
Non nahiko zenuke doan izan banda zabaleko Internet?
2014-09-08
Non nahiko zenuke doan izan banda zabaleko Internet?
Imagina dezakezu uda honetan banda zabaleko Interneta izatea Euskadiko zure lekurik guztokoetan? LABORAL Kutxarekin posible da.
Era honetako zerbitzuekin akabo aspaldiko aukerei. Bideojokuak maite dituztenek edo Sarean ibiltzea maite dutenek ez dute zertan etxean geratu behar. Hondartzara joan daitezke, tableta edo eskuko telefonoa esku batean eta toalla bestean. LABORAL Kutxak jartzen du wifia, norberak aitzakia baino ez du jarri behar.
Non nahiko zenuke doan izan banda zabaleko Internet?
2015. urterako planak
Lehen esperientzia honen arrakasta ikusita, datorren urtean errepikatzea erabaki dugu. Horretarako, ostera, zugana jo nahi dugu. Datorren udan, non disfrutatu nahiko zenuke gure wifi zerbitzua? Aurten asmatu badugu eta zure erantzuna “hondartzan!” bada edo “jaietan!” esaiguzu, arren, ze hondartza maite duzun gehien edo nongo jaietan nahiko zenukeen banda zabaleko wifiaz gozatu.Eta hondartza edo jaiak ez badira, gure inguruko ze bazterretan disfrutatuko duzu gehien LABORAL Kutxaren wifia? Emango dizkiguzuen erantzunak gure datorren urterako planak osatzen lagunduko digute.
Beti bezala zure parte hartzea eskertu nahi dugu, jakina. Horregatik, Forum Sport dendetan erosketak egiteko 5 bale zozketatuko ditugu, 50na eurokoak. Hondartzarako, mendirako, kirola egiteko edo nahi duzun jarduerarako ekipamendua erosi ahal izango duzu.
Zer iruditzen? Lagunduko diguzu gure hurrengo wifi puntua erabakitzen?
Zein da zure erreakzioa?