Negozio bat ipini nahi dut. Kontabilitatea jakin beharko nuke? Marketina? Eta zer gehiago?
2016-02-22
Negozio bat ipini nahi dut. Kontabilitatea jakin beharko nuke? Marketina? Eta zer gehiago?
Ideia ona, behar adina kapital, negozioa aurrera ateratzeko denbora eta ahalegina. Zalantzarik gabe, hori guztia ezinbestekoa da ekintzailetzaren abenturari ekiteko. Baina, horrez gain, prestakuntza ere beharrezkoa da: marketineko, kontabilitateko, publizitateko eta beste arlo batzuetako oinarrizko ezagutzak izatea. Baina ez estutu ikasi behar duzun guztiagatik. Lagundu egingo dizugu merchandisinga eta beste kontzeptu batzuk zer diren deszifratzen, eta beste zenbait esparrutan, hala nola giza baliabideetan, ezinbestekoa zer den ikasiko duzu. Bestalde, gogoan izan LABORAL Kutxan gestore adituak ditugula, zuri laguntzeko, eta post honen amaieran azaltzen dizugunez, Gaztenpresa Fundazioak ekintzaile izateko behar duzun laguntza guztia ematen duela.Merkatu-azterketa. Ezinbestekoa da edozein abenturari ekiteko, eta funtsezkoa, jarraitu beharreko bidea adieraziko duen negozio-plan horretan. Halaber, garrantzitsua da, beste merkatu-hobi batzuk bilatu edo bestelako produktuak saldu nahi badituzu… Badaude horrelako azterketak egiten dituzten enpresak, baina merezi du zuk zeuk egitea, behar den denbora ematea zer merkatutan moldatu beharko duzun aztertzeko. Inkestez eta behaketez balia zaitezke, honako hau jakiteko: zure lehiakideak zein diren, zure segmentuan zeinek jarduten duen eta zer prezio dituen, antzeko produktu edo zerbitzuak ote dauden, zure xede-bezeroak zein diren, kontsumitzaileen artean zer-nolako interesa piztu dezakezun, zer prezio ordainduko luketen…Publizitatea, marketina, harreman publikoak, merchandisinga. Tresna eta teknika ugari dituzu eskura, bezero potentzialei zer eskaintzen diezun azaltzeko eta hori nola saldu ikasteko. Aztertu zure negozioa eta pentsatu zer ezagutza-arlo izan daitezkeen baliagarrienak. Non komeni da iragarkiak jartzea, Interneten edo prentsa tradizionalean? Komeni da off line baliabideak erabiltzea, hala nola iragarkiak postontzietan banatzea? Zerbait ikasi beharko zenuke publizitateaz. Ekitaldi sozial eta profesionaletara joan zaitezke networkinga egitera, hots, harreman profesionalak ezartzera? Edo, agian, ideia ona izango litzateke zuk ekitaldi sozial bat antolatzea eta bezero potentzialak gonbidatzea? Harreman publikoetan adituek horrelako gauzak egiten dituzte. Pentsatu duzu inoiz zure marka bultzatzeko produktuak egitea eta saltzea edo oparitzea? Baliteke zurea merchandisinga izatea. Zure negozioa albiste bihur zenezake, ekitaldi deigarriren baten bidez, jendeak ezagutu dezan? Kazetaritzari buruzko ezagutza batzuk baliagarriak izan litezke. Pentsatu zure negozioan eta zure beharretan, eta ziur asmatuko duzula ondoen dagokizun prestakuntzarekin.Kontabilitatea. Enpresaren merkataritza- eta finantza-eragiketa guztien erregistroa da. Oinarrizko nozio batzuk behar dituzu, dirua eta aktibo zirkulatzaileak (kutxa, eskudirua, lehengaiak, kobratu beharreko kontuak, kanbio-ondareak…) maneiatzen jakiteko. Kontabilitateak erabakiak hartzeko eta etorkizuneko ekintzak planifikatzeko oinarrizko informazioa emango dizu; azken finean, negozioa kontrolatzeko.Finantza-kudeaketa. Baliabideak ondo administratzeko ezinbesteko ezagutzak emango dizkizun arloa da; alegia, gastuak eta diru-sarrerak ondo kontrolatzeko eta, hortaz, negozioak ondo funtzionatzeko eta arrisku jakin batzuetatik babesteko.Zerga-arloa. Zerga-aholkulari profesional baten laguntza beharrezkoa izan daitekeen arren, zeri buruz hitz egingo duzuen jakitea komeni zaizu. Ez da beharrezkoa BEZa kalkulatzen jakitea, baina zer den, hiru hilean behingo aitorpenak aurkeztu behar dituzula eta horretarako zer informazio bildu behar duzun jakitea beharrezkoa da.Giza baliabideak. Langileak kontratatu behar badituzu, enplegu-agentziarik erabili gabe, bilatu giza baliabideei buruzko informazioa. Curriculum bat baloratzen edo elkarrizketa pertsonal bat egiten lagunduko dizun zerbait aurkituko duzu. Kontuan izan pentsamoldez aldatu behar duzula: zure lanean ona izateaz gain, langile onak diren pertsonak bilatzen ikasi behar duzu. Merkataritza-ezagutzak. Zerga-arloan bezala, ez duzu Zuzenbidean aditua izan behar, baina zertan ari zaren jakin behar duzu zure negozioaren formula juridiko egokia aukeratzeko, eta zure lege-aholkularia zertaz hitz egiten ari den jakiteko.Beste arlo batzuk ere baliagarriak izan daitezke (esate baterako, salmenta-teknikei buruzko nozioak), baina ez dizugu informazio gehiegi eman nahi. Baliagarriak zaizkizun ezagutzak eguneratuta izatea gomendatzen dizugun, eta hasieran esan dizugun bezala, ez egin bakarrik. LABORAL Kutxan, zuri laguntzeko prest gaude, Gaztenpresa ekimenaren bidez. Kontuan izan Gaztenpresaren helburuak: enplegua sustatzea eta enpresak sortzen laguntzea, ekimen indibiduala eta kolektiboa bultzatuz eta sustatuz, garapen ekonomikoa eta soziala lortzeko. Hemen, zure ideia gauzatzea lortzen dugu eta zure negozioa sortzen laguntzen dizugu.
Zein da zure erreakzioa?