Nola ezagutu udaberriko asteniaren sintomak eta nola aurre egin haiei

Nola ezagutu udaberriko asteniaren sintomak eta nola aurre egin haiei

2 min.

Nola ezagutu udaberriko asteniaren sintomak eta nola aurre egin haiei

Azken egunotan nabaritu baduzu akituta zaudela, energiarik ez duzula, buruko mina duzula eta loa hartzea ere kostatzen zaizula, litekeena da udaberriko astenia jasaten ari izatea. Sintoma horiek antz handia dute beste gaixotasun batzuenekin, hala nola anemiarenekin, estresarenekin eta hipotiroidismoarenekin. Halere, astenia ez da larria, nahasmenduaren kategoriara ere ez da heltzen: organismoaren erreakzio naturala da, negu-amaieraren eta udaberri-hasieraren artean gertatzen diren ingurumen- eta tenperatura-baldintzen aldaketek eragindakoa. Horren ondoriorik nabarmenena akidura-sentsazioa da. Nahiz eta oraindik aste batzuk falta diren loreen urtaroa heldu arte, beroketa globalaren eragin zuzenak dira neguko tenperaturak leuntzea eta udaberriaren etorrera birtuala aurreratzea. Gauza horrela, agerikoak dira dagoeneko udaberriari lotutako ondorio guztiak.

Tenperatura-aldaketek eta eguneko argi-orduen gehikuntzak alterazioak eragiten dituzte neurotransmisore eta hormona batzuetan, esaterako serotoninan eta endorfinetan, eta melatonina askatzen dute, gure loa erregulatzen duen hormona. Horien guztien ondorio dira apatia eta neke fisiko eta intelektuala. Sentsazio horiek bi astez luzatzen dira, harik eta organismoak hormona horien maila berriro erregulatu arte.

Zein dira udaberriko asteniraren sintomak?

Udaberriko asteniaren sintomak askotarikoak eta pertsonaren araberakoak dira, baina honako hauek dira ohikoenak:
  • Jangura galtzea.
  • Zefaleak.
  • Libidoa txikitzea.
  • Tristura, sumintasuna eta aldartearen beste alterazio batzuk.

Zer egin dezaket sintoma horiei aurre egiteko?

Lehenik eta behin, argi izan behar dugu zer gertatzen ari zaigun: urtaro-aldaketaren «biktimak» gara. Ondoren, gure elikadura eta bizi-ohiturak zaindu behar ditugu. Errezeta oso erraza da:
  • Dieta orekatua eta askotarikoa egitea, otordu ugariak eta gantzak baztertuz.
  • Gorputza une oro hidratatuta mantentzea eta, gutxienez, egunean sei baso ur eta beste edari «garbi» batzuk edatea, hala nola zukuak eta infusioak.
  • Ariketa fisikoa egiten jarraitzea, nahiz eta ohi baino nekagarriagoa izan; izan ere, plazera eta erlaxazioa eragiten duten endorfinak askarazten dizkigu kirolak.
  • Beharrezko zortzi orduak lo egitea, baita baten bat gehiago ere, energia-galera berdintzeko.
Halere, gertatzen zaizunari buruzko zalantzaren bat baduzu edo sintoma horiek irauten badute, aukeratu lasaitasuna eta egin azterketa bat zure familia-medikuarekin.LABORAL Kutxak osasun-aseguruen katalogo zabala eskaintzen dizu, 45.000 profesionalez eta 1.200 zentroz osatutako koadro medikoak eskaintzen duen lasaitasunaz goza dezazun. Ideia bat izan dezazun, LABORAL Kutxaren Sanitas Más Salud aseguruak hiru modalitate kontratatzeko aukera eskaintzen du. Hirurek ere honako hauek hartzen dituzte barne: lehen mailako medikuntza, proba diagnostikoak, espezialitate medikoak, ebakuntza kirurgikoak (ospitaleratuta edo ospitaleratu gabe) eta baita atzerriko bidaietarako larrialdietako estaldura ere. Itxarote-zerrendarik gabe eta LABORAL Kutxak bere aseguru-sorta osoan eskaintzen dizun lasaitasun eta konfiantzarekin. Beraz, badakizu: zalantzarik baduzu, aukeratu osasuna.


Zein da zure erreakzioa?