Nola egin eragiketak CLNetekin zure mugikorretik

Nola egin eragiketak CLNetekin zure mugikorretik

1 min.

Nola egin eragiketak CLNetekin zure mugikorretik

Bazenekien mugikorretik, edozein lekutan eta ordutan, Euskadiko Kutxako zure kontuetara sartu eta eragiketak egin ditzakezula? CLNet Mugikorrarekin, Euskadiko Kutxaren banka mugikorraren zerbitzuarekin, CLNeten funtzio nagusiak erabil ditzakezu, era azkar eta errazean.

CLNeteko erabiltzaile-zenbaki eta -gako berekin, kontuen arteko intsuldaketak egin, transferentziak egin, mugikorra kargatu, kontuetako eta txarteletako mugimenduak begiratu eta burtsako informazioa begiratu ahalko dituzu.

Mugikorrean Interneterako konexioa izatea da banka elektronikoaren bertsio mugikorra erabiltzeko baldintza bakarra. Sartzeko honako urrats hauetariko bat jarraitu besterik ez duzu egin behar:

  • Idatzi https://www.cajalaboral.com/mobi helbidea zure telefono mugikorreko nabigatzailean.
  • Bidali MUGI idatzita duen SMS bat 217377 zenbakira. Jarraian mezu bat bidaliko dizugu zure mugikorrera, sartzeko estekarekin.  (Kasu horretan, SMS normal baten ohiko tarifaren arabera kobratuko dizu operadoreak bidaltzen duzun mezua).
  • Sartu zure telefono mugikorraren zenbakia gure web-orrialdean. SMS bat bidaliko dizugu sartzeko helbidearekin.

CLNet mugikorra Euskadiko Kutxaren webgunean

Lehen aldiz sartu ostean, zure nabigatzaile mugikorreko gogokoetan gorde ahalko duzu orrialdea.

Android, iPhone eta BackBerryrako berariazko aplikazioak

Gainera, Android, iPhone eta Blackberry telefonoetarako berariazko aplikazioetan gabiltza lanean. Aurreikusten dugu 2012ko lehen hiruhilekorako prest egongo dela, eta aplikazio horretan zer aurkitzea gustatuko litzaizukeen jakitea nahi dugu. Hori hemen bertan egin dezakezu komentario baten bitartez.

Bitartean, gogoratu zure mugikorreko nabigatzailearen bitartez lineako bankaren zerbitzu nagusiak aurkituko dituzula www.cajalaboral.com/mobi helbidean.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Segurtasun informatikoa