Segurtasun handiagoa zure erosketetan azaroaren 14tik aurrera

Segurtasun handiagoa zure erosketetan azaroaren 14tik aurrera

2 min.

Segurtasun handiagoa zure erosketetan azaroaren 14tik aurrera

Gero eta pertsona gehiagok erosten dugu online: zehazki, gure inguruko internauten % 72k eta Europakoen % 83k, IABren urteko azterlanaren eta Europe 2020: ECommerce Region Report txostenaren arabera. Ehuneko horiek negozio-bolumen sinestezina dakarte; Europa osoan, 717.000 milioi euro ingurura iritsiko da aurten.

Zifra horiek ikusita, Europako agintarien eta LABORAL Kutxa bezalako erakundeen kezkarik handienetako bat da transakzio horien segurtasuna ahalik eta gehien bermatzea. Hori dela eta, aldaketa bat egingo dugu ordaintzeko sistemetan, zure online erosketetan iruzurraren aurkako borroka nabarmen hobetzeko.

Azaroaren 14tik aurrera, Europako Esparru Ekonomikoko saltoki batean Internet bidezko erosketa bat egiten duzun guztietan, autentifikazio-faktore bikoitza erabili beharko duzu. Oso prozesu sinplea eta intuitiboa da, eta oso lagungarria izango zaigu erosketa egiten duen pertsona zu zarela ziurtatzeko eta, horrela, iruzurrari aurrea hartzeko.

Zer behar dut?

Online erosteko, nahikoa da:
  1. Zure mugikorraren zenbakia guri ematea; ez badugu, bulego batean edo LABORAL Kutxako kutxazain batean eman diezagukezu. Urrats hori ezinbestekoa da online erosketak egiteko.
  2. Online erosketak egiterakoan esperientzia hobea izan dezazun, Online Bankan alta ematea gomendatzen dizugu, eta zure smartphonean LABORAL Kutxaren appa deskargatuta eta eguneratuta edukitzea.

Nola egingo ditut nire erosketak?

Une horretatik aurrera, erosketa bat Internet bidez egin nahi duzunean, urrats hauek egin beharko dituzu, besterik gabe:
  1. Merkataritza elektronikoan ordaintzeko, txartelaren datuak sartu beharko dituzu, beti bezala.
  2. Mezu bat agertuko da, eta mugikorretik Online Bankako aplikazioan sartzeko eskatuko dizu. Jakinarazpenak aktibatuta badituzu, mezu bat iritsiko zaizu smartphonera, zuzenean gure Online Bankako appean sar zaitezen. Horrela, prozesua arinagoa izango da.
  3. Aplikazio mugikorrean sartzeko, ohiko pasahitza, hatz-marka edo aurpegia ezagutzeko sistema erabiliko duzu, Online Bankan sartzen zaren guztietan bezala. Identifikazio hori lehen autentifikazio-faktorea da.
  4. Pantaila batean, egin dituzun erosketa guztiak agertuko zaizkizu, eta erosketa horiek berresteko eskatuko dizu aurrera jarraitu ahal izateko.
  5. Onartzen duzunean, SMS bat jasoko duzu erabilera bakarreko kode batekin, eta kode hori ordainketa-datuen pantailan sartu beharko duzu. Kode hori bigarren autentifikazio-faktorea da, eta erosketa egiten duena zu zarela egiaztatzeko aukera emango digu. Eta kito.

Eta aplikazio mugikorra ez badut?

Aplikazio mugikorra jaitsi ez baduzu, honela egin ahal izango dituzu erosketak:
  1. Online denda batean ordaintzeko, zure txartelaren datuak sartu beharko dituzu, beti bezala.
  2. SMS bat jasoko duzu, zure PINaren bi posiziorekin eragiketa matematiko sinple bat egiteko argibide batzuekin.
  3. Eragiketa horren emaitza saltokiaren pantailan sartu beharko duzu, zure online erosketaren ordainketa balidatzeko. Eta, eginda dago erosketa.

Ba al dago salbuespenik?

Eragiketa batzuetan ez da beharrezkoa autentifikazio-prozesu horiek egitea:
  • Konfiantzazko onuradunen kasuan.
  • 30 eurotik beherako eragiketen kasuan.
  • Eragiketak maiz egiten direnean, hau da, onuradun berarekin eta zenbateko berarekin.
  • Iruzur-arrisku txikikotzat jotako transakzioetan.

Zergatik aldatu da metodoa?

Aldaketa hori Ordainketa Zerbitzuen Europako Zuzentarauari (PSD2ari) jarraikiz aplikatu da, onlineko eragiketen segurtasuna handiagotzeko eta Internet bidezko iruzurra saihesteko. LABORAL Kutxan egunero dihardugu horretan, helburu bikoitzarekin: zure konfiantza handiagotzea eta erabilera-esperientzia egokia eskaintzea.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Internet bidez erosi