WhatsAppa: txantxa okerrenak eta akats onenak

WhatsAppa: txantxa okerrenak eta akats onenak

3 min.

WhatsAppa: txantxa okerrenak eta akats onenak

Orain WhatsApp bidez argitu ahal izango ditugu zure zalantzak edo galderak. Astean 70 orduz, errore-zuzentzailearen akatsak, WhatsAppeko txantxak eta hanka-sartze ikaragarriak –edo dibertigarriak, beste ikuspuntu batetik ikusiz gero– egin ahal izango ditugu, bildu ditugun hauek bezalakoak.

688 710 732. Dagoeneko gehitu duzu telefono-zenbaki hori WhatsAppeko zure kontaktuetara? Dakizun moduan, hori da zurekin harremanetan jartzeko gehitu dugun azken kanala. Telebankaz, Twitterrez, Facebookez, posta elektronikoz eta gure web-orriko harremanetarako inprimakiaz gain (gure bulegoez eta blog honetako oharrez gain, jakina), orain munduan gehien erabiltzen den bat-bateko mezularitza-zerbitzua dugu arreta eskaintzeko.Orain WhatsApp bidez argitu ahal izango ditugu zure zalantzak edo erantzun ahal izango ditugu egin nahi dizkiguzun galderak, gainerako kanalen ordutegi berean: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 08:00etatik 15:00etara. Astean 70 orduz, errore-zuzentzailearen akatsak, WhatsAppeko txantxak eta hanka-sartze ikaragarriak –edo dibertigarriak, beste ikuspuntu batetik ikusiz gero– egin ahal izango ditugu, bildu ditugun hauek bezalakoak.

WhatsAppa: txantxa okerrenak eta akats onenak

WhatsApp Fake Image Trolling

Erabili al duzu noizbait Windowseko txantxa hauetakoren bat? Deskargatu al duzu noizbait programaren bat, ordenagailua erabiltzen duen pertsonari teklatuan euli bat edo labezomorro bat duela sinestarazteko helburuarekin? Bada, orduan asko gustatuko zaizu Fake Images Trolling, eta artikulu honetan, hura nola instalatu azaltzen dizute. Zertan datza? Zure kontaktuei WhatsAppeko argazki bat duzula sinestaraziko diezu (iradokitzailea, dibertigarria...) eta, hura ikusteko asmoz argazkiaren gainean klik egiten dutenean, beste bat iritsiko zaie (ahal izanez gero, desatseginagoa).

Edo alderantziz!

Profileko argazki desatsegin edo ikaragarri hori beraiena dela sinestarazi ahal izango diezu zure kontaktuei. Post honetako 7. puntuan hori nola egin azaltzen zaizu. Badakizu: zuk jarri ez duzun profileko argazki bat duzula sinestaraztea... Hori txantxa bat izan daiteke. Era berean, ez pentsatu erakusten dizkizuten iPhone-eko elkarrizketa guztiak benetakoak direnik. Horiek honela edo honela simula daitezke. Harry Potter sagako pertsonaia ezagun batek zioen bezala... Erne!

Errore-zuzentzailea deabruak kargatzen du

Etsairik okerrena norberaren pentsamenduak direla esaten da, baina mezu elektroniko bat amaitzeko “agur bat” bidali nahian "alu bat" idazten amaitu duenak badaki etsairik okerrena errore-zuzentzailea dela. Hala erakusten dute mezu hauek. Antzeko zerbait bidaltzen badiguzue, ez garela oso epaile zorrotzak izango hitzematen dizuegu. Poliziari berari ere gertatzen zaio.

Beste pertsona batzuen errore-zuzentzailea tuneatzea

Norbere errore-zuzentzaileak jokaldi makurrak egiten badizkigu, imajinatzen duzu errore-zuzentzailea "tuneatzen" dizutela zuk haren gaineko kontrolik ez izateko? Horixe gertatu zitzaion ama honi, bere alabari arropa zikina ekarri zuen galdetu beharrean, azidoa ekarri zuen galdetu baitzion behin eta berriz –dirudienez nahiko astuna zen–. Ama-alaben arteko elkarrizketa irakurtzera gonbidatzen zaitugu (ingelesez), merezi du eta!

Eta batez ere: kontuz iruzurrekin

Txantxak edo graziak egiteaz gain, iruzur egiten ere saia daitezke WhatsApp bidez, telefonoz edo posta elektroniko bidez bezala. Inoiz entzun al duzu zerbait WhatsApp Trendy Blue delakoari buruz? Hobe hala ez bada, telefono-zenbakiak tarifa bereziko zerbitzuetara harpidetzeko iruzur bat baita.Noizbait iritsi al zaizu mezuren bat jakinarazpen batzuk “gordeta” dituzula esanez? Ez egin kasurik. Facuak ohartarazi duen moduan, iruzur bat da. Arau orokor gisa, ez eman zure telefono-zenbakia ezezagunei, eta zerbait arraroa iruditzen bazaizu, gogoratu hura Interneten bilatu eta iruzur bat den ala ez egiazta dezakezula. Eta jakina, ez sinetsi arrisku ikaragarriren baten inguruan ohartaraziz iristen zaizkizun mezuak, adibidez. Ahalegin bera behar da gertatu den zerbaiti buruzko hiru esaldi idazteko eta guztiz faltsua den gertakari baten inguruan idazteko.Zuhurra izateko modurik onena informazioa izatea da, eta horregatik, WhatsApparen historiari buruzko artikulu hau gomendatzen dizugu. Bertan, honako hauen berri ematen digu: nola sortu zen, Facebookek hura erosi izanaren garrantzia, dituen erabilgarritasun interesgarriak eta etorkizunean zer eskain diezagukeen.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia Marketin estrategiak