Proba ezazu gure mugikorreko alerten zerbitzua
2014-04-30
Proba ezazu gure mugikorreko alerten zerbitzua
Esaera zaharrak dioenez, “dirua, egiten baño, jagoten gatxago”, hau da, zailagoa dela dirua gordetzea irabaztea baino. Gehiegizkoa izango da, seguruenik, baina guk, badaezpada, zure dirua gorde, zaindu eta babesteko ahaleginik handiena egiten dugu. Horregatik, beste segurtasun-neurrien artean, zure mugikorrean alerten zerbitzua aktibatzea proposatzen dizugu.
Funtzionamendua eta kostua
Gure mugikorreko alerten zerbitzuak berehala emango dizu zure kontuetan eta txartelen erabileran izandako gorabehera nabarmenen berri SMS bidez. Erabilgarri izan dakizuke zure diruaren iruzurrezko erabilerari aurrea hartzeko, baina hori zuk erabaki dezakezu: zerbitzua doan proba dezakezu sei hilabetez, eta zuk zeuk ikusi. Ondoren, zuk nahi baduzu, seihileko bakoitzeko 2 euro kostatuko zaizu.
Honako kasu hauetan bidaliko dizugu alerta:
- Zure txartelarekin atzerrian edo Interneten egindako erosketak 100 eurotik gorakoak direnean.
- Gainontzeko saltokietan zure txartelarekin egindako erosketak 300 eurotik gorakoak direnean.
- Kutxazainetan 300 euro baino gehiago ateratzen direnean (100 eurotik gora atzerrian).
- Online Bankaren bidez egindako transferentziak edo horiek egiteko saioak 1.000 €-tik gorakoak direnean.
- Kutxazainean egindako transferentziak 300 eurotik gorakoak direnean.
Kasu horietan guztietan, txartelak edo Online Bankaren zerbitzua blokeatzeko aukera eskaintzen da.
Gainera, alertak bidaliko dizkizugu honako hauen berri emateko:
- Zure txartelaren mugaren % 80 agortu duzula, muga handitzeko aukera izan dezazun.
- Zure kreditu-txartelen muga gainditu duzula.
- Zure txartelekin kontsumitutako zenbatekoaren hurrengo fakturazioa egingo dugula.
- Zure txartelak berritzeko hamar egun falta direla.
- Zure kontuan saldoa falta dela.
- Baloreak salerosteko agindua erabat edo partzialki burutu dela.
- Epea amaitu delako baloreak salerosteko agindua baliogabetu egin dela.
Laburbilduz…
Zure esku dago jaso nahi duzun alerta aukeratzea, ordutegia eta zein zenbatekotik aurrerakoa, seihilekoan 2 euro bakarrik ordainduta; zure transakzioen, txartel bidezko erosketen, urruneko bankaren eta LABORAL Kutxaren eragiketa guztien segurtasuna hobetuko duzu. Zuzenean kontrata dezakezu online bankan, nahi baduzu, eta urte erdiz doan probatu ahal izango duzu.
Zein da zure erreakzioa?