LABORAL Kutxa Online Banka: bisualagoa eta grafikoagoa

LABORAL Kutxa Online Banka: bisualagoa eta grafikoagoa

3 min.

LABORAL Kutxa Online Banka: bisualagoa eta grafikoagoa

Gure gastuak eta diru-sarrerak kontrolatzea lan zaila eta sarritan aspergarria izan daiteke. Baina orain ez duzu ekonomian tituluduna izan behar etxeko gastuak egunean izateko. Zorionez, LABORAL Kutxaren bezero guztiek (partikularrek, autonomoek eta enpresek) eskura dituzte jada grafikoak eta ordainagiri-taulak Online Bankan, finantzak egunez egun kontrolatzeko. Baina, zertan datza? Jarraian, bi funtzionalitate berriak azalduko dizkizugu:

Grafikoak ikusgai Online bankanTresna horri esker, zure aurrezkia eta mugimenduak modu bisualagoan eta grafikoagoan ikusteko aukera izango duzu. Aproposa da gastuak eta diru-sarrerak hobeto planifikatzeko eta kontsumo burutsuagoa egiteko. Proba ezazu! Ikusiko duzu zein erraza eta erosoa den zure kontu eta txartelen datuak aztertzea, zauden tokian zaudela. Sar zaitez LABORAL Kutxaren online bankara, klikatu “Posizio guztiak” aukeran eta hautatu goiko menuan azaltzen diren fitxak, honako hauek:EU-1Aurrezkia: hemendik, titular zaren kontu guztietako saldoen bilakaera eta osaera ikus dezakezu.

 

 

 

 

 

 

 

EU-2

Sarrerak: “Antola itzazu izan dituzun gastuak hilez hile” klik bakarrarekin. Gainera, nahi dituzun kontuak hauta ditzakezu eta zure diruarekin gertatzen dena ikusi. Gastuak hilez hile antolatzeko aukera eskaintzen du eta begiratu batean jakin dezakezu hile horretan zure gastuek gora egin duten ala ez.

 

 

 

 

 

 

 

EU-3

Txartelekin egindako erosketak: Egin dituzun erosketak ikusiko dituzu eta gastuak kontrolatzeko aukera izango duzu. Gastatzen duguna jakinda, errazago kudeatuko dugu gure dirua.

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta oraindik zalantzak badituzu, ikusi eskaintzen dituen abantailak eta erabilerraztasuna bideo honetan: http://www.youtube.com/watch?v=Q46z26P6fP0

Ordainagirien taulaOrain, nahi duzun ordainagiria kontsulta dezakezu taularen gelaxka bakoitzean klikatuz. Gainera, azken urtebetean helbideratutako ordainagiri guztiak antolatzen ditu automatikoki, hile bakoitzeko zenbatekoak eta urte osokoak adierazita. Zalantzarik gabe, ezinbesteko tresna da dirua zertan joaten zaizun jakiteko eta gastuari buruzko diagnostikoak egiteko. Oso interesgarria da, norberaren kontabilitatea hobeto ulertzeko eta aurrezki-ahalmena sustatzeko baliagarri izango zaizu.

Online bankaren menuan aurkituko duzu, Ordainagiriak eta Ordainketak/helbideratutako ordainagiriak aukeran. Ez izan zalantzarik, sartu eta atera ahalik eta etekin handiena zure diruari, doan eta eguneko 24 orduetan eskuragarri.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia