Nola atera probetxua zure etxebizitza-aseguruari?
2016-12-12
Nola atera probetxua zure etxebizitza-aseguruari?
Etxebizitza gure bizitza osoan egin ohi dugun inbertsiorik handienetako bat da. Horregatik ondo babestu behar dugu ezustekoen aurrean, gure ondareak kalterik izan ez dezan.
Etxebizitza-asegurua beti kontuan izan behar dugun eta etxea erostearekin batera egin behar den gastu horietako bat da, notariotza-gastuak edo zergak bezala, adibidez. Etxebizitza-asegurua ez da eragozpen bat, aseguru bat baizik, gutxitan gertatzen diren, baina larriak izan daitezkeen −suteak, ekaitzak, baita lurrikarak ere− edo, horren kaltegarriak ez izan arren, ia saihestezinak diren jazoeretarako −matxurak, arazo elektrikoak edo giltzak galtzea− .
Etxebizitza-aseguruak, lasaitasunaren berme
LABORAL Kutxan, dagoeneko askotan hitz egin dizugun banka eta aseguruen eredu bat dugu, eta, horrez gain, mota guztietako aseguruetan estaldura zabala, baita etxebizitza-aseguruetan ere, ondo baino hobeto baitakigu erosotasunaren berme direla. Telefono bat eskura izan behar dugu etxera iritsi eta lapurtu egin digutela edo garbigailuak ura galtzen duela eta gure etxebizitza arriskuan jartzen ari garela ikusten badugu.Gainera, orain, LABORAL Kutxaren app berriarekin, zure polizak gestionatu ahal izango dituzu eta, besteak beste, zure etxera joango den konpontzaile bati klik bakar baten bidez deitu ahal izango diozu.
Etxebizitza-aseguruak, funtsean, honako kasu hauek babesten ditu:
- Suteak, tximistak eta leherketak: Sukaldean sua badago, adibidez, estalita egongo dira suak zein keak eragindako kalteak. Zartagina erre zaizu? Hori ere estaliko dizugu, baita etxetresna elektrikoak eta altzariak ere, berritako balioan, eta suhiltzaile-tasa ere bai.
- Urak eragindako kalteak: Hodi baten hausturak kaltea eragin du beheko etxebizitzan? Matxura aurkitzeko gastuak, hautsitako zatiaren konponketa eta zure etxeko kalteak (altzariak, alfonbrak...) berritako balioan estaliko dizkizugu. Baita, jakina, beheko etxebizitzan eragindako kalteak ere, adibidez hezetasunak eragindako orbanak. Matxura handia bada eta etxebizitzan ezin bada bizi, habitaezintasun-gastuak ere estalita egongo dira.
- Edukiaren lapurreta, ebasketa eta espolizazioa eta edukitzaileari eragindako kalteak: Norbaitek indarra erabiliz edo erabili gabe zure ondasunak eskuratzen baditu, LABORAL Kutxak lagunduko dizu. Sarraila konpondu behar bada, gure kontu. Gainera, bitxiei eta eskudiruari dagokienez, lapurtutako guztiaren balioa estaliko dugu, aseguratutako zenbatekoaren mugaraino. Lapurrek ekipamendu elektronikoa lapurtzen badute (telebistak, ordenagailuak...) berritako balioan estaliko dugu.
- Edukitzailean eta edukian balio estetikoa galtzea: Batzuetan, matxura konpontzea bezain garrantzitsua da azken emaitza estetikoa gogobetegarria izatea. Horregatik, zure bainugelan matxura bat badago eta lehengo azulejua ezin bada osorik birjarri, azuleju guztiak aldatuko ditugu. Bi sofa berdin dituzu, horietako bat urak edo suak kaltetu du eta berria ez da ondo geratzen multzoan? Balio estatikoaren galera-estaldurak bestea ordeztu edo tapizatzea estaliko du.
- Kristalak, bainugelako ontziak, marmolak eta granitoak haustea: Kristalak, beirak, ispiluak, marmolak, granitoak, bitrozeramika-kristalak, plastikoak eta metakrilatoak estaltzen ditugu.
- Arrisku osagarriak: Gure etxebizitza-aseguruek guztiz estaltzen dituzte haizeak eta txingorrak, ekintza bandalikoek eta gaintentsio elektrikoak eragindako kalteak. Era berean, estaldura izango duzu arazo elektriko batek izozgailuan kalteren bat eragiten badu eta barruan dituzun elikagaiak hondatzen badira.
- Beste kalte batzuk: Etxean gordetzen dituzun agiri pertsonalak berriro eskatu behar dituzu? Titulu eta baloreen kopiak behar dituzu? Altzariak lekuz aldatu behar dituzu edo alokairua bilatu behar duzu etxeko arazoengatik? Gure etxebizitza-aseguruak gertaera horiek guztiak estaltzen ditu.
- Eta zerbitzu sorta zabala dugu, bai laguntza juridikokoak bai erantzukizun zibilekoak. Horrek esan nahi du aseguruaren estaldura izango duzula, adibidez, istripu bat izan baduzu eta hirugarren pertsona bati kalteak erreklamatu nahi badizkiozu, edo eraikin bateko arraila balioztatzeko peritu bat behar baduzu, edo zure familiako batek bizikletaz oinezko bat kolpatzen badu eta kalte fisikoak edo materialak estali behar baditu. Eta are gehiago: Telefono bidezko orientazio juridikoa ere eskaintzen dizugu, erreklamazio bat egin nahi baduzu –etxebizitza baten eraikitzaileari, arazoak ematen dizkizun zerbitzu baten hornitzaileari...– eta ez badakizu zer urrats eman behar dituzun horretarako. Eta, abokatua behar baduzu, gure profesionalen sarea eskura izango duzu eta deskontuak izango dituzu.
- Azkenik, etxeko laguntza ere eskaintzen dizugu: premiazko zerbitzuak 3 orduan baino gutxiagoan eta etxeko konponketa txikiak egingo dizkizun “eskutrebe” bat.
Zein da zure erreakzioa?