Merezi du txapa-kolpe txiki bat ordaintzea, aseguruari parte eman beharrean?

Merezi du txapa-kolpe txiki bat ordaintzea, aseguruari parte eman beharrean?

3 min.

Merezi du txapa-kolpe txiki bat ordaintzea, aseguruari parte eman beharrean?

Zuri ere gertatu zaizu inoiz, ziur: autoa garaje-plaza estu batean aparkatzen ari zarela, ibilgailuaren atean urratua egin edo keinukaria hautsi duzu. Hasierako aieneak egin eta segidan, aseguruaren paperak atera dituzu… bat-batean gelditu eta pentsatu duzun arte: zenbat ordainduko dut keinukaria tailerrean konpontzen badut? Merezi dit aseguruari partea ematea? Ala hori egiten badut, hurrengo polizan are gehiago ordaindu beharko dut?

Erantzuna, jakina, ezbeharraren araberakoa eta polizaren araberakoa izango da (betiere pentsatuz ez dela kalte pertsonalik egon eta ez diozula hirugarren bati kalterik eragin). Alegia, zer egitea komeni zaizun aztertu beharko duzu: urratua edo hautsitako argia zuk zeuk ordainduko duzun (batez ere frankizia hobariduna bada) ala aseguruari partea emango diozun. Hobeto azalduko dizugu.

Frankizia bat daukat

Frankizia edukitzeak esan nahi du zuk zeuk ordaindu beharko duzula zeure autoaren konponketaren zati bat. Normalean zeure ibilgailurako balio du (orotako asegurua baduzu); hau da, ez da ezartzen hirugarrenei eragiten diegun kalteetan.

Frankiziadun aseguruaren modalitateari esker, gure asegurua merkeagoa izango da, baina ezbeharrik izanez gero, gastuen zenbateko finko bat edo ehuneko bat ordaindu beharko dugu. Konponketak 225 euro balio badu eta 200 euroko frankizia badugu hitzartuta, aseguruak 25 euro bakarrik ordainduko ditu. Zuhur gidatzen baduzu eta parte gutxi edo bat ere ematen ez baduzu, orduantxe dira interesgarriak frankiziadun aseguruak.

Frankizia hobaridunak: zer dira eta zer onura dakartzate

Frankiziadun aseguruetan ere ezartzen dira hobariak, gidari ona izanez gero, ezbeharretan ordaindu beharreko zenbateko finkoan ondorioa izan dezan. LABORAL Kutxan, adibidez badugu frankizia hobariduna, urtebetean parterik eman ez duten gidariak saritzen dituena. Izan ere, jakinarazten duten lehen ezbeharrean frankizia txikiagoa ordainduko dute, betiere gure tailer itunduetako batean konpontzen badute.

Gehiago jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta ikusi informazio guztia gure webgunean, edota lotu hitzordu bat zeure aseguru-gestorearekin. Atsegin handiz lagunduko dizugu, eta gure aseguru- eta banka-ereduaren onurak jasoko dituzu, Entitate bakar batean bilduko baitituzu zure gestio guztiak.

Gidari onak saritzea

Inoiz azaldu dizugu badirela aseguruen inguruko mito faltsuak, eta hauxe da oso hedatua dagoen bat: jakinarazten duzun ezbehar-parte bakoitzarekin aseguruaren prima handitu egingo dela. Hori ez da beti horrela. Egia da, ordea, aseguru-poliza askok eta askok gidari onak saritu eta deskontuak (hobariak) ezartzen dizkietela. Are gehiago, zenbat eta urte gehiago eman parterik eman gabe, geroz eta deskontu handiagoak izango dira, harik eta % 50eko edo % 60ko mugara iritsi arte. Konpainia gehienek, eta LABORAL Kutxak ere bai, beste aseguru-etxe batzuetan eduki duzun hobaria errespetatzen dute, baldin eta hori egiaztatzerik baduzu. Horretarako dago «ezbeharren egiaztagiria».

Badakizu zer den «ezbeharren egiaztagiria»?

Auto-asegurua kontratatzen duzunean, konpainiek alderdi askori erreparatzen diote: auto-mota (haren ezaugarriak, diesela edo gasolina den, antzinatasuna…), aseguratuaren adina, eta baita zenbat urtez duen gidabaimena ere. Gizarte-inguruabarrak ere hartzen dituzte kontuan: adibidez, krisialdia amaitzen denean trafikoa eta, ondorioz, ezbehar-tasa, handitu egiten da, eta hori ere hartzen dute kontuan prezioak zehaztean.

Halere, aseguru-konpainiek gauza bati begiratzen diote batez ere: ezbeharren egiaztagiriari. Izan ere, agiri horretan biltzen dira pertsona horrek lehen asegurua kontratatu zuenetik eman dituen parte guztiak. Datu horiek Auto Aseguruen Fitxategi Historikoan —SINCO izenez da ezaguna— biltzen dira, eta aseguru-etxe guztiek eskura dezakete. Zenbat eta espediente hobea eduki, zure asegururako eskaintza hobea lortzeko aukera gehiago dituzu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Inbertsio estrategiak