Nola egin taldeko bidaia bat, gastuak argi utzita
2022-10-25
Nola egin taldeko bidaia bat, gastuak argi utzita
Urteko azkeneko hiruhileko honetan, hainbat jaiegun ditugu eta, zorte pixka batekin, zubi luze bihur daitezke; beraz, zorte hori dutenek lagunekin ihesalditxoren bat egiteko aprobetxa dezakete. Plan bikaina eguneroko lanetik ihes egiteko, baina ordaintzeko orduan gatazkak sor daitezke. Zuk gasolina ordaintzen duzu, zure bikotekideak bidesariak, lagun bat supermerkatuan erosketak egiteaz arduratzen da, eta beste bat jatetxe batean bazkaria ordaintzeaz. A zer nolako nahaspila! Nola konpondu gero gastuak bidezko moduan ordaintzeko sortzen den nahaspila hori?
Badaude mugikorrerako aplikazioak, kontuak partekatzeko tresna errazak eta erosoak direnak. Bikoteek, lagun-taldeek, bidaiariek eta etxebizitza partekatzen dutenek erabili ohi dituzte, kontuak argi izateko laguntza modura. Hona hemen horietako batzuk, iOS zein Android sistemetarako aukerak dituztenak:
- Splitwise: Etxebizitza partekatzen duten lagunekin, bidaia-lagunekin, koadrilakoekin zein familiakoekin partekatutako gastuen eta saldoen erregistroa eramaten du. Gastuen jarraipena egiteko eta nor norekin zorretan dagoen kontrolatzeko balio du. Antola itzazu gastuak, eta banatu edozein talderekin: bidaia-taldeak, pisukideak, lagunak edo familia. Gastuak egin ahala, modu azkarrean gehitu ditzakezu, nork ordaindu dituen ahaztu baino lehen. Gainera, badu ordainpeko Pro bertsio bat, funtzio berriak dituena, hala nola ordainagiriak eskaneatzea, grafikoak eta taulak, dibisen bihurketa, eta abar.
- Tricount: Hurbileko pertsonekin partekatzen dituzun bidaietako, jardueretako eta eguneroko bizitzako gastuak sinplifikatzen ditu. Diseinu soila eta gardena du, ahalik eta intuitiboena izan dadin eta inork ez diezaion ordaintzeari ihes egin.
- Settle Up: Gastu guztiak geratzen dira jasota, eta taldeko kide guztiek ikus ditzakete. Horrela, erraz erabaki ahal izango duzue nor den ordaintzen hurrengoa, transakzio kopurua murrizteko.
Behin kontuak antolatu eta bakoitzak egin behar dituen gastuak banatu ondoren, etxean, bidaiatik bueltan atseden hartu ondoren, gauzarik garrantzitsuena egiteko garaia izango da: ordaintzeko garaia, alegia. Horretarako, gaur egun ez dago Bizum baino tresna egokiagorik, gure LK Pay aplikazioan aurkituko duzu. Gure kontaktuei dirua bidaltzeko modu oso erraza da, Whatsappeko mezu soil bat bailitzan. Gogora zaitez dagokion pertsonari ordaintzen ari zarela ziurtatzeaz, eta huts egiten baduzu, itzul diezazutela eska dezakezu, ordainketa baliogabetzeko.
Ikus dezakezun bezala, teknologia eta aplikazioak behar bezala erabiltzeak gure eguneroko jarduna erraz diezaguke, eta gaizkiulertuak saihesten lagundu.
Zein da zure erreakzioa?