Nola egin 2022ko errenta-aitorpena?

Nola egin 2022ko errenta-aitorpena?

4 min.

Nola egin 2022ko errenta-aitorpena?

Laster izango dugu gurekin 2022. urteari dagokion errenta-aitorpenaren kanpaina, eta hiru alditan zatituko da:

  • Apirilaren 11tik ekainaren 30era: 2022ko errentaren eta ondarearen aitorpenak Internet bidez aurkeztea.
  • Maiatzaren 5etik ekainaren 30era: Zerga Agentziak 2022ko zure errenta-aitorpena telefonoz prestatu ahalko du (hitzordu-eskaera maiatzaren 3tik ekainaren 29ra).
  • Ekainaren 1etik 30era: Zerga Agentziak 2022ko zure errenta-aitorpena aurrez aurre prestatu ahalko du bere bulegoetan (hitzordu-eskaera maiatzaren 25etik ekainaren 29ra).

Beti bezala, LABORAL Kutxa zure ondoan izango duzu OGASUNAREKIN urtero duzun hitzordu honetarako, zure aitorpena hobetzen eta eraginkorragoa izan dadin laguntzeko. Zergapeko bakoitzak errentaren gakoa jasoko du bere etxean apirilean, eta ekainaren amaiera-aldera arteko epea izango du bere tramiteak egiteko. Horrela, behin-behineko zirriborroa berrikusi ahalko du datuak ongi daudela egiaztatzeko, datu horiek ontzat eman aurretik.

Ondoren, zergapekoak lurralde historiko bakoitzean –non epea ekainaren 30ean amaitzen den– jarraitu beharreko izapideak erakutsiko ditugu, baita Foru Komunitatean jarraitu beharrekoak ere.

Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiaren sistema telematikoak izugarri arintzen du prozesua. Zergapeko guztiek, autonomoak barne, jada prestatutako beren aitorpena jasoko dute lehen aldiz, eta Foru Aldundiak ez zekizkien datu batzuk besterik ez dituzte gehitu beharko aitorpena osatzeko.

Programak simulagailu bat dauka, hau da, laguntza-programaren bertsio sinplifikatu bat, hurrengo errenta-aitorpenaren emaitza aldez aurretik kalkulatzea eta planifikatzea ahalbidetzen duena. 2022ko errenta eta ondareari buruzko kanpaina hasi arte egongo da eskuragarri simulagailu hori webgunean. Bertan azaltzen dira aitorpena aurkezteko hiru moduak: digitala (webgune edo app bidez), telefonoz edo presentziala. Lehenengo kasuan, zergapekoak zirriborroan sartu ahal izango dira, hau da, Ogasunean eskuragarri dauden datu pertsonal, familiar eta ekonomikoekin egindako aitorpen-proposamen batean. Proposamenaren emaitza behin-behinekoa da, eta, hori horrela, aztertzea eta daturen bat falta ote den egiaztatzea komeni da, edo aurkeztu aurretik akatsak ote dauden. Apirilaren 4tik aurrera zergapeko bakoitzak bere etxean jasoko du zirriborroaren informazioa, BAK gakoa aktibatzeko kodea eta aitorpena aurkezten lagunduko dion gakoa biltzen dituen gutun bat. Datu guztiak zuzenak badira, aurkeztu baino ez du egin beharko. Aitorpenaren emaitza dirua itzultzea bada, aurkeztu ondorengo zazpi eguneko epean sartuko dute zenbatekoa banku-kontuan. Emaitza dirua sartu beharra bada (Ogasunaren alde), ordainketa helbideratu dezakezu eta ez dizute uztailera arte kobratuko.

Bizkaiko Ogasunak 94 608 3000 telefono-zenbakia dauka astelehenetik ostiralera 8:30etik 19:00etara jendea artatzeko, eta informazio xehatua eta zirriborroaren emaitza jakiteko. Presentzialki egiteko aldez aurreko hitzordua eskatu behar duzu hamar bulegoetakoen arteko batean, 8:30etik 19:00etara arteko ordutegian.

Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezkoa den informazio guztia biltzen du prozesua apirilaren 3tik ekainaren 30era bitarte burutzeko, informazio osoarekin eta baita zenbait bideotutorialekin ere.

Honako esteka hauek gaitu ditu aitorpena telematikoki egiteko:

Araba

Apirilaren 3an (astelehena) hasiko da Araban errentaren kanpaina eta ekainaren 26ra arte aurkeztu ahalko dituzte beren aitorpenak zergapekoek telematikoki eta presentzialki.

  • Apirilaren 3tik aurrera aitorpenak aurkeztu ahalko dira Rentared modalitatearen bidez, non zergapeko bakoitzak aitorpena bere kontura egiten duen Foru Ogasunak erabiltzaileen eskueran jarriko duen laguntza-programaren bitartez.
  • RentaFácil: Foru-ogasunak aitorpen-proposamen bat bidaliko du zergapekoaren helbidera apirilaren 3tik aurrera. Horrela beren zirriborroa egiaztatu eta onartu ahalko dute egoitza elektronikoan. Kasu honetan, tramitea osatzeko ezinbestekoa izango da BAK edo BAKQ gakoen bidez identifikatzea. Aldatu edo onartu ondoren, emaitza itzulketa bada, 48 orduko epean jasoko du dagokion zenbatekoa zure bankuan. Zergapeko horiek foru-webgunean sartu ahalko dira etxebizitzari buruzko datuak osatzeko, hau da, alokairuagatiko errendimenduak edo kenketak.
  • Presentziala: Zertxobait geroago hasiko da Foru Ogasunaren Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan, ekainaren 26ra arte.

Aurtengo berritasun handia PFEZaren tarifaren % 2ko deflaktazioa da, zeinaren arabera 30.000 eurorainoko errentak dituzten pertsonek 200 euroko ezohiko kenketa bat izango duten.

Nafarroa

Apirilaren 12tik ekainaren 23ra arte izango da, presentzialki edo online. Ogasunak laguntza-zerbitzua emango du autolikidazioen prestaketan apirilaren 18tik honako bulego hauetan:

  • Iruñea: Ezkirotz kalea, 20 bis.
  • Tutera: Antso Azkarra plaza, 8.
  • Lizarra: Koroatzearen plaza, 2.
  • Tafalla: Cuatropea kalea, 2.
  • Doneztebe: Santa Luzia kalea, 6.

Zergapekoek aldez aurreko hitzordua eskatu behar dute webgunean beren IFZ eta PINa adieraziz, ziurtagiri elektroniko kualifikatuaren edo Cl@veren bidez. 90.000 eurotik gorako lan-errendimendu osoak dituztenek izan ezik.

Laboral Kutxak laguntzen dizu

Dena den, prozesu honekin zalantzak edo arazoak badituzu, gogoratu LABORAL Kutxako zure gestorearekin jarri zaitezkeela harremanetan laguntza pertsonalizatua lortzeko, batez ere zure errenta-aitorpenarekin zerikusia duen guztiari dagokionez. Zure Online Bankan sartuz gero, azkar eta eroso kontsultatu ahalko duzu zure informazio fiskala, informazio hori prestatzeko. Hasteko, eskatu Online Bankako zure gakoak eta honako hauek egin ahalko dituzu:

  • Ogasunak bidaltzen dizun autolikidazioa edo zirriborroa aztertu eta baliozkotu.
  • Zure aitorpenari buruz sortzen diren zalantzak ebatzi.
  • Zerga-kenketetara biltzeko aholkularitza pertsonalizatua jaso, eta horrela zure hurrengo aitorpenaren emaitza optimizatu.

Gai honi edo beste zenbait gairi buruzko informazioa behar baduzu, aski duzu zure Online Bankako "Harremanetarako" atalaren bidez gestorearekin harremanetan jartzea. Horrela, laguntza eta aholkuak eman ahalko dizkizu zure errenta-aitorpenaren emaitza hobetzen lagunduko dizuten erabaki edo ekintzekin. Zain gaituzu.

 


Zein da zure erreakzioa?