Txikiei aurrezten irakasteko gomendioak:  itsulapikotik aurrezki-kontura

Txikiei aurrezten irakasteko gomendioak: itsulapikotik aurrezki-kontura

3 min.

Txikiei aurrezten irakasteko gomendioak: itsulapikotik aurrezki-kontura

Nork ez du izan txerritxo itxurako itsulapiko bat bere logelan, haurtzaroko uneren batean? Zaharrak dirudite, bai, baina oraindik ere baliabide ezin hobeak dira etxeko txikiek aurrezteko ohitura har dezaten.

Aurreztea funtsezkoa da norberaren nahiz familiaren plangintza egokia lortzeko, eta ez ikuspuntu ekonomikotik bakarrik, baita bizitzaren ikuspuntutik ere. Zure bizitzan zehar aurrezteko ohitura batzuk sortzeko eta mantentzeko gai bazara, segurtasun handiagoarekin egin ahal izango diezu aurre gerta daitezkeen ezustekoei; gainera, inbertsio handiak egiteko aukera gehiago izango dituzu, zure erretiroaz lasaiago gozatuko duzu eta, azken finean, errazagoa izango zaizu zure helburuak lortzea.

Baina aurreztea ez da egun batetik bestera ikasten den zerbait. Beste ohitura batzuekin gertatzen den bezala, hala nola elikadura osasuntsuarekin edo kirolarekin, zure seme-alabei txiki-txikitatik irakastea komeni da, dirua dutenean modu arrazionalean erabiltzeko ohitura har dezaten.

Elisabet Ruiz-Dotras Universitat Oberta de Catalunyako Ekonomia eta Enpresa Ikasketetako irakasleak azaltzen duen moduan, “finantza-hezkuntzak familian bertan hasi eta eskolan eta unibertsitatean jarraitu behar du, etengabe baikaude harremanetan diruarekin”. Heziketa horren barruan, familiako txikienei aurrezten irakasteko gomendio ugari daude, horien artean, oso eraginkorrak diren zenbait jarraibide.

Aditu guztiek itsulapiko bat oparitzea gomendatzen dute: sekulako oparia da haurrek dirua zer den ulertzeko eta hura erabiltzen hasteko, bereziki 6 urtetik aurrera. Haren bitartez, dirua zenbatzen irakats diezaiekezu, haren balioa ulertu eta harekin zer egin daitekeen kontura daitezen.

Dena den, txikien artean aurrezkia sustatzeak ez du ezertarako balio diru horren xedea zein den garbi ikusten ez badute. Puntu honetan oso garrantzitsua da aurrezkiek zertarako balio duten erakustea, eta zer den beharrezkoa eta zer ez den bereizten ikastea, baita kapritxoak kontrolatzea eta aurreztutako dirua benetan beharrezkoa den zerbaitetan erabiltzeak duen balioa ikasten laguntzea ere.

Neurri horiekin batera, aurrezki-kontu bat irekitzea ere haurrei ohitura hori irakasteko beste ekintza eraginkor bat izan daiteke. Bikote askok beren seme-alabak jaiotzen diren unean bertan egiten dute, haien etorkizunean inbertitzen hasteko, horiek beren bizi-proiektuei ekiteko laguntza apur bat izan dezaten. Horrela, bikoteak diru-kantitate txikiak transferi ditzakete haien kontuetara, aldian behin eta ia ahalegin ekonomikorik egin gabe. Horri esker, kapital pixka bat metatzea lor dezakete, adin-nagusitasunera iristen direnerako. LABORAL Kutxaren Super Bat kontua, adibidez, txikiei modu dibertigarrian aurrezten erakusteko dago pentsatuta, horiek 16 urte bete arte; gainera, opariekin trukatzeko puntuak lor ditzakete, aurreztea are gehiago sustatuz. Horregatik, Super Bat gisako aurrezki-kontu bat irekitzea aurrezten ohitzeko pizgarri eta laguntza bat izan daiteke.

Zure semea edo alaba titularra den aurrezki-kontu bat kontratatzeko orduan, kontuan izan behar duzu, haren legezko ordezkari gisa, ezin izango duzula zeure eragiketak egiteko erabili. Hura izango da titularra, eta zuk, ordezkari gisa, hark egiten dituen eragiketak baimendu eta baieztatu besterik ezingo dituzu egin, adingabea delako. Hain zuzen ere, haurrentzako kontuek ez dute kreditu-txartelak izateko edo ordainagiriak helbideratzeko aukerarik ematen. Kontu bat kontratatzerakoan, zenbait xehetasun izan behar dituzu gogoan:

  • Bilatu adingabearen beharretara egokitzen den produktu bat. Aukerarik onena baloratu behar duzu, haurraren adina, kontuaren erabilera eta epe luzerako gordailu bat izango den ala ez kontuan hartuta. 
  • Ezagutu ondo baldintzak. Ezer sinatu aurretik, gogoratu erantzukizun bikoitza duzula eta kontuaren baldintzak ondo ezagutzea komeni dela, baita mantentze-komisioak (hala badagokio), adingabearentzako opariak lortzeko aukera eta abar ere.
Kontuan izan beharreko gomendio horiez gain informazio gehigarria behar baduzu, sartu LABORAL Kutxaren haurrentzako aurrezkira bideratutako atalean edo jarri harremanetan zure konfiantzazko gestorearekin, arreta pertsonala eman diezazun.

 


Zein da zure erreakzioa?