Txartela ordainbide gogokoena gisa ari da finkatzen, eskudiruaren ordez
2021-09-17
Txartela ordainbide gogokoena gisa ari da finkatzen, eskudiruaren ordez
Dendetan, saltoki handietan, banaketa-kateetan eta ostalaritzako establezimenduetan, gero eta gutxiago erabiltzen da eskudirua txikizkako ordainketak egiteko. Izan ere, erabilera-modu horrek etengabeko beherakada izan du azken urteetan, eta, 2020an, bigarren ordainketa-modu gogokoena gisa finkatu da, zordunketa- eta kreditu-txarteletik oso urrun. Eskudiruaren Erabilerari buruzko Inkesta Nazionalaren arabera, joan den urtean, biztanleen erdiek baino gehiagok (% 64,1ek) plastikozko dirua erabiltzea erabaki zuten eguneroko transakzioetan; % 35,9k, berriz, billeteak eta txanponak erabiltzen jarraitu zuten.
Erosotasuna eta azkartasuna, txartelak erabiltzeko gakoak
Eskudiruaren erabilera % 80koa izan zen 2014an, eta ia % 36koa, sei urte geroago. Bi dira beherakada horren arrazoi nagusiak: erosotasuna eta azkartasuna. Dena den, COVID-19ak eta saltokietan txartel bidez ordaintzeko erraztasunak orokortu izanak ere eragin handia izan dute. Inkestaren arabera, merkataritza- eta ostalaritza-establezimendu gehienek onartzen dituzte zordunketa-txartelak (% 93k) eta kreditu-txartelak (% 82k). Bestalde, inkestatutako establezimenduen erdiek txartel bati lotutako mugikor bidezko ordainketa ere onartzen dute; izan ere, ordaintzeko modu hori erabiltzen dutela diote inkestatutako pertsonen % 2,3k. Gainera, nabarmendu behar da biztanleriaren ia % 1ek Interneten bidez ordaintzeko plataformak (PayPal) edo kreditu- edo zordunketa zerbitzua duten merkataritza-establezimenduen fideltasun-txartelak aukeratzen dituztela. Alegia, ikerketaren arabera, gero eta pertsona gehiagok dute teknologia berriei lotutako ordainbideren bat erabiltzen hasteko asmoa; hain zuzen, % 24 ziren 2019an, eta % 40 2020an.Txartelarekin ordaintzeko erraztasun gehiago establezimenduetan
Inkestako beste datu batek ere argi eta garbi erakusten du txartelaren erabilera orokortzen ari dela ordainbide gogokoena gisa: saltokien % 84k ez du gutxieneko kopururik edo mugarik ezartzen establezimenduan txartel bidez ordaintzeko; gainerako % 16ak, berriz, gutxieneko zenbatekoa eskatzen du, 11 eurokoa, batez beste. Gainera, erabiltzaileek gero eta zenbateko txikiagoko erosketak eta kontsumizioak ordaintzen dituzte txartel bidez: iaz, batez beste, 106 eurotik 52 eurora jaitsi zen kopuru hori, erdia baino gehiago.Pandemiak ere izan du eragina plastikozko diruaren erabileraren gorakadan, eskudiruaren kaltetan: nahiz eta herritarren % 2,5ek soilik onartu zuen higieneagatik utzi ziola eskudirua erabiltzeari, inkestak agerian jartzen du txartel bidezko ordainketa geratzeko iritsi dela, bai konfinamenduan saltokien aldetik jaso duen bultzadagatik, bai osasun-alarmak ezarritako higiene-neurriengatik. Ordaintzeko ohiturak aldatu dituzten herritar eta establezimendu gehienek (% 69,1ek eta % 61,3k, hurrenez hurren) etorkizunean ordainbide horri eutsiko diotela onartzen dute aho batez.
Gero eta eskudiru gutxiago herritarren poltsikoetan
Datu horiek guztiak bat datoz herritarrek eskudirua erabiltzeari buruz egindako inkestakoekin: herritar gehienek (% 88,5ek) 5 billete eramaten dituzte diru-zorroan gehienez; gehienetan (% 70,6ren kasuan), 50 euro baino gutxiago. Bestalde, eta hau oso adierazgarria da, pertsona horietako gehienek, % 72,7k, ez dituzte inoiz 5 txanpon baino gehiago eramaten aldean, eta 5 euro baino gutxiago, guztira. Beste muturrean, galdetutako pertsonen ia % 90ek ez dute izan ez 200 euroko billeterik ez 500 eurokorik azken urtean, eta dendariek adierazi zuten 100, 200 eta 500 euroko billeteak onartzeari uko egin ziotela, kanbiorik ez zutelako aitzakiarekin.Jarri harremanetan LABORAL Kutxako zure gestorearekin, eta zure negozioan eskudiruaren ordez zer kobrantza-metodo erabil ditzakezun azalduko dizu.
Zein da zure erreakzioa?