Zure Online Bankako gakoekin era guztietako zerbitzuak dituzu, kutxazain automatikoetan, telefonoz eta Internet bidez

Zure Online Bankako gakoekin era guztietako zerbitzuak dituzu, kutxazain automatikoetan, telefonoz eta Internet bidez

3 min.

Zure Online Bankako gakoekin era guztietako zerbitzuak dituzu, kutxazain automatikoetan, telefonoz eta Internet bidez

Gure Online Bankaren erabiltzaile bazara, dagoeneko ezagutuko dituzu eskaintzen dituen abantaila guztiak eta zure ordenagailutik, tabletatik edo mugikorretik eskura dituzun zerbitzuak.

Baina, ba al dakizu gako horiekin bestelako zerbitzu asko ere eskura dituzula? Telefono bidez eragiketak egin ditzakezu edo kutxazainetan dirua atera, adibidez.

Erabili gakoak doako hainbat zerbitzu desberdin eskuratzeko

Bi modu daude gure Online Bankan alta emateko eta gakoak eskuratzeko. Gure webgunean egin dezakezu, horretarako nahikoa da LABORAL Kutxaren kreditu- edo zordunketa-txartel bat izatea, edo, nahiago baduzu, gure bulegoetako batera etor zaitezke eta bertan eskatu. Eta ez zaitez kezkatu uneren batean ahazten badituzu, telefonoz berreskura baititzakezu.

Ba al dituzu? Hortaz, zertarako erabili azalduko dizugu.

Online Banka: zure gakoekin egin dezakezuna

Jakina, esan beharrik ez dago Online Bankako gakoen bidez zure kontuak modu erosoan eta seguruan gestiona ditzakezula edozein gailutik, eta eragiketak egin ditzakezula edonoiz eta edonon.

Online Bankaren bidez, besteak beste, ordainagiri bat atzera bota dezakezu, aseguruari parte eman, geolokalizazio bidezko garabi-eskaera egin, txartelaren muga handitu, zure gestorearekin harremanetan jarri, mailegua linea bidez eskatu edo hurbilen duzun kutxazaina edo bulegoa aurkitu.

Gainera, orain, ARGITUri esker, hori guztia hobeto egin dezakezu. Martxan jarri dugun ARGITU tresnarekin, zure finantza-bizitza modu grafikoan antola dezakezu, aurrezkien bilakaera aztertu, gastuak sailkatu eta kuantifikatu, edota hileko gastuei aurrea hartu aurreko urtekoei erreparatuta.

Eta Banka Mugikorrean ere berdin 

Banka Online zerbitzuei buruz esan duguna esan daiteke Banka Mugikorrari buruz. Deskargatu LABORAL Kutxaren aplikazioa eta zeuk ikusiko duzu ze erabilerraza den eta nola ematen dizun aukera ordenagailuan egin daitezkeen eragiketa guztiak egiteko. Izan ere LABORAL Kutxa lehen erakundeetako bat izan da Online Bankako zerbitzu guztiak prestatzen gailu guztien bidez berdin funtziona dezaten.

Bidali eta jaso dirua komisiorik gabe eta erosi zure mugikorrarekin

Online Bankako gakoekin eskura duzu gure bigarren aplikazioa ere, LABORAL Kutxa Pay. Bi funtzio ditu: Batetik, BIZUM aukera ematen dizu zure telefonoko kontaktuen artean dirua bidali eta jasotzeko, inongo komisiorik ordaindu gabe, baita kontaktuak LABORAL Kutxako bezero ez badira ere eta haien kontu-zenbakirik ez baduzu, zure gailu mugikorra edozein dela.

Bestetik, MUGIKORDAINKETA zerbitzuak saltokietan ordaintzeko aukera ematen dizu mugikorra datafonora hurbilduz, besterik gabe. Zure contactless txartelaren kopia erabiliko bazenu bezala funtzionatzen du: mugikorra desblokeatu eta saltokiko datafonora hurbildu behar duzu eta erosketa 20 eurotik gorakoa bada PIN zenbakia datafonoan markatu. Eragiketa onartzen denean SMS bat jasoko duzu, berrespen gisa. Zerbitzu azkarra, erosoa eta segurua, 4.4 bertsioa edo gorakoa duten Android gailuekin erabil daitekeena.

Zure gakoekin, guri telefonoz deitzeko aukera ere baduzu

Telebanka zerbitzuarekin eragiketak egin ahal izango dituzu, LABORAL Kutxaren produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa emango dizugu eta zure zalantzak argituko ditugu. Deitu 901 333 444 telefonora edo, nahiago baduzu zalantzak idatziz argitzea, bidal iezaguzu mezu bat WhatsApp bidez. 688 710 732 zenbakian aurkituko gaituzu eta kontaktatu@laboralkutxa.com helbidean

Edo atera dirua kutxazain automatikoan txartelik gabe

Ez duzu txartelik ekarri? Galdu egin duzu eta berriaren zain zaude? Nahiago duzu gainean ez eramatea? Horrek ez du esan nahi behar izanez gero ezingo duzunik dirurik atera. Gure kutxazainetan mugikorraren bidez atera dezakezu dirua. Zera egin behar duzu: Banca Online erabiltzailea eta gakoa kutxazainean sartu, atera nahi duzun diru kopurua aukeratu eta berehala iritsiko zaizun SMSak dakarren kodea kutxazainean tekleatu. Ezin errazago!

Ikusten duzunez, Online Bankako gakoek askotariko aukerak eskaintzen dituzte. Eska itzazu bulegoan edo Internet bidez eta eskuratu bizitza konponduko dizuten zenbakiak.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia