Nola sartu naiteke Euskadiko Kutxako nire kontuetan Internet bidez? (NANarekin)

Nola sartu naiteke Euskadiko Kutxako nire kontuetan Internet bidez? (NANarekin)

3 min.

Nola sartu naiteke Euskadiko Kutxako nire kontuetan Internet bidez? (NANarekin)

Iragarri dugun bezala, hemendik aurrera, NANaren digituekin sartu ahal izango gara CLNeten, bai alta berrien kasuan, baita txarteleko azken 10 zenbakiekin sartzen zirenen kasuan ere.

Dagoeneko Caja Laboral Neten erabiltzailea bazara, hemendik aurrea nahikoa izango da erabiltzailearen laukitxoan NANaren 9 digituak sartzea.

Gure banka elektronikoko zerbitzua oraindik erabiltzen ez baduzu eta zure Euskadiko Kutxako kontuak Interneten kontsultatzen hasi nahi baduzu, jarraitu honako hiru urrats erraz hauek:

  • LEHENA:Zerbitzuan alta eman diezazuten, zatoz gure sukurtsal batera. Gogoratu orain erabiltzaile-zenbakitzat zure NANaren erreferentzia izango duzula eta sarrera-gakotzat 4 digituko zenbaki bat. Sartzen zarenean, zenbaki hori aldatzeko aukera izango duzu.
  • BIGARRENA:Sukurtsalean bi aukera eskainiko dizute:
      • Zerbitzua kontsultak egiteko bakarrik erabiltzea.
      • Zerbitzua kontsultak eta eragiketak egiteko erabiltzea (esaterako, transferentziak egiteko eta telefono mugikorra kargatzeko), baita, zure beharren arabera, eragiketen eguneko gehienezko zenbatekoa egokitzeko ere. Aukera horretarako, sinadura-txartelaemango dizugu. Txartel horrek 60 gako ditu, eragiketetan erabiltzeko.

        [caption id="attachment_1407" align="aligncenter" width="560" caption="Sinadura txartela"][/caption]

    Laburtuz, sukurtsaletik zure erabiltzaile-zenbakia eta zure gako pertsonala zein diren dakizula irtengo zara, eta, eragiketak egiteko erabili nahi izanez gero, sinadura-txartela ere emango dizute.
  • HIRUGARRENA: Sar zaitez webean www.cajalaboral.com helbidetik. Pantaila nagusiaren goi-ezkerraldean erabiltzaile-datuak (NANa) eta sarrera-gakoa sartu beharko dituzu, eta onartu botoia sakatu.
CLNeterako sarbidea

Behin datuak sartu ondoren, pantaila bat azalduko zaizu Euskadiko Kutxarekin kontratatuta dituzun produktu eta zerbitzu guztiekin.

Pantailaren ezkerraldean dagoen menutik, nahi dituzun eragiketak eta kontsultak egin ahal izango dituzu.

Kontsultak baino ez baituzu egin behar, sistemak ez dizu eskatuko beste baliozkotze-gakorik. Baina, transakzio ekonomikoren bat eginez gero, bigarren segurtasun-maila bat jarriko dizute eta zure sinadura-txarteleko gakoetako bat sartu beharko duzu eragiketa amaitzeko.

Laburtuz, hiru urrats emanda soilik, zure kontuak eskura izango dituzu eroso, azkar eta erraz, zauden tokian zaudela eta nahi duzunean.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Segurtasun informatikoa