Txinan jada ez da diruarekin ordaintzen
2018-04-17
Txinan jada ez da diruarekin ordaintzen
Mugikorraren bitartez ordaintzea ohikoa da Asiako herrialde erraldoian. 2016. urtean, zehazki, 500 bat milioi txinatarrek horrela egin zuten, 2015ean baino %31 gehiagok, iResearch-ek mugikorraren bidez egindako ordainketei buruzko azterketaren datuen arabera.
Ordainketak egiterakoan Txinatar merkatuan nagusi dira Alipay eta WeChat Pay aplikazioak, %54,1 eta %37 hartzen baitituzte, hurrenez hurren. Aplikazio horiek mugikorrak berak sortzen dituen QR kodeak erabiltzen dituzte, eta soilik minutu baterako balio dute. Kode hori beste mugikor batek edo laser batek eskaneatzen du, transferentzia egin ahal izateko. Erabiltzaileak aukera dezake diru-zorro birtual bat eduki edo zuzenean kontu korrontera lotu.
Mugikorraren bidez ordainketak egiteak hainbesteko arrakasta duenez, saltoki handietan eta txikietan ez ezik, kaleko janari-postuetan, vending makinetan edo garraiobideetan ere erabil daiteke. Txinan ordainketak mugikorraren bidez egitea erraztu duten faktoreak
- Smartphone ugari izatea: mila milioi mugikor baino gehiago daude zirkulazioan, eta gehienak smartphone-ak dira.
- Sarerako sarbidea smartphone-aren bitartez: smartphone-a duten %95ak Interneten sartzeko mugikorra erabiltzen du.
- Biztanleria gaztea gehitzea: 1990. urtearen ondoren jaiotakoen %92ak mugikorraren bidez ordaintzen du.
-Aplikazio intuitiboak: mugikorraren bidez ordaintzeko Txinan garatutako aplikazioak erabilerrazak izateak ekarri du arrakasta.
-Teknologiaren garapen izugarria: WeChat berehalako mezularitza-sistema izaten hasi zen, eta, gaur egun, zerbitzu mordoa eskaintzen du, medikuaren hitzordua eskatzea edo argia eta ura ordaintzea barne.
Mugikorraren bidez ordainketak egiteak dituen arriskuak
Baina dena ez da hain erraza; zenbait alderdi zaindu behar dira, mugikorrarekin ordaintzeak bere arriskuak ere baititu. Arrisku horiei aurre egiteko, Txinan zibersegurtasunean inbertitzen ari dira; horrek, ordea, baditu bestelako eragozpenak, pribatutasuna galtzea, adibidez.
- Datuak biltzea: smartphone-aren bitartez ordainduta, gure ohituren aztarna uzten dugu. Datu horiek enpresek bilduko dituzte haien produktuak eta zerbitzuak guri saltzen ahalegintzeko.
- Online lapurretak: txinatar internauten %85a online delituen biktima izan da. Hori dela-eta, zibersegurtasuna lehentasun bilakatu da enpresentzat. Hain zuzen ere, Txinako segurtasun-industriaren sarrerak 45.710 milioi yuanekoak (6.910 milioi dolar) izan ziren 2017an, sektore emergentearen aurrerapen teknologikoari esker.
Zein da zure erreakzioa?