Pavea Plana, 2020ko Renove Plan berria zure automobil zaharra aldatzeko.
2020-03-16
Pavea Plana, 2020ko Renove Plan berria zure automobil zaharra aldatzeko.
Zure ibilgailu partikular zaharra utzi eta eraginkorragoa den eta gutxiago kutsatzen duen beste bat hartzea pentsatzen ari bazinen, ez buelta gehiago eman buruari. Iritsi da aldatzeko unea. Gure automobil-maileguan aurki ditzakezun erraztasunez gain, Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) batera, Pavea Plana jarri du martxan. Pavea Plana Euskal Autonomia Erkidegoko automobil eta furgoneten parkea berritzea xede duen diru-laguntzen programa bat da, garraioan petrolioarekiko gure mendekotasuna murrizteko. Ibilgailu jasangarriago batera aldatzeko «2020ko Renove Plan» berria dela esan genezake.
Zer baldintza bete behar ditut Pavea Planari edo 2020ko Renove Planari etekina ateratzeko?
1.000 eta 3.000 euro arteko laguntzak izango dituen programan sartu ahal izateko, urriaren 31 baino lehen izena eman beharko duzu eta hainbat baldintza bete:- Hasteko, zure ibilgailu berriak M1 kategoriakoa izan behar du, hau da, pertsonak garraiatzeko erabili behar duzu eta, gidariaren eserlekuaz gain, beste zortzi eserleku izan behar ditu gehienez.
- Zentzuzkoa den bezala, aurrekoak baino jasangarriagoa izan behar du eta honako modalitate hauetako batekoa: elektriko hutsa; hibrido entxufagarria edo autonomia hedatuko elektrikoa; hibrido ez-entxufagarria; gas naturalekoa; hidrogenozkoa; PGLzkoa, edo gasolinarekin edo gasolioarekin funtzionatzen duena baina A kalifikazio energetikoa duena.
Baldintza horiek betetzen badituzu, planean sartutako laguntzak jasotzeko aukera izango duzu. Laguntzen kopuruak honako hauen artekoak izango dira: 3.000 euro, BEZa eta matrikulazio-zerga sartu gabe, 40.000 euro baino gutxiagoko ibilgailu elektriko hutsentzat, eta 1.000 euro, 25.000 euro baino gutxiagoko eta A kalifikazio energetikoko gasolina edo gasoliozko automobilentzat.
Kontuan izan behar duzu, eskaerak aurkezteko epea urriaren 31 arte irekita egongo den arren, laguntzak jasotako ordenaren arabera izapidetuko direla eta programaren gehieneko zenbatekoa bost milioi eurokoa dela. Beraz, jasangarritasunaren alde beste urrats bat egitea erabaki baduzu, ez denborarik galdu: berrikusi Pavea programaren oinarri osoak helbide honetan, bildu behar den dokumentazioa eta aurkeztu eskaera.
Eta zure ibilgailu berria finantzatzeko laguntza gehigarria behar baduzu, gogoan izan Laboral Kutxan Auto Mailegua prestatu dizugula finantzaketa-baldintza esklusiboekin, automobila estutasunik gabe eta baldintza onenetan estreina dezazun.
Zein da zure erreakzioa?