, hala nola affinity txartelak (besteak beste, Medicus Mundi eta Cáritas GKEen lana babesten dutenak), Inbertsio Funts Arduratsu eta Solidarioa dugu, eta urte osoan beren jardueretan laguntzen diegun mota orotako elkarte sozial eta humanitarioekin lankidetzan jarduteko sare zabal bat erabiltzen dugu.
Garapen Iraunkorrerako 17. Helburua: Sektore publikoaren eta pribatuaren artean aliantzak ezartzea helburuak lortzeko
Nazio Batuek Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna suspertu nahi dute, baita gobernuek, sektore pribatuak eta gizarte zibilak helburu horrekin globalki eta eskualde-, nazio- eta toki-mailan elkarrekin lan egin dezaten ere. Hasiera-hasieratik, gure emaitza banagarrien zati handi bat xede sozialetara bideratu genuen, % 10 Sustapen eta Hezkuntza Funtsera eta % 15 Kooperatiben arteko Elkartasun Funtsera.Gainera, Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan jardun dugu, gure aholkularien plantillaren % 98 prestatuta egon dadin eta gure bezero inbertitzaileen interesen defentsan MiFID II gardentasun-estandar handiak bete ditzan.
Azkenik, gure Etika Batzordeak finantza-tresnen merkatuak (MIFIR) hobeto arautzeko ekimenak bultzatu ditu.
Munduko Itunaren 10 Printzipioak eta NBEren Banku-jarduera Arduratsuaren 6 Printzipioak ere betetzen ditugu
NBErekin dugun lankidetza ez da Garapen Iraunkorrerako Helburuetara mugatzen. Urteak daramatzagu gure ahalegina NBEk gizarte-aurrerapenaren arloan egiten duen ahaleginari gaineratzen. Ezinbesteko lankidetza da ia, kontuan hartzen badugu nazioarteko erakunderik handienaren helburua nazioen arteko lankidetza bultzatzea dela eta LABORAL Kutxa, kreditu-kooperatiba bat izateaz gain, MONDRAGONen parte dela, hau da, munduko industria-kooperatibarik handienaren parte, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren azken indizearen arabera.2006. urtean, Nazio Batuen Munduko Itunarekin, konpromiso etikoko ekimen bat sortu zen, herrialde guztietako erakundeek Giza Eskubideen, Lanaren, Ingurumenaren eta Ustelkeriaren aurkako Borrokaren arloko 10 jokabide- eta ekintza-printzipio bete zitzaten, beren estrategiaren eta eragiketen parte integral gisa.
Gainera, LABORAL Kutxa NBEren Banku-jarduera Arduratsuaren Printzipioen erakunde babesle/sortzaile izan da, eta horrek finantza-sektorearen abangoardian kokatzen gaitu iraunkortasunari, erantzukizunari eta gardentasunari dagokienez, sektoreko erakunde handien eta banka etikoko operad
Zein da zure erreakzioa?