Online saltzeko beste modu batzuk: sare sozialak eta marketplace-ak
2021-02-19
Online saltzeko beste modu batzuk: sare sozialak eta marketplace-ak
Negozio bat martxan jarri baduzu, produktu edo zerbitzu erakargarri bat baduzu, eta horiek saltzeko bezero potentzialak badituzu, ia dena eginda daukazu zure abenturari ekiteko: zure salmentak osatzeko tresnak bakarrik behar dituzu. Internet bidezko salmentak izugarri igo dira azken urteetan. Urtebetean, online erosketak egin dituzten internauten kopurua 20,3 milioitik 22,5 milioira igaro da, hau da, 16 eta 70 urte bitarteko biztanleen % 72, iAB elkarteak emandako datuen arabera.
Gehien erabiltzen den online salmenta-kanala e-commerce deiturikoak dira, baina, azken urteetan, nabarmen hedatu diren beste salmenta-modu batzuk sortu dira, hala nola sare sozialak edo marketplaceak. Hori dela eta, ordaintzeko moduak kanal berri horietara egokitu behar izan dira, eta negozio asko haiek eskaintzen dituzten aukerez baliatzen hasi dira online saltzen hasteko.
Sare sozialak, berehalako salmenta-kanala
Sare sozialak marketinerako oso tresna eraginkorrak dira, baita enpresa batek bere bezeroekin harremanetan jartzeko duen komunikazio-kanalik zuzenena eta berehalakoena ere. Orduan, zergatik ez aprobetxatu erakusleiho hori edozein salmenta zuzenean egiteko? Azken urteetan hazi egin da beren bildumak sare sozialen bidez merkaturatzen ari diren tokiko ekoizle edo saltzaileen eskaintza, edo gero eta ekintzaile gehiagok erabakitzen dute beren produktuak kanal horren bidez saltzen hastea. Urrutira joan gabe, Instagramek erosketa-botoi bat gaitu du bere argitalpenetan, haren bidez, jantzi edo objektu jakin baten prezioa ikusi eta hura erosi ahal izateko. Horrek ikusgaitasun handiagoa ematen die negozioei, eta erraztu egiten du bezero berriengana iristeko aukera, eta hori oso lagungarria da ordutegi- eta mugikortasun-murrizketen garai hauetan. Gainera, eragin-marketinaren gorakada azpimarratu behar da, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari baita. Tokiko saltokiak eta marka handiak influencer-ekin harremanetan jartzen dira, beren negozioak ezagutzera emateko eta beren produktuak bitarteko horren bidez erakusteko; horrela, askoz jende gehiagorengana iristen da mezua. Sare sozialen bidez saldu ahal izateko, bada ordainketa-pasabide oso erabilgarri eta erabilerraz bat, azken urteetan gero eta gehiago hedatu eta egokitu dena:
- Email edo SMS bidezko ordainketa. Zure produktuak edo zerbitzuak sare sozialetan saltzea erabaki baduzu eta online denda bat egin nahi ez baduzu, email edo SMS bidez zuzenean ordaintzeko sistemak erabil ditzakezu. Gehien zabalduta dagoen aukeretako bat PayGoldek eskaintzen duena da. Izan ere, oso sinplea den funtzionamendu-metodo bat erabiltzen du: pertsona batek zure Facebookeko edo Instagrameko orrian zure produktua ikusten duenean eta erosi egin nahi duela adierazten dizunean, ordainketa-eskaera bat bidali behar diozu posta elektroniko edo SMS bidez. Mezu horiek esteka bat izaten dute, hura sakatzean pertsona hori ST birtualen gisako ordainketa-pasabide batera birbideratzeko. Pertsona horrek bere txartelaren datuak sartzean, segurtasunez eta berehala egiten du erosketa.
Bestalde, zure sare sozialetan salmenta-plataforma bat txertatu nahi baduzu, Shopify erabil dezakezu. Sistema horrekin, zure markaren Facebookeko orritik saldu eta sare sozial beretik amaitu dezakezu salmenta-prozesu osoa. Dena den, ezarri aurretik, komeni da espero diren diru-sarreren aurreikuspena egitea; izan ere, gutxieneko salmenta-bolumenik sortzen ez bada, beharbada ez ditu konpentsatuko tresnak sortutako gastuak, mantentze-kuotak eta egindako salmenta-komisioak direla eta. Horretarako, salmenta txikiko kasu hauetan, zure banku-erakundean badira beste ordainketa-pasabide batzuk, sinpleak eta kostu gutxiago sortzen dituztenak. Hala ere, Shopify zure sareetan txertatzeko, jarraibide sinple batzuk bakarrik jarraitu behar dituzu.
Marketplaceak
Marketplaceak baliabide gutxirekin bezero potentzialengana iristeko aukera sinplea eta eraginkorra dira, eta gero eta gehiago erabiltzen dira. Modalitate hori online merkataritzako erraldoiei esker hedatu da, Amazoni esker, esaterako. Hala ere, gertuko kontsumoa sustatzen laguntzen duten tokiko hainbat ekimen ere badaude, gaur egungo osasun-krisiak biziki kaltetu baitu kontsumo-mota hori. Horien artean daude:
- Bizkaia Digital Market. Marketplace hori Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak sustatzen du eta lurraldeko hainbat sektoretako saltokiak hartzen ditu barne, hala nola elikagaiak, opariak, kirol-materiala eta jostailuak saltzen dituzten saltokiak. Erakusleiho handi bat da, eta, bertan, edonork aukeratu dezake erosketak egiteko bilatzen ari den sektorea eta saltokia. Saltoki bakoitzak ordainketa-modalitate bat du, horien artean aurrez aurrekoa edo banku-transferentzia.
- Dendago. Produktuak eta zerbitzuak online saltzeko plataforma bat da, tokiko saltoki eta ekoizleentzat bideratua, beren jarduera ekonomikoa Internet bidez egin ahal izan dezaten.
- B-Lokal. Marketplace horrek Arrasate, Aretxabaleta, Bergara eta Oñati inguruko negozio ugari hartzen ditu barne. Arestian aipatutakoetan bezala, bertan aurki daitezkeen saltokien sektoreak askotarikoak dira: ileapaindegiak, etxetresna elektrikoen dendak eta abar.
Plataforma horiek garapen informatiko garrantzitsua dute atzetik, eta beraz, horrelako plazetan saltzeko, lehen aipatutako aukeretako batzuk erabil daitezke, PayGold adibidez, baina baita beste osagarri batzuk ere:
- Enpresentzako Bizum zerbitzua. Enpresentzako Bizum aukera erabiltzeko, ST birtual bat gehitu behar duzu ordainketa-metodo gisa; horrela, zure bezeroek mugikorrarekin ordaindu ahal izango dituzte zure produktuak. Zerbitzu hori ezartzeko, zure aurrezki-erakundean zerbitzua erabilgarri dagoela ziurtatu behar duzu. Gero, zure online denda eusten duen plataformak (PrestaShop, WooCommerce, Magento, OsCommerce, Opencart, VirtueMart edo Zencart) hura txertatzeko aukera ematen duela egiaztatu behar duzu.
- Saltokiko Terminala (ST). Oraindik ere STak dira negozio baten egunerokotasunean kobrantzak kudeatzeko gehien erabiltzen diren tresna. Oso ondo osatutako gailuak dira eta mota guztietako jardueretara egokitzen dira, saltoki tradizionaletara nahiz online dendetara edo negozio ibiltarietara. Gainera, eragiketak egunero abonatzen dira zure helbideratze-kontuan, eta zure fakturazioari buruzko laburpen zehatza jasoko duzu LABORAL Kutxako zure Online Bankaren bidez.
Online saltoki bat duzulako, sare sozialetan eskala txikian saltzen duzulako edo, besterik gabe, zure negoziora egokitzen den ordainketa-pasabide baten bidez zure salmentak kudeatzeko modurik onena zein den jakin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, gure kanal baten bidez.
Zein da zure erreakzioa?