Seul, elkarlaneko ekonomiaren eredua, oso errentagarria
2015-09-07
Seul, elkarlaneko ekonomiaren eredua, oso errentagarria
Elkarlaneko ekonomia garrantzia hartzen hasi da gure gizartean. Horren adibidea da “Seul, partekatzen duen hiria” proiektua. 2012an jarri zuen abian Park Won-soon alkateak, eta, geroztik, arrakasta handia lortzen ari da; izan ere, berrogeita hamar enpresa baino gehiago sortu ahal izan dira, eta dagoeneko irabaziak izan dituzte (200 milioi won baino gehiago (150.000 euro inguru) jaso zituzten), eta fakturazioa urteko %20tik gora hazten doa.
Orain arte, elkarlaneko ekonomiaren inguruan carsharing delakoa ezagutzen genuen, hots, ibilgailu bat ezezagunek partekatzea, edo coworking-a, enpresa ezberdinetako profesionalak lan-espazio bakar batean lan egiten. Baina, Hegoaldeko Korearen hiriburuko proiektu honetan ikusi dugun moduan, elkarlaneko ekonomiako enpresek irabaziak lortu dituzte.
Kapitalismo tradizionaleko negozio-ereduaren aldea da baliabideak optimizatzen eta aberastasuna berriz banatzeko eredu eraginkorra ezartzen ahalegintzen direla. Seulen kasuan, programan sartzeko, beharrezkoa da proiektuak balio soziala izatea, etea izateaz gain, beste baldintza tekniko batzuen artean. Oniritzia lortuz gero, kreditu bigunak eta bestelako pizgarriak lor daitezke enpresa abian jartzeko.
Hazten doazen enpresa errentagarriak
El País-en duela gutxi argitaratutako artikulu batean, Seulen elkarlaneko ekonomiaren barruan abian jarritako enpresa-motak deskribatzen ziren. Horietako bat Norizzang deitzen da, eta altzarien birziklapenean oinarritzen da. Enpresan 13 langile aritzen dira altzari zaharrak eta ez hain zaharrak jasotzen eta haiei beste bizitza bat ematen. Norizzang enpresan, desmuntatu eta beste altzari modernoagoak sortzen dituzte, desmunta daitezkeenak.
Hegoaldeko Korean Smartphone-ak izugarri sartu dira, eta horrek elkarlaneko ekonomiako negozioak abian jartzea bultzatu du. SoCar enpresak autoa partekatzeko aukera eskaintzen du mugikorrari esker. SoCar enpresak dituen 1500 ibilgailutatik edozein Smartphone-aren bidez aurki daiteke, eta mugikorra ibilgailuan sartzeko ere erabiltzen da. 10 minutuko tarte bakoitzeko ordaintzen da, eta bidaiak joan-etorrikoa izan behar du. 50 langile aritzen dira lanean, eta ibilgailuak 400.000 erabiltzailek erabiltzen dituzte.
Elkarlaneko ekonomiaren arazoak
Nahiz eta emaitzak onak izan, bide asko dago egiteko. Seulgo alkatearen arabera, elkarlaneko ekonomia erabat garatzea galarazten duten legeak aldatu behar dira oraindik ere. Halaber, jakin badaki eredu kapitalistetan oinarritutako enpresek ez dutela begi onez ikusten ekimena, eta leia desleiala egitea eragozten diete. Elkarlan ekonomiako enpresen fiskalitatearen arazoa nahiz zerbitzu horiek bermatzeko oraindik modalitaterik ez duten aseguruena ebazteko dago.
Hala eta guztiz ere, Park Won-soon baikorra da; haren ustez, eragozpen horiek konponduko dira eta ekonomia-eredu biak jorratu ahal izango dira, baina gizarte ongizatea lehenetsi beharko da.
Arizmendiarrietak, Mondragón Taldearen sortzaileak honela esan zuen: “Kooperatibismoa eraikitzea ez da kapitalismoaren aurka joatea, baizik eta, sistema kapitalista erabilgarria ez bada, kooperatibismoak hori gainditzea eta helburu horrekin metodoak eta dinamismoa onartzea".
Zein da zure erreakzioa?