Webgune berria estreinatu dugu
2014-05-21
Webgune berria estreinatu dugu
Hasierak gogorrak izan ohi dira. Gure webgunean arazorik baduzu barka, arren. Datozen egunotan den-denak konpontzeko lanean ari gara.Egin dugu! Berritu dugu gure webgunea eta orrialde berri-berria estreinatu dugu interneten: laboralkutxa.com, hilero bi milioi bisita baino gehiago jasotzen dituen Interneteko gure aurkezpen-txartel berria. Sare sozialak gustatzen zaizkigu, eta horregatik, Facebooken, Twitteren, Flickren, Youtuben eta abarretan aurkitu ahal izango gaituzu; dena den, badakigu gure presentzia digitalaren bihotza web orria bera dela. Web orri erabilgarri, informatzaile eta praktikorik gabe, ‘homeless’ digital moduko batzuk izango ginateke.
Aldaketa sakona
Ez da itxura aldatzeko modu bat bakarrik: aldaketa sakona da, eta dena hartu behar izan dugu kontuan, informazio bakoitza irisgarriagoa izan dadin. Edukia, adibidez, askoz modu bisualagoan eta garbiagoan aurkezten da orain, eta sekzio-kopurua ere 10etik 5era sinplifikatu da: Eguneroko Gestioa, Aurrezkia, Finantzaketa, Kontsumoa eta Aseguruak.
Web berriak hobetutako funtzionalitateak gehitzen ditu, hala nola, simulatzaile berriak, bilatzaile aurreratuago bat edo sukurtsalen bilagailu bisual eta eraginkorrago bat. Aurreko web orriarekin eta gainerako finantza-erakundeen web orriekin bereizten duen beste alderdi bat edukian oinarritzen da, erabiltzailearentzat erabilgarriagoa izango den eta gizarte-izaera handiagoa izango duen edukia txertatzearen aldeko apustua egin baita, blog nagusian eta enpresen blogean bereziki. Horrela, eduki garrantzitsuena webguneko orrialde desberdinetan ikusi ahal izango da, segmentutan banatuta.
Pertsona eta gailu guztientzat
Mahai gaineko ordenagailutik edo ordenagailu eramangarritik nabigatzen duten pertsonen ehunekoa gero eta txikiagoa da. LABORAL Kutxan badakigu web orria gero eta gehiago erabiltzen dela tableta edo mugikorretatik. Horregatik, web orria egiteko orduan Web Diseinu Egokigarriaren zuzentarauak erabili ditugu. Eta zer esan nahi dute hitz arraro horiek? Bada, berdin duela zein gailutatik bisitatzen gaituzun. Web orria ezin hobeto ikusiko da hiru hazbeteko mugikor batean, zazpi hazbeteko tableta batean edo hogeita hamarreko monitore batean. Orria zure gailura egokitzen da, zauden lekuan zaudela, behar duzun informazioa aurkitu dezazun.
Gurea maila guztietako irisgarritasunarekin konprometituta dagoen erakundea den neurrian, web orriak minusbaliotasuna duten pertsonek ?minusbaliotasun motorrak edo bisualak? nabigatu ahal izateko estandarrak betetzen ditu. Badakigu mundu guztiak ezin duela arratoi bat erabili edo hizki txikienak irakurri. Baita pantaila ikusten ez duen jendea dagoela ere: horregatik, gure web orria braille-lerro baten edo pantaila-irakurgailu baten bidez “ikusi” ahal izango da.
Pixkanakako aldaketa
Web garrantzitsuena bukaerarako utzi nahi izan dugu, baina konturatuko zinen moduan, azken hilabeteetan gure presentziaren gainerako zati guztiak aldatzen joan gara: blogak, prentsa-aretoak, web korporatiboak eta Gaztenpresaren web orriak eman dute dagoeneko orain orri nagusiarekin emango dugun saltoa.
Lan asko egin beharko dugu aste hauetan. Badakigu lana ez dela amaitzen “argitaratu” botoia sakatu ostean, garrantzitsuena une horretan hasten baita. Gehien gustatu zaizuna eta, batez ere, hobetu dezakeguna esango diguzulakoan gaude. Akatsak egongo dira, baina horiek azkar konpontzea espero dugu.
Pozik eta urduri gaude. Desio bakar bat dugu: web berria erabilgarria izan dakizula.
Zein da zure erreakzioa?