Women Matter 2
2019-09-18
Women Matter 2
Duela urte batzuk, McKinsey aholkularitza estrategikoak “Women Matter” izeneko urteko lehen txostena aurkeztu zuen , eta, bertan, genero-aniztasuna aztertu zuen konpainietako lidergo-postuetan. Duela gutxi, berriz, “Women Matter: A way forward for Spain” argitaratu du, eta Espainiako enpresetako genero-arazoan oinarritzen da.
Espainiako 50 enpresa garrantzitsuenetako lidergo-postuetan emakumeen presentzia zenbaterainokoa den aztertu dute, eta, egia esan, denbora gutxiko epean asko aurreratu dela aitortu dute. Hala ere, egin beharreko bidea luzea da, emakumeen ordezkaritzak oso txikia izaten jarraitzen baitu zuzendaritzako maila guztietan, gainerako herrialde aurreratuekin alderatuta, eta zuloa handiagoa da postu altuagoetan.
Datuak argigarriak dira; hau da, Espainian emakumeak administrazio-kontseiluen %19ra eta batzorde exekutiboen %11ra iristen dira soilik, Europako batez bestekoa %28koa den bitartean. Azterketaren arabera, emakumeak aprobetxatu gabeko talentu-iturria dira. Esaten da goi mailako postuetan emakumeak Europako mailakoen parean egonez gero, Espainiako BPGd 8 puntu portzentual igoko litzatekeela 2025. urterako.
Horrez gain, konpainien %60 baino gehiagok bultzatu arren, Berdintasun Planen %17ak soilik lortzen ditu emaitza praktikoak. Ondorioz, enpresa-liderrak seguruago egon behar dute genero-dibertsitateak duen garrantziaren inguruan. Beharrezkoak dira denboran zehar mantentzen diren neurriak, benetan eraginkorrak izan daitezen.
Txostenean, funtsezko lau neurri gomendatzen dira enpresa-munduan goi mailako postuetan genero-berdintasuna sustatzeko:
1-Zuzendaritza-konpromisoa ahalik eta gehien bultzatzea, ikusgarritasun handiagoa eta denboran zehar etengabeko iraupena lortzeko.
2-“Hoditeriaren ihesak” izenekoen gainean jardutea; alegia, tarteko aginteetan talentua detektatzeko lanak optimizatzea baliozko hautagai izatera iristeko.
3-Zuzendaritzako gizonen zein emakumeen bizitza-estiloa modu eraginkorrean hobetzea lortzea. Modu horretan, errazagoa izango da lana bizitza pertsonalarekin bateragarri egitea.
4-Enpresen arteko lankidetza bultzatzea (advocacy), zuzendaritzako postuetan emakumeen ordezkagarritasuna hobetzeko eta normalizatzeko helbururako bidea elkarrekin egitearren.
Azken finean, nahiz eta Espainian genero-ikuspegia enpresetan ezarrita egon, askotan hori hobetu daiteke. Ahalegina gizonek zein emakumeek, enpresek eta administrazio publikoek, gobernuz kanpoko erakundeek eta partikularrek partekatu behar dute; izan ere, modu horretan, neurri horiek onuragarriak izango dira agente sozial guztientzat, berdintasunezko lan-egitura eta errealitate soziala gehiago ordezkatzen duena lortuaz.
Zein da zure erreakzioa?