
Presta zaitez LABORAL Kutxaren Online Bankaren app berriaz gozatzeko
2020-07-13
Presta zaitez LABORAL Kutxaren Online Bankaren app berriaz gozatzeko
LABORAL Kutxaren Online Bankaren appa erabilerraza, oso baliagarria eta ezin intuitiboagoa da. Halere, azken berrikuntzekin erantsi dizkiogun hobekuntzak sekulakoak dira. Presta zaitez datozen egunetan deskargatzeko Android edo iOS gailuan, eta lehen begiradatik egiaztatuko duzu hori. Hona hemen berritasunetako batzuk.
Itxura aldatzea

Sarbide biometrikoa
Apparen beste berrikuntza bat sarbide-mota aukeran izatea da, Android smartphone edo tableta bat baduzu ere. Orain arte, iOS gailuek soilik eskaintzen zuten appetara sartzeko aukera aurpegi-ezagutzearen bidez; gainerako sistema eragileekin, berriz, hatz-marka edo zenbaki-gakoa erabili behar zen. Eguneratze berriari esker, ordea, zure Online Bankan sartzea guztiz erraza izango da: smartphonearen pantaila aurpegiaren aurrean jarri besterik ez duzu egin beharko. Eta gakoa edo hatz-marka bezain eraginkorra eta segurua da. Dena den, lehenago aukera hori aktibatu egin beharko duzu zure gailuan:- Sartu mugikorraren ezarpenetan, zoaz datu biometrikoak eta segurtasuna atalera eta erregistratu zure aurpegia.
- Ondoren, sartu LABORAL Kutxaren app berriaren ezarpenetara, hasierako pantailan, eta aktibatu Online Bankarako sarbidea egiaztapen biometrikoaren bidez.
Bulego-bilatzailea
Hobetu ditugun gauza guztien artean bulego- eta kutxazain-bilatzailea da erabilgarrienetako bat. Aurrez aurreko gestio bat egin behar duzunerako edo dirua atera behar duzunerako balio du, ez badakizu non dauden bulego edo kutxazain hurbilenak. Eguneratze berriari esker, LABORAL Kutxaren bulego guztiak eta bulegoetatik kanpo dauden kutxazainak (adibidez, merkataritza-zentroetan daudenak) aurkitu ahal izango dituzu. Horrez gain, gurekin hitzarmenak dituzten beste entitate batzuetako kutxazainak aurkituko dituzu, dirua baldintza egokietan atera dezazun. Eta ezagutzen ez duzun leku batean bazaude, ez kezkatu: gure errealitate areagotuko sistema hobetu dugu, kutxazainak eta bulegoak zure mugikorraren kameraren bidez aurki ditzazun. Gauzak hain erraz jarri dizkizugunez, inolako arazorik gabe aurkituko gaituzu.PDFa deskargatzea eta errendimendu hobea
Gainera, appa goitik behera berritzea aprobetxatu dugu xehetasun batzuk doitzeko. Horiei esker, are hobea izango da zure erabiltzaile-esperientzia. Horietako bat ordainagiriak eta agiriak PDF formatuan bistaratu eta deskargatzea da, zure gailuan gorde, partekatu eta inprimatu ahal izan ditzazun inolako arazorik gabe. Eta aplikazioaren egonkortasuna eta errendimendua optimizatzea izan da beste bat. Eguneratze honi esker, ikusiko duzu nola laburtzen den Online Bankan sartzeko denbora, batez ere erabiltzailea eta gakoa idazten dituzunetik zure posizioak kargatu artekoa.Hobekuntza horietaz gozatzeko, Online Bankaren appa eguneratu besterik ez duzu egin behar. Gogoan izan eguneratze horiek appen denda ofizialetan bakarrik daudela eskuragarri, hau da, Androiden Google Payn eta iOSen App Storen.
Zure gailuan eguneratze automatikoen aukera aktibatuta baduzu, ez duzu ezer egin behar: bertsio berria automatikoki instalatuko da zure mugikorrean datozen egunetan.
Online Bankaren apparen eguneratze berria bateragarria da Android 5 edo ondorengo sistema eragileak eta, gutxienez, iOS 11 erabiltzen dituzten gailuekin. Zure smartphoneak aurreko bertsioekin funtzionatzen badu, Online Banka orain arte ezagutu duzun bezala erabiltzen jarraituko duzu, ez duzu ezer egin beharko.
Zein da zure erreakzioa?