Zabalik dago Hazitek 2020, Euskadin irrika biziena sortzen duen I+Grako laguntza-programa

Zabalik dago Hazitek 2020, Euskadin irrika biziena sortzen duen I+Grako laguntza-programa

2 min.

Zabalik dago Hazitek 2020, Euskadin irrika biziena sortzen duen I+Grako laguntza-programa

Honezkero izena eman dezakezu Hazitek 2020 deialdian; Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programa da Hazitek, besteak beste Industria Ikerkuntzako eta Garapen Esperimentaleko egitasmoak finantzatzen dituena. Programaren helburua enpresen I+Garen bitartez euskal industria sendotzea da, eta era horretan euskal ekoizpen-sarea globalki lehiakorra izan dadin lagundu eta ekonomian eragin nabarmena izan dezaketen emaitzak lortzea.

Interesa duzu? Laguntza-mota hauek nork lor ditzakeen azalduko dizugu:

  1. Enpresak (enpresa handiak eta ETEak)
  2. Enpresa Taldeak eta Enpresa Elkarteak
  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileak  (azpikontratatu gisa, edo onuradunak lehiakorrentzat baino ez – oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa (OZTE) berriak merkaturatzea.
Proiektuak bi arlotakoak izan daