Next Generation EU funtsak hemen dira dagoeneko

Next Generation EU funtsak hemen dira dagoeneko

3 min.

Next Generation EU funtsak hemen dira dagoeneko

Joan den ekainaren 16an Europako Batzordeak Espainiako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari oniritzia eman zionetik, albiste ugari argitaratu dira Next Generation (NGEU) funtsen inguruan. Hala ere, oraindik zalantzan dago laguntza horiek nola eta noiz iritsiko diren enpresetara (eta, bereziki, ETE-etara, gure herrialdeko produkzio-sarearen % 90 osatzen duten enpresetara). Zein dira Europako funtsen zutabeak? Europak ikasi egin nahi izan du COVID-19ak eragindako krisialditik, munduko ekonomiarik kaltetuenetako bat izan baita. Hauek izan dira funts horiek sortzeko 3 oinarriak:

  • Europar Batasuneko estatu kideei suspertzeko laguntza ematea, bizi izandako pandemiaren ondoren. Espainian, adibidez, BPGd-ak % 10eko beherakada izan du.
  • Ekonomiari bultzada berria ematea eta inbertsio pribatua sustatzea. Inbertsio publikorik zein pribaturik eza zen Europaren hazteko arazo handietako bat, herrialde anglosaxoiekin edo Asiako ekonomien blokearekin alderatuta. Inbertsio hori berreskuratzea beharrezkoa zen, produktibitatea eta jarduera ekonomikoa hobetzeko.
  • Aurreko krisien kudeaketan lortutako irakaspenak aplikatzea.

Nola egituratzen dira funts horiek?

Gaur egun Next Generation EU funtsak osatzen dituzten 750.000 milioi euroak bi multzo handitan daude banatuta:

  • Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM-MRR).500 milioi euroko zuzkidura du, eta tresna nagusia izango da, NGEU funtsen baliabideen % 90 bilduko baitu. Multzo horren barruan, 360.000 milioi euro maileguetara bideratuko dira, eta 312.500 milioi euro dirulaguntzetara. Multzo horrek pandemiaren eragin ekonomiko eta soziala arinduko du, eta bizkortu egingo du Europako ekonomiak eraldatzeko eta eredu jasangarriago eta erresilienteagoetara jotzeko prozesua.
  • Kohesiorako eta Europako Lurraldeak Suspertzeko Laguntzarako (REACT-EUrako) baliabide gehigarriak, 47.500 milioi euroko zuzkidurarekin (% 6). Horiek dira administrazio publikoek jasoko dituzten funtsak. Enpleguari eustea eta lanpostu berrien sorkuntza sustatzea izango dute helburu, eta, horretarako, osasungintza eta krisiak bereziki kaltetutako sektoreak sendotuko dituzte. Oraingoan, Espainia izan da funts horien onuradun nagusia, ia funts guztien % 25 jasoko baitu.

Bi tresna handi horiek eskaintzeaz gain, lehendik zeuden funts hauek ere handitu ditu EBk:

  • Bidezko Trantsizioko Funtsa, 10 mila milioi euroko zuzkidurarekin (guztizkoaren % 1,33). Klima-neutraltasunerako trantsizio-prozesuaren ondoriozko erronka sozioekonomikoei aurre egin behar dieten lurraldeetan garatutako proiektuak finantzatzera zuzenduta dago.
  • Eskualde Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsa (EGEF),500 milioi euroko zuzkidurarekin (% 1) eta landa-garapena bultzatzeko helburuarekin.
  • InvestEU (antzinako Juncker Plana), 5.600 milioi euroko zuzkidurarekin (% 0,75). Kasu honetan ere, Espainia izango da hartzaile nagusietako bat. Funts horien onuradunen artean, enpresa handiak ditugu, baina eragiketarik garrantzitsuenetako batzuk Europako Inbertsio Bankuak zuzendu ditu.
  • Horizonte Europa, 5.000 milioi euroko zuzkidurarekin (% 0,66), eta ezagutza sortzeko eta EBn ikerketaren eta berrikuntzaren eragina areagotzeko helburuarekin.
  • RescEU,900 milioi euroko zuzkidurarekin (% 0,26) eta estatu kideetan sortzen diren kontingentzien aurrean eman beharreko erantzuna hobetzeko helburuarekin.

Finantzaketa-mekanismo horiek 140 mila milioi euroko ekarpena egingo dute 2021-2026 aldian, Europan lehentasunezko eremuetan inbertsioak eta erreformak bultzatzeko. Gainera, funts horiek ia zati berdinetan banatuko dira mailegu-lerroen eta dirulaguntzen artean. Eta, kalkulatu denaren arabera, funtsen % 70 2021-2023 aldian esleituko dira.

Nola iritsiko dira funts horiek enpresetara?

Next Generation EU funtsak Administrazio Zentralak kudeatuko ditu —ministerioen eta mendeko erakundeen bitartez—, bai eta autonomia-erkidegoek —eremu bakoitzean eskumena duen sailaren bitartez eta, zenbaitetan, toki-erakundeen bitartez—. Hori dela eta, ez da erraza jakitea zer erakunde arduratuko den deialdiaz, ezta noiz irekiko den ere. Enpresei nahiz onuradun izan daitezkeen beste erakunde batzuei zeregin hori errazteko, LABORAL Kutxak LABORAL Next jarri du abian. Doako zerbitzu horrek dirulaguntzen bilatzaile bat eskaintzen du, alde batetik, erabiltzaile bakoitzak zehaztutako interesak kontuan hartuta. Eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen du. Horren bidez, proiektuaren hautagarritasunari buruzko azterketa egiten da deialdi bakoitzean zehaztutako oinarriak kontuan hartuta, laguntzaren onuradun izateko arrakasta-aukera gehiago izateko. Izena eman LABORAL Nexten ateratzen diren laguntzen deialdi berrien informazioa jaso ahal izateko.


Zein da zure erreakzioa?