Nola egin 2021eko errenta-aitorpena

Nola egin 2021eko errenta-aitorpena

4 min.

Nola egin 2021eko errenta-aitorpena

Udaberriarekin batera iristen dira lehenengo eguzki-izpiak, loratzen dira zuhaitzak... eta berriz ere errenta-aitorpena egitea egokitzen zaigu. Urtero bezala, zergapeko guztiek dugu gure ohiko hitzordua Ogasunarekin ekainaren amaierara arte, pertsona bakoitzak apirilean zehar bere etxean jasoko duen errenta-gakoa erabiliz. Horrela, behin-behineko zirriborroa aztertu ahalko duzu datuak zuzenak direla egiaztatzeko, ontzat eman aurretik.

Ondoren, zergapekoak lurralde historiko bakoitzean –non epea ekainaren 30ean amaitzen den– jarraitu beharreko izapideak erakutsiko ditugu, baita Foru Komunitatean jarraitu beharrekoak ere.

Sistema hobetua Bizkaian

Iaz, eredu telematiko berri bat ezarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak gehienentzat konplexua izan ohi den prozesua egiteko garaian lanak errazteko. Zergapeko guztiek –autonomoak barne– lehen aldiz jaso zuten aldez aurretik prestatutako beren aitorpena, eta agiria Foru Ogasunak ez zekizkien datu gutxi batzuekin betetzea baino ez zuten egin behar. Zoritxarrez, sistemak huts egin zuen, baina aldundiak bere akatsetatik ikasi egin zuen eta horretarako aurten iaz baino 260 pertsona gehiago kontratatu ditu, batez ere modu presentzialean aritzeko. Horrela, bikoiztu egin du Ogasun Sailean eta hamar foru-bulegoetan jendea artatuko duten profesionalen kopurua, gurekin bizi diren adineko pertsonak eraginpean hartzen dituen arrakala digitala saihesteko.

Bere webgunean du eskuragarri informazio guztia. Bertan azaltzen dira aitorpena aurkezteko hiru moduak: digitala (webgune edo app bidez), telefonoz edo presentziala. Lehenengo kasuan, zirriborroan sartu ahal izango dira zergapekoak, hau da, Ogasunean eskuragarri dauden datu pertsonal, familiar eta ekonomikoekin egindako aitorpen-proposamen batean. Proposamenaren emaitza behin-behinekoa da, eta, hori horrela, aztertzea eta daturen bat falta ote den egiaztatzea komeni da, edo aurkeztu aurretik akatsak ote dauden. Apirilaren 4tik aurrera zergapeko bakoitzak bere etxean jasoko du zirriborroaren informazioa, BAK gakoa aktibatzeko kodea eta aitorpena aurkezten lagunduko dion gakoa biltzen dituen gutun bat. Datu guztiak zuzenak badira, aurkeztu baino ez du egin beharko. Aitorpenaren emaitza dirua itzultzea bada, aurkeztu ondorengo zazpi eguneko epean sartuko dute zenbatekoa banku-kontuan. Emaitza dirua sartu beharra bada (Ogasunaren alde), ordainketa helbideratu dezakezu eta ez dizute uztailera arte kobratuko.

Bizkaiko Ogasunak 94 608 3000 telefono-zenbakia dauka astelehenetik ostiralera 8:30etik 19:00etara jendea artatzeko, eta informazio xehatua eta zirriborroaren emaitza jakiteko. Presentzialki egiteko aldez aurreko hitzordua eskatu behar duzu hamar bulegoetakoen arteko batean, 8:30etik 19:00etara arteko ordutegian.

Nola egin behar da aitorpena Gipuzkoan?

Gipuzkoako Ogasunak webgune bat gaitu du informazio guztiarekin, baita bideotutorial batzuekin ere. Online aitorpena Zergabidea zerbitzuan aurkeztu daiteke erabiltzaile ahul gisa (errenta-aitorpena soilik) edo eragiketa-gakoa duen erabiltzaile gisa, hau da, BAKQ, BAK edo Ziurtagiria (Errenta eta Ondarea). Apirilaren 12tik aurrera aldez aurreko hitzordua eskatu ahalko duzu errenta modu mekanizatu edo presentzialean egiteko, eta 19tik aurrera horrela egingo dira.

