
Auto-asegurua mugikortasun berriari egokituta
2025-06-05
Auto-asegurua mugikortasun berriari egokituta
Teknologia berriei esker, aseguru-etxeek produktu malgu eta pertsonalizagarriagoak eskaintzeko aukera ematen dieten tresnak dituzte. Hala, errazagoa zaie bezero bakoitzaren beharretara egokitzea.
Tresna teknologiko hauek auto-aseguruen merkatua abiadura handian ari da eraldatzen, bezeroen errealitateari eta ibilgailuen fabrikatzaileek txertatzen dituzten berrikuntzei egokitzen zaizkien modalitate berriak garatu direlako.
Gutxi gidatzen baduzu, gutxi ordaindu!
Gaur egungo merkatuan, erabileraren araberako auto-aseguruak ere aurki ditzakete bezeroek. Estaldura mota horietan kontuan hartzen dena da, zenbat eta gehiago gidatu, ezbehar bat izateko aukera gehiago ditugula. Horregatik, kilometro gutxi egiten dituzten horiek tarifa onuragarriagoak izango dituzte. Poliza horiek autoaren erabilera errealaren arabera ordaintzeko aukera ematen diete erabiltzaileei. Tarifa horietan egindako distantziak, gidatzen emandako denbora eta gidatu bitarteko jarrera hartzen dira kontuan, besteak beste.
LABORAL Kutxan, AUTO XKm aseguru berria duzu eskuragarri eta, urtean 10.000 km baino gutxiago egiten badituzu, saritu egingo zaitugu.
Auto x km poliza kontratatzerakoan eta urteroko berritzea egiterakoan, smarthponea erabili ahal izango duzu zure ibilgailuaren eta kilometro-kontagailuaren argazkiak bidaltzeko. Adimen artifizialeko teknologia erabiliz, modu automatiko, zehatz eta seguruan jakin dezakegu zenbat kilometro egin dituzun. Hala, egindako kilometroen arabera, ibilgailua zenbat eta gutxiago erabili, orduan eta prima handiagoa itzuliko dizugu. Erraz-erraz!
Hala, erabiltzaile batek eguraldi oneko hilabeteetan autoa uztea eta oinez edo bizikletan mugitzea erabakitzen badu, ez dio soilik bere osasunari on egingo. Horrez gain, aseguruan ere aurreztuko du eta ibilgailuaren erabilera eraginkorra sustatuko du, zeinak isuriak murrizten eta ingurumena zaintzen laguntzen baituen.
Modu jasangarrian mugitzen direnentzat
Aldaketa horiez gain, auto elektrikoa ere ari gara gutxinaka gure aseguruan txertatzen; alde batetik, administrazio publikoek sustatzen dutelako eta, bestetik, baita gizarteak mugikortasun jasangarriago baten aldeko kontzientzia daukalako..
Auto-asegurua etengabe egokitzen da sortzen diren behar berrietara.
Hala, aseguru-etxeak ibilgailu elektriko, hibrido eta hibrido entxufagarrietarako produktu espezifikoak diseinatzen hasi dira, estaldura eta zerbitzu espezifikoak behar baitituzte. Seguruek berme hauek barne hartzen dituzte, besteak beste:
- Bateriaren babesa. Bateria da ibilgailu elektrikoen osagai garrantzitsu eta garestienetako bat. Ondorioz, poliza askok hainbat kalteren aurreko estaldura eskatzen dute: lapurretak, suteak, etab.
- Kargatzeko kable eta guneen estaldura. Aseguratuaren etxean edo garajean instalatutako kargatzeko kableen eta kargagune partikularren lapurretaren edo kalteen aurreko babesa barne hartzen du.
- Bateria husteagatiko errepideko laguntza. Ibilgailua bateriarik gabe geratzen bada, bertan kargatuko dugu edo gertuen dagoen kargagunera eramango dugu atoian.
- Ordezko ibilgailu berdeak: Ordezko ibilgailuaren bermea kontratatuta edukiz gero, ibilgailu elektriko edo hibrido entxufagarri bat aseguratuta daukaten bezeroei ibilgailu berde bat ematea lehenetsiko da.
- Aholkularitza espezializatua: Zure bizi-estilo eta beharretara ongien egokitzen den ibilgailu motari gomendatuko dizute.
Wallbox eta kable elektriko motei eta haiek garaje komunitarioetan instalatzeko prozedura eta araudiei buruzko informazio xehatua.
Horiek dira azkenaldian indar gehien hartu duten bi joerak. Hala ere, espero dugu auto-aseguruak gertuko etorkizunean garatzen joatea, garai berrietara egokitu daitezen.
Hala gerta daiteke gidatze autonomoko sistemadun ibilgailuak agertzen badira edo mugikortasun partekatuko sistemak (adibidez, "carsharing-a") estaltzera bideratutako aseguruak normalizatzen badira. Bestalde, mugikortasun jasangarria sustatzen duten polizak sortzeko aukerari buruz hausnartzen ere hasiak dira dagoeneko, karbono-isuria murrizten duten gidariei abantailak eskainiz.
Zein da zure erreakzioa?