Nola ikus ditzaket LABORAL Kutxarekin kontrataturik ditudan produktu guztiak?

Nola ikus ditzaket LABORAL Kutxarekin kontrataturik ditudan produktu guztiak?

4 min.

Nola ikus ditzaket LABORAL Kutxarekin kontrataturik ditudan produktu guztiak?

Ikusi nahi al dituzu LABORAL Kutxarekin kontrataturik dituzun produktu guztiak? Orain, oporrak datozenean, bi aukera dituzu finantza-informazio guztia ikusteko eta beste gauza asko egiteko:

  1. Online Banka. Eskura duzun biderik errazena, azkarrena eta zuzenena da. Haren bidez, begiratu batean ikusi ahal izango dituzu zeure kontuen egoera, kreditu-txartelarekin egindako gastua, balore-zorroaren bilakaera… Gainera, ordenagailutik, mugikorretik edo tabletatik ikusi ahal izango duzu hori guztia, zauden lekuan zaudela: etxean nahiz atzerrian opor-egun batzuk pasatzen. Online Bankan alta eman ez baduzu oraindik eta zerbitzu horren abantailak ezagutzen ez badituzu, oraintxe bertan egin dezakezu, gure webguneko inprimaki hau betez. Hori egindakoan, Online Bankan sartzeko nahikoa izango da zure NANa eta gako pertsonal bat idaztea, edo zure smartphonea konfiguratzea hatz-markaren bidez edo aurpegi-ezagutzearen bidez sartzeko. Honako hauek ikusiko dituzu hasierako orrialdean:
  • Aurrezkiko posizio guztiak, hau da, zure kontu operatiboak.
  • Txarteletako mugimenduak; mugak aldatzeko aukera; txartela baliogabetzeko aukera, galdu edo lapurtuz gero, eta PINa kontsultatzeko aukera, ahaztu baduzu.
  • Zure finantzaketaren xehetasuna, hau da, LABORAL Kutxarekin kontrataturik dituzun maileguak, haien kuotak eta abar.
  • Kontrataturik dituzun aseguruak.
  • Beste titular batzuen kontuak, hala nola zure ardurapean dituzun adin txikikoenak.
  • Beste entitate batzuetan dituzun kontuak. Gure Online Bankan beste entitate batzuetan dituzun kontuak gehitzeko aukera eskaintzen dizugu, zure finantza guztien egoera begiratu batean ikus dezazun.
  • Egin ditzakezun eragiketak: transferentzia bat bidaltzea edo mailegu bat eskatzea.
  1. Kutxazaina. Gure sareko 400 kutxazainetako batean ere kontrola ditzakezu zeure produktuak, eguneko edozein ordutan eta leihatilara joan gabe. Txartelik ez baduzu, eragiketa hauek egin ditzakezu kutxazainean:
  • Hal Casheko eragiketak. Hari esker, edozein telefono mugikorretatik jaso dezakezu dirua, nahiz eta txartela aldean ez eraman.
  • Dirua txartelik gabe ateratzea, telefono mugikorra eta Online Bankaren appa erabiliz.
Libreta edo txartela erabiltzen baduzu, berriz, eragiketa hauek egin ditzakezu:
  • Kontsultak. Zure posizioak, saldoa, azken mugimenduak, txartel bidezko ordainketak eta lotutako txartelekin lortu dituzun Travel Club puntuak kontsultatu ahal izango dituzu, besteak beste.
  • Txartelak. Haien muga, saldo erabilgarria, hileko likidazioak eta mugimenduak ikusi ahal izango dituzu.
  • Mugikorra kargatzea txartelaren kontura.
  • Intsuldaketak eta transferentziak.
  • Eskudirua ateratzea (1.000 euro gehienez).
  • Eskudirua sartzea, horretarako aukera ematen duten kutxazainetan.
  • DISPON mailegua eskuratzea.
  • PINa aldatzea (zenbaki pertsonala aldatzea).
Hurbileneko kutxazaina aurkitu behar baduzu eragiketa horietako bat egiteko, gure bilatzailea erabil dezakezu: https://www.laboralkutxa.com/eu/kutxazain-bilatzailea

SMS alertak ikustea

Funtzio horiek ez ezik, beste gestio batzuk ere egin ditzakezu Online Bankaren appa edo kutxazaineko pantaila erabiliz, hala nola Mugikorreko Alerten zerbitzua gaituta ote duzun ikustea. Zerbitzu horrek berehalako informazioa ematen dizu mugikorrera bidalitako mezuen bidez, gure sisteman ezohikotzat hartzen den mugimenduren bat egiten bada; adibidez, 300 eurotik gorako transferentzia bat egiten bada kutxazain batean edo 100 eurotik gorako erosketak egiten badira atzerrian.

Argitu, zure finantzak begiratu batean

Eta Online Banka erabilgarri baduzu, gogorarazten dizugu Argitu zerbitzua ere eskura duzula, zure finantzak grafikoki ikusteko modu berritzaile bat. Hontz baten irudia du, eta, horretan klik egiten baduzu, grafiko eta taulen bidez ikusi ahal izango dituzu sarrerak eta gastuak, aurrezkia eta maileguak, ordainagiriak eta txartelen informazioa.

Gure produktuen inguruko berritasunak jaso edo zalantza edo galderaren bat baduzu, kanal hauen bidez aurkituko gaituzu: Twitter, Facebook eta bezeroekin harremanetan jartzeko gainerako kanalak, telefonoa eta WhatsApp barne.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak