Nola erabiltzen dira gehien gure online zerbitzuak?
2017-11-06
Nola erabiltzen dira gehien gure online zerbitzuak?
LABORAL Kutxan, mundu bakoitzetik onena eskaini nahi diegu gure bezeroei: gertuko bulego batean dagoen kudeatzaile baten gertutasuna eta aholkularitza pertsonala, eta munduko edozein lekutatik ia edozein eragiketa egin ahal izatearen erosotasuna eta egokitasuna.
Banka egiteko gure moduarekiko konfiantza agertzen duten pertsonek nahi dutenari arreta eskaintzea eta horiei aukera guztiak eskaintzea da omnikanalitatearen aldeko gure apustua. Horretarako, horiek zer nahi duten jakin behar dugu lehenik eta behin, eta, Online Bankaren eta Banka Mugikorraren kasuan, egunero milaka datu aztertzea esan nahi du horrek.
Beti aztertzen dugu gure erabiltzaileek zer egiten duten. Ikasteko eta hobetzeko egiten dugu. Baina, oraingo honetan, emaitzak partekatu nahi ditugu. Jakin-mina baduzu, jarraian aurkituko dituzu interesgarrienetako batzuk.
Nork erabiltzen ditu online bankako eta banka mugikorreko zerbitzuak eta zertarako?
Galdera horri eta gainerako guztiei erantzuteko, urte honetako apirileko datuak hartu ditugu adibide gisa. Denbora-tarte horretan, milioi bat sarrera (“saio”) baino gehiago erregistratu dira gure web-orrietan, hau da, web korporatiboan, blogean, prentsa-webean, eta Lagun Aro Aseguru-etxearen, Consulting Proren edo Bezeroaren Klubaren web-orrietan. Guztira, 1.266.221 saio abiarazi ziren 340.106 erabiltzaile desberdinen aldetik. Gehienak emakumeak ziren, baina gizonek baino saio gutxiago abiarazi zituzten pertsonako.Gure web-orriren batera sartu ziren pertsona gehienak webgune nagusira sartu ziren, eta bisitarik gehien izan zuen bigarren orria blog hau da, eta oso pozik gaude hori dela eta. Bestalde, gure web-orrietara sartzen diren pertsona gehienak Online Banka erabiltzeko sartzen dira. 2017ko apirilean, zerbitzu horrek 696.450 saio erregistratu zituen.
Gure web-orriak erabili zituzten gainerako pertsona guztiek deskargaren bat egin (2.881 saio), produkturen bat kontratatu (1.885), abian ditugun kanpainetako inprimakiren bat erabili (271) edo Online Bankan alta eman (246) nahi izan zuten.
Zer gailu erabiltzen dugu gehien Internetez LABORAL Kutxara sartzeko?
Duela askotik, mota guztietako online zerbitzuetara sartzeko funtsezko ate bihurtu dira gailu mugikorrak. Horregatik, ekainetik, gure Online Banka eta Banka Mugikorra berdinak dira gailu guztietan; horrela, eragiketa guztiak erabili ahal dira, bertan sartzeko erabiltzen den gailua dena dela: eramangarria, tableta edo mugikorra.Horrek ez du esan nahi gure sektorean mugikorrek ordenagailuak ordezkatu dituztenik. Momentuz, erabiltzaile gehienek ordenagailua erabiltzen jarraitzen dute gure Online Bankara sartzeko: apirilean, saio guztien % 59 ordenagailu batetik egin ziren, % 35ek mugikorra aukeratu zuten eta % 6k, bakarrik, tableta. Datu horiek ez datoz bat beste eremuetako datuekin. Komunikabideei dagozkien webguneen kasuan, adibidez, hamar erabiltzailetatik zazpi baino gehiago gailu mugikorretatik sartzen dira horietara. Bitxia desberdintasuna, ezta?
Zer hiritatik jasotzen dira bisita gehien?
2017ko apirilean, LABORAL Kutxaren webguneetan saio gehien abiarazi zituen hiria Bilbo izan zen, 190.000 saio baino gehiago abiarazi baitziren bertatik; Bilboren ostean, Madril (115.099 saio), Donostia (113.621 saio) eta Nafarroako hiriburua (100.179 saio) ditugu. Bosgarren lekuan, Bartzelona dugu (81.422 saio) eta seigarrenean, berriz, Gasteiz (80.212).Datuak bat datoz, gutxi gorabehera, aurreikusten zenarekin, LABORAL Kutxak jarduten duen hiriek duten biztanleria dela eta. Hori bai, Madriletik eta Bartzelonatik abiarazitako saioen datuak tentuz hartu behar ditugu: konexio horietako asko Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Nafarroan dauden eta sistemak behar bezala geolokalizatu ez dituen pertsonenak izan daitezke.
Hori oso ohikoa da mugikorretik egiten diren konexioekin, landa-eremuko konexio batzuekin eta ADSL bihurri batzuekin. Estatu Batuetako etxe batean, adibidez, bertako biztanleek sekulako infernua bizi dute zenbait sistemak bertan delitugileak kokatzen dituztelako. Ezagutzen duzu istorioa? Zorionez, gure kasuan horrelako alderdiek ez diote inori ondorio negatiborik eragiten, eta bitxikeria hutsean geratzen dira.
Eta zer ordutan sartzen da gehien jendea Online Bankako eragiketetara?
Online Bankari dagokionez, dirudienez eguerditik aurrera egin nahi izaten ditugu kontabilitatearekin, finantzekin eta seguruekin lotutako eragiketak. Trafikorik handieneko denbora-tartea 12:00etan hasi eta 18:00etan amaitzen da; horren ostean, goizeko lehen ordua eta 06:00etatik eguerdira arteko tartea ditugu. Erabiltzaileen ia % 70 bi denbora-tarte horietan konektatzen da; bestalde, % 25 inguru 18:00etatik aurrera konektatzen da eta % 4 baino gutxiago gauean zehar. Orduei erreparatuz gero, 10:00etan eta 11:00etan erregistratu dira bisitarik gehien.Super 55 ere, online
Dagoeneko atzean geratu da “internauta” pertsona gazteen sinonimo zen garaia. Tira, beharbada gazteak izango dira denak, baina espirituz! Gure online zerbitzuak erabiltzen dituzten bost pertsonatik batek 55 urte baino gehiago ditu. Erabiltzaile gehien dituen adin-tartea 35 eta 45 urte artekoa da, % 57, hain zuzen ere.Generoaren araberako eten digitalak ere behera egin du. 1997an, Internetera gerturatzen ziren lau pertsonatik bat bakarrik zen emakumea. Datuak orekatzeaz gain, gaur egungo Online Bankan nolabaiteko abantaila bereganatu dute emakumeek: erabiltzaileen % 54 emakumeak dira.
Zein da zure erreakzioa?