
Nola kontsulta ditzaket nire Euskadiko Kutxako kontuak Interneten?
2010-09-21
Nola kontsulta ditzaket nire Euskadiko Kutxako kontuak Interneten?
ADI1: NAN bidezko sarbide berria
Askok galdetzen diguzue nola sartu zaitezketen Interneten zuen Euskadiko Kutxako kontuetan. Horregatik erabaki dugu hiru urrats errazen bidez hori nola egin azaltzea:
- LEHENA: Web zerbitzura, CLNet-era, zure txarteletako bat lotu behar duzu. Horretarako, zoaz gure sukurtsal batera eta bertanerabiltzaile-zenbakia eta sarrera-gakoaemango dizkizute.
- Erabiltzaile-zenbakia loturiko txartelaren azken 10 digituakizango dira (irudian 12 3456 7890).
[caption id="attachment_1403" align="alignnone" width="192" caption="Erabiltzaile zenbakiaren dibidea"]
[/caption]
- Ezkutuko gakoak 4 zenbaki izango ditu eta sukurtsalean emango dizute. Gero, nahi baduzu, beste bategatik alda dezakezu.
- Erabiltzaile-zenbakia loturiko txartelaren azken 10 digituakizango dira (irudian 12 3456 7890).
- BIGARRENA: Sukurtsalean bi aukera eskainiko dizute:
- Zerbitzua kontsultak egiteko bakarrik erabiltzea.
- Zerbitzua kontsultak eta eragiketak egiteko erabiltzea (esaterako, transferentziak egiteko eta telefono mugikorra kargatzeko). Aukera hori hautatuz gero, sinadura-txartelaemango dizugu. Txartel horrek 60 gako ditu eta eragiketa guztietan erabili beharko duzu.
[caption id="attachment_1407" align="aligncenter" width="560" caption="Sinadura txartela"]
[/caption]
- HIRUGARRENA: Sar zaitez webean www.cajalaboral.comhelbidetik.
- Orri nagusian, goi-ezkerraldean, erabiltzaile-datuak (loturiko txartelaren azken hamar digituak) eta sarrera-gakoa(lau digitukoa) sartu beharko dituzu, eta ondoren ONARTU sakatu .
[caption id="attachment_1448" align="aligncenter" width="600" caption="CLNEterako sarbidea"]
[/caption]
- Behin datuak sartu ondoren, pantaila bat azalduko zaizu Euskadiko Kutxarekin kontratatuta dituzun produktu eta zerbitzuekin.
[caption id="attachment_1425" align="aligncenter" width="600" caption="CLNeteko adibidea (Webgunea berritu ondoren eguneratutako irudia)"]
[/caption]
- Pantailaren ezkerraldean dagoen menutik, nahi dituzun eragiketak eta kontsultak egin ahalko dituzu.
- Kontsultak baino ez baituzu egin behar, sistemak ez dizu eskatuko beste baliozkotze-gakorik. Baina, transakzio ekonomikoren bat eginez gero, zure sinadura-txarteleko gakoetako bat sartu beharko duzu eragiketa amaitzeko. Aldi bakoitzean, sistemak gakoen txartelean posizio jakin baten dagoen gako bat eskatuko dizu, eta sagua erabiliz, zenbakizko botoiak sakatuz, sartu beharko duzu.
[caption id="attachment_1426" align="aligncenter" width="551" caption="Sinadura-gakoa sartzeko pantaila"]
[/caption]
- Orri nagusian, goi-ezkerraldean, erabiltzaile-datuak (loturiko txartelaren azken hamar digituak) eta sarrera-gakoa(lau digitukoa) sartu beharko dituzu, eta ondoren ONARTU sakatu .
Zein da zure erreakzioa?