Nola erraztu diezazuke bizitza eta osasuna Adimen artifizialak?

Nola erraztu diezazuke bizitza eta osasuna Adimen artifizialak?

4 min.

Nola erraztu diezazuke bizitza eta osasuna Adimen artifizialak?

Hamarkadak daramatzagu Adimen Artifizialaz (A.I. ingelesez) hitz egiten, batez ere zinemaren bitartez; zineman, Skynet bezalako entitate gaiztoek edo Spielbergenak bezalako filmek teknologia horri buruzko hainbat aukera erakutsi ziguten. Kasu horietan, errealitateari baino, zientzia-fizkioaren fantasiei zegozkien kontuak ziren. Gaur egun, gure artean dugu dagoeneko Adimen Artifiziala, eta eguneroko lan asko errazten dizkigu, hala nola Google erabil dezakegu jatetxe bat bilatzeko, Siri abesti bat jartzeko eta Alexari bihar zer eguraldi egingo duen galde diezaiokegu. Baina Adimen Artifiziala hori baino askoz gehiago da; azkeneko urteotako aurrerapenei esker, neurona-sareak edo machine learning bezalako sistemek teknika horretan aurrerapenak lortzea eta hura idazlerik onenek ere imajinatuko ez zuketen neurriraino hobetzea ahalbidetu dute.

Gaixotasunen prebentzioa

Orain, ezagutzen ez ditugun aplikazio askoz gehiago ditu Adimen Artifizialak. Patrik Shah medikuntza teknologikoan eta ikerkuntza biologikoan adituak TED hitzaldian azaltzen duen bezala, Adimen Artifizial aurreratuena erabiltzeak minbizia paziente askotan azkarrago, zehatzago eta merkeago detektatzen laguntzen du. Metodo hori erabiltzen da, adibidez, eskanerretan eta azterketa klinikoetan erronkarik garrantzitsuenetako batzuei erantzuna emateko.

Mundu osoan gero eta sustraituago daude era horretako erabilerak (eta horiekin lotutako beste batzuk). Hain zuzen, Sherpa.ai euskal enpresa aitzindaria Telefonica enpresarekin aliatu berri da, bere teknologia gaixotasunak eta banku-iruzurrak detektatzeko erabiltzeko helburuz. Asmoa da iragarpen-algoritmoak hobetzea, “gaixotasunak garaiz diagnostika daitezen edo gerta daitezkeen iruzurrezko jokabideak detektatzen laguntzeko, hainbat erakunderen informazioa konbinatuta”, konpainia biek adierazi dutenez.

Adimen artifizialaren algoritmoak eta hark bultzatutako beste aplikazio batzuk ingurune klinikoetan eta mediku-ikerkuntzetan medikuntzako profesionalei laguntzeko erabiltzen dira. Medikuntzako irudietan, esaterako, adimen artifizialeko tresnak erabiltzen ari dira ordenagailu bidezko tomografiak, X izpiak, erresonantzia magnetikoak eta beste irudi batzuk analizatzeko, lesioak edo gizakiaren begiak atzemango ez lituzkeen bestelako gorabeherak bilatu asmoz.

Eta aplikagarritasun baliagarri hori, gainera, gero eta gehiago nabaritzen dugu gure eguneroko jardunean, baita osasunaren arloan ere. Adimen artifizialaren laguntzarekin, eskura ditugu, besteak beste, osasunaren arloan geure burua zaintzen laguntzen diguten aplikazioak eta gailuak.  Telefono mugikorra begiratze hutsarekin, gure bizi-konstanteen berri izateko gai gara, baita, gure osasun-egoera ezagutzeko, haien jarraipena egin eta osasuna mantentzeko edo hobetzeko jardun dezagun ere.

Zerbitzu aitzindariak

LABORAL Kutxak ere bat egin du Adimen Artifizialarekin, osasuna zaintzearekin zerikusia duten zerbitzu digitalen garapenean aitzindaria den Sanitasekin batera. Haren App bluaU aplikazioa osasunaren zainketan maila goreneko berrikuntza txertatzen duen osagarri digitala da, eta medikuntza  digitaleko soluzioak eskaintzen ditu. Horretarako, osasunaren arloko espezialistekin bideo bidezko kontsultak egiteko aukeraz gain, puntako beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:

 

  • Aurpegi-irudi bidez zure bizi-konstanteak neurtzea: mugikorraren bitartez, minutu gutxi batzuetan, zure bihotz-maiztasunari, arnasketa-maiztasunari eta arteria-presioari buruzko informazioa eskura dezakezu eta, horrela, zure estres-maila, gaixotasun kardiobaskularrak eta infartuak jasateko arriskua eta, oro har, zure osasun-egoera ezagutu.
  • Profesionalekin bizi-konstanteen jarraipena monitorizatzea, urrutitik.
  • Diagnostikoan irudia eta adimen artifiziala erabilita, urrutitik egindako diagnostiko dermatologikoa
  • Zure Burua zaintzea: terapia digital bidez, zure buru-osasuna eta osasun emozionala zaintzea.

 

Sanitas Más Salud, aurrez aurreko mediku-arretako sarerik onena duen osasun-asegurua duzu,  medikuntza digitalerantz aurreranzko urratsak egiten ari dena, anbulatoriora bisita gutxiago egiteko, zure osasuna zainduz gainera.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Aseguruak Teknologia