Errenta-aitorpena Araban

Apirilaren 5etik aurrera burutzen da kanpaina Araban hiru modalitatetan:

  • RentaFácil: Foru-ogasunak aitorpen-proposamen bat bidaliko du zergapekoaren helbidera apirilaren 5etik aurrera. Iaztik, alokairuan bizi diren pertsonak ere barnean hartzen ditu modalitate honek, baita etxebizitza errentan daukaten pertsonak ere. RentaFácil modalitatearen erabiltzaileek aldundiaren abisua jasotzen dutenean, foru-webgunean sartu ahalko dira etxebizitzari buruzko datuak osatzeko, hau da, alokairuagatiko errendimenduak edo kenketak.
  • RentaRed: Zergapekoak eskuz egiten du bere aitorpena, Laguntza Programa erabiliz, eta egoitza elektronikoaren bidez transmititzen du. Edozein ziurtagirirekin, edo BAK edo BAKQ bitartekoekin prestatu dezakezu zure ordenagailutik. Ziurtagiririk ez baduzu, hemen lortu dezakezu zure BAK gakoa. Emaitza dirua itzultzea bada, apirilaren 7an hasten dira itzulketak. Kuota positiboa bada, zure aitorpenean adierazitako moduan (osoa edo zatitua) eta kontuan helbideratu dezakezu ekainaren 27tik aurrera.
  • RentAraba: Aitorpena modu presentzialean egiteko Arabako Foru Aldundiaren Ogasuneko bulegoetan, eta baimendutako aholkularitza eta gestorietan. Aldez aurreko hitzordua eskatu behar da, eta apirilaren 25etik ekainaren 27ra arte da epea.

Errenta online aurkeztea Nafarroan

Nafarroako Foru Ogasunaren kasuan, ekainaren 24an amaitzen da aurkezpena online aurkezteko epea. Foru-gobernuak ere ez die aitorpen-proposamena bidaliko zergapekoei, eta Ziurtagiri Digital bat lortu beharko dute edo NAN elektronikoa erabili beren zirriborroa webgunearen bidez egiaztatzeko. Apirilaren 13tik aurrera eskatu ahalko dira hitzordu presentzial edo telefonikoak. Irailaren 20an hasiko da errenta presentziala bulegoetan, eta dirua itzuli egin behar badizute, egun horretatik aurrera sartuko du dirua Ogasunak zure kontuan. Apirilaren 25ean hasiko da errenta telefonikoa. Nafarroan errenta-kanpaina artatzeko zenbakia 948 505 152 da.

Laboral Kutxak laguntzen dizu

Dena den, prozesu honekin zalantzak edo arazoak badituzu, gogoratu LABORAL Kutxako zure gestorearekin jarri zaitezkeela harremanetan laguntza pertsonalizatua lortzeko, batez ere zure errenta-aitorpenarekin zerikusia duen guztiari dagokionez. Zure Online Bankan sartuz gero, azkar eta eroso kontsultatu ahalko duzu zure informazio fiskala, informazio hori prestatzeko. Hasteko, eskatu Online Bankako zure gakoak eta honako hauek egin ahalko dituzu:

  • Ogasunak bidaltzen dizun autolikidazioa edo zirriborroa aztertu eta baliozkotu.
  • Zure aitorpenari buruz sortzen diren zalantzak ebatzi.
  • Zerga-kenketetara biltzeko aholkularitza pertsonalizatua jaso, eta horrela zure hurrengo aitorpenaren emaitza optimizatu.

Gai honi edo beste zenbait gairi buruzko informazioa behar baduzu, aski duzu zure Online Bankako "Harremanetarako" atalaren bidez gestorearekin harremanetan jartzea. Zain gaituzu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua