Nola kontratatu etxebizitza-aseguru bat online

Nola kontratatu etxebizitza-aseguru bat online

2 min.

Nola kontratatu etxebizitza-aseguru bat online

Etxebizitza-aseguru bat online kontratatzea pentsatzen ari bazara, artikulu honetan nola egin azalduko dizugu, urratsez urrats. Aseguratu zure etxebizitza modurik erosoenean eta errazenean, nahi baduzu, zure etxeko sofatik bertatik.Gero eta ohikoagoa da izapideak, eragiketak eta mota guztietako erosketak Internet bidez egitea. Eta zergatik ez zure etxebizitza-aseguruaOrain, LABORAL Kutxaren gisako konpainietan bulegora joan gabe kontrata dezakezu etxebizitza-asegurua. Etxeko sofatik altxatu gabe egin dezakezu, uholde edo lapurretaren bat gertatuz gero babestu nahi duzun etxetik bertatik. Baina, nola? Urratsez urrats azalduko dizugu.

Nola kontratatu etxebizitza-aseguru bat online, urratsez urrats

Bildu etxebizitza-aseguruei buruzko informazioa

Etxebizitza-aseguru bat online kontratatu aurretik, informazioa bildu eta eskaintzen dituen estaldurak kontsultatu behar dituzu. Horrela, zuri gehien interesatzen zaizkizun estaldurak ezagutuko dituzu.LABORAL Kutxan, bildutako informazioa alderatzea gomendatzen dizugu, Internet informazio-iturri garrantzitsua bihurtu arren, sarea fake news, gezur eta informazio faltsuz beteta baitago.

Baloratu zure etxebizitzako edukia eta edukitzailea

Beharrezko informazioa bildu eta zenbait webgune bisitatu ondoren, eta baldintza, modalitate eta estaldura guztiez blai zaudela sentitzen duzunean, seguruenik ondo konturatuko zara zein garrantzitsua den zure etxeko edukia eta edukitzailea (zoluak, sabaiak, hormak, leihoak, etabar) baloratzea. Horietako bakoitzak duen balioaren aintzatespena ere egingo zenuen beharbada. Hala ez bada, edukiaren kasuan, etxe barruan txokoz txoko joatea gomendatzen dizugu, bertan dagoen guztiaren eta gauzen balioaren inbentarioa egiteko. Gainera, oso garrantzitsua da zure etxeko edukia baloratzea, betiere objektu berriek merkatuan izango luketen balioaren (hau da, birjartze-prezioaren) arabera. 

Kalkulatu zure etxebizitza-asegurua

Ondoren, etxebizitza-aseguruak izango duen prezioaren balioespena egin behar da.Online bidezko eskaintzetan etxebizitza-aseguruaren prezioa kalkulatzeko aukera ematen da, irizpide batzuetan oinarrituz: etxebizitza-mota (pisua, atxikia...), metro karratuak, edukiaren eta edukitzailearen balioa, jabea, alokatzailea edo maizterra zaren, 50 urte baino gehiago edo gutxiago dituzun, eta etxebizitzaren kokalekua.Informazio horrekin guztiarekin, aseguru-etxeak zure etxebizitza-aseguruaren balioespena egin ahal izango du 2 datu erabiliz.

Eskatu informazioa

Prozesuan zehar kontsultaren bat egin nahi izanez gero, aholkularitza ere eska dezakezu posta elektronikoz edo telefonoz. Gainera, LABORAL Kutxan online txata dugu eta, haren bitartez, aseguru-kudeatzaile aditu batek zure galderei erantzun eta zure etxebizitza-asegurua online kontratatzen lagunduko dizu.

Online Bankaren bitartez kontratatzea

Online Banka erabili ahal izango duzu zure etxebizitza-asegurua bukatzeko eta poliza egiteko. Horretarako, banku-kontu bat edo erabiltzaile eta pasahitz bat izan behar dituzu LABORAL Kutxarekin. Gainera, online kontratazioa LABORAL Kutxarekin egiten baduzu, kontratazio-prozesua amaitzean polizaren deuseztapena kudeatzen lagunduko dizugu, dagoeneko poliza bat baduzu eta behar izanez gero.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak