
Segurtasuna Interneten: LABORAL Kutxaren webean duzu jakin beharreko guztia
2015-07-08
Segurtasuna Interneten: LABORAL Kutxaren webean duzu jakin beharreko guztia
Zer egin behar dut kreditu-txartela galtzen badut edo lapurtzen badidate? Eta deskuidu batean posta bidez informazio pribatua eman badiogu gaizki erabil dezakeen norbaiti? Nola jardun behar dugu Internet bidez modu seguruan erosteko? LABORAL Kutxan badakigu gure bezeroek galdera guzti horien inguruko erantzuna nahi eta merezi dutela. Horregatik, segurtasunean adituak garenez eta hori, zalantzarik gabe, gure lehentasunetako bat denez, bateratu egin dugu gure webean sakabanatuta genuen informazio guztia, Secure Pay europar araudiak aholkatzen duen bezala.
Honelakoa da segurtasunari buruzko gure web berria
Ikus dezakezunez, Online Bankara eramaten zaituen esteka erabiliz sar zaitezke bertan. Klik batekin sartuko zara webgunean.
Sartzerakoan ikusiko duzu lau zatitan banatuta dagoela: aholku orokorrak, zure gailuak segurtasunez erabiltzea, Online Banka eta online eta/edo txartelarekin erostea.
- Aholku orokorrak: Gure webean nabigatzeko informazioa eta birusak eta phishinga saihesteko aholkuak.
- Babestu zure gailuak: Ordenagailu, telefono edo tableta batetik egiten dituzun jarduera guztiak babesteko neurriak.
- Txartelekin, online erostea: Kutxazainetan, saltokietan eta Internet bidez erostean seguru jarduteko behar duzun guztia.
- Gure Online Banka: Nola funtzionatzen du gure Online Bankak? Nola erabil dezakezu seguru jarduteko eta inork ez duela gaizki erabiltzen bermatzeko? Jarraian azalduko dizugu.
Horrez gain, webgunean segurtasunaren arloan egiten diran 5 galderarik ohikoenen erantzunak aurkituko dituzu eta informazioa lortzeko 3 erabilgarri ere bai. Eta “Premiazko laguntza” izeneko atalan txartela galdu baduzu edolapurtu badizute nola jardun behar duzun azaltzen dizugu.
Zein da zure erreakzioa?