Dagoeneko ordaindu dezakezu eta egin ditzakezu erosketak Apple Pay-rekin eta LABORAL Kutxa txartelekin
2018-12-04
Dagoeneko ordaindu dezakezu eta egin ditzakezu erosketak Apple Pay-rekin eta LABORAL Kutxa txartelekin
Duela gutxi Apple etxearekin egindako hitzarmena iragarri genuenetik, iPhone eta iOS sistemadun gailuak dituzte erabiltzaileeek behin eta berriz galdera berbera egin digute: noiz hasi ahalko gara gure LABORAL Kutxa txartelekin Apple Pay erabiltzen?
Apple Pay zerbitzuaren abantaila guztiak gure bezeroentzat
LABORAL Kutxan ez dugu geratu nahi gure bezeroek eskatzen dizkiguten konponbide teknologikoetatik eta produktetatik kanpo eta horregatik egin dugu bat Apple Pay zerbitzuarekin, iOS sistema duten gailuentzako ordainketa sistemarekin, alegia. Modu honetan erraztu egiten dira erosketa seguruak saltokietan, aplikazioetan eta webguneetan. Eta urrian argitara eman genuen akordioari esker abantaila guzti hauek gure bezeroengana iritsiko dira.Zure ordenagailuarekin bidai-txartel bat erosi duzu? Saltoki fisiko batean edo jatetxe batean erosi duzuna ordaindu nahi duzu? Egin nahi duzu eskariren bat telefonoan daukazun aplikazioaren batekin? Apple Pay-rekin hori guztia egin ahal izango duzu, ti-ta batean, segurtasun osoarekin eta orrialde honetan irakur dezakezun bezala edo LABORAL Kutxan egin dugun bideo honetan, erraz instalatzeko moduan. Ez duzu askorik behar: zure mugikorra, zure iCloud erabiltzailea eta LABORAL Kutxaren zure txartela.
Begiratu bideoak eta gozatu Apple eta LABORAL Kutxaren abantailak
Oraindik ez bazara hasi Apple Pay erabiltzen, beharbada ez duzu jakingo nola sartu zure LABORAL Kutxa txartela sisteman. Oso erraza, begiratu bideoan eta zeuk ikusiko duzu. Ez duzula inoiz Touch ID-rekin ordaindu? Hori ere erraz-erraza da, begira. Face ID nahiago duzula? Horretarako ere egin dugu bideoa, begira.Zein da zure erreakzioa?