Udan modu seguruan bidaiatzeko bost gomendio
2021-06-28
Udan modu seguruan bidaiatzeko bost gomendio
Aurtengo uda oso berezia izango da jende askorentzat: pandemiaren amesgaiztoa atzean uzten ari gara pixkanaka eta, azkenean, oporretarako planak egin ditzakegu. Baina autoa hartu eta errepidera jo aurretik edo helmuga exotiko batera joateko hegazkin-txartela erreserbatu aurretik, kontuan izan behar duzu oraindik ere segurtasun-neurri batzuk errespetatu behar direla, eta herrialde askok neurri murriztaileak ezartzen jarraitzen dutela bidaiariak sartzeko orduan. Horregatik, zure hurrengo oporrak planifikatzen dituzunean, izan itzazu kontuan bost gomendio hauek uda honetan modu seguruan bidaiatzeko.
Aukeratu ondo zure helmuga turistikoa
Atzerrira bidaiatzea pentsatzen ari bazara, lehenik eta behin zehatz-mehatz ezagutu behar duzu bidaiatu nahi duzuen herrialdeko osasun-egoera. EB barruko nahiz kanpoko helmuga askok PCR proba bat eskatzen dute oraindik, eta horrek zure bidaia garestitu dezake; eta, batzuetan, 10 eguneko berrogeialdia ere ezartzen dute herrialdean sartu ahal izateko. Baina izan itzazu gogoan honako alderdi hauek:- Txertoa jarri baduzu, txertaketa-ziurtagiria lor dezakezu, eta hark EBn zehar modu seguruan bidaiatzeko aukera emango dizu.
- Penintsulan zehar mugitu behar baduzu, jende gutxi ibiltzen den lekuak bilatzea komeni da, baita oporretarako ohiko helmugak saihestea ere, aglomeraziorik eta arriskurik ez izateko.
Berrikusi zure bidaia- eta laguntza-aseguruak
Bidaia planifikatzean, ez ahaztu maletan aseguru bat sartzea. LABORAL Kutxaren kreditu-txartel ia guztiek bidaiako laguntza-aseguru bat hartzen dute barne, eta aseguru horrek beste gaixotasun baten gisa hartzen du COVID-19a. Horrela, oporretan zaudela kutsatzen bazara, kontratatutako berme guztiak aprobetxatu ahal izango dituzu. Bestalde, ORO txartelek bidaiako laguntza-aseguru askoz osoagoa dute, eta bidaia bertan behera uzteko aukera ere ematen dizu, bidaia hasi aurretik kutsatzen bazara.Aukera zabalago bat bilatzen ari bazara, eta bereziki, atzerrira bidaiatzeko asmoa baduzu, bidaiako gure laguntza-asegurua kontrata dezakezu. Aseguru hori nazioarteko sektoreko espezialistarik handienetako batekin kontratatzen dugu, Europ Assistancerekin, eta COVID-19a gaixotasun larri baten gisa hartzeaz gain, kapital askoz handiagoak jasotzen ditu: ORO txartelak 20.000 €-ko mediku-gastuak estaltzen ditu atzerrian, eta Europ Assistance aseguruarekin, berriz, 300.000 €-raino igotzen dira zenbatekoak. Gainera, modalitate batzuek estaldura espezifikoak eta oso erabilgarriak hartzen dituzte barne: greba dela-eta garraiobidea bertan behera geratzeagatik sortutako gastuak, interprete baten telefono bidezko zerbitzua atzerrian eta abar.
Zure aseguruaren prezioa kalkulatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zure erreferentziazko sukurtsalarekin edo eskatu informazioa gure webgunearen (seguros.laboralkutxa.com) bidez.
Azken 16 hilabeteetako murrizketen ondoren, estaldura horiek osagarri ezin hobea dira oporrez zuhurtziaz baina lasaitasunez gozatu ahal izateko.
Aztertu ondo datak
Dagoeneko COVIDaren aurkako txertoa jaso baduzu ere, eutsi euforiari eta saiatu zentzuz jokatzen zure oporretako datak aukeratzeko orduan. Hainbat aisialdiren artean aukera dezaketen zorioneko pertsona horietako bat bazara, aztertu ezazu oporretara goi-denboralditik kanpo joateko aukera. Gogoratu, uda honetan, herritar gehienak dagoeneko txertatuta egongo direla eta oporrak lehenbailehen hartzen saiatuko direla.Kontuz ibili
Ez ahaztu pandemiaren aurkako borroka ez dela oraindik amaitu. Egia da, txertaketa-kanpainari esker, askoz egoera hobea bizi dugula, baina, arriskuak gutxitzeko, osasun-agintarien gomendioak bete behar ditugu. Maskararekin jarraitu behar dugula? Ba hala egingo dugu. Segurtasuneko distantzia soziala mantendu behar dugula? Ba berdin. Murrizketen eta ahalegin kolektiboaren horrenbeste hilabete eta gero, ez da ezertxo ere gertatzen pixka bat gehiago jarraitzeagatik, amesgaizto honekin betiko amaitu arte.Aukeratu ondo zurekin joango diren pertsonak
Oraindik bizi dugun egoera dela-eta, arretaz jokatzen jarraitu behar dugu bidaiatzeko orduan, eta ondo aukeratu behar ditugu gurekin joango diren pertsonak. Orain ez du balio «zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto» esaldiak: oporren kontzeptuari eta osasun-alertaren egoerari buruzko pertzepzio bera duten pertsonekin bidaiatu behar duzu, eta pertsona-kopurua mugatu edo taldetan banatuta bidaiatu beharko da. Era berean, ez da komenigarria arriskuan dauden pertsonekin bidaiatzea, haien segurtasunagatik.Uda honetan modu seguruan bidaiatzeko bost gomendio horiek beteta, beti nahi izan dituzun oporrak planifikatu eta ahalik eta gehien gozatu ahal izango dituzu, arazorik gabe. Uda honetan modu seguruan bidaiatzeko bost gomendio horiek beteta, beti nahi izan dituzun oporrak planifikatu eta ahalik eta gehien gozatu ahal izango dituzu, arazorik gabe.
Zein da zure erreakzioa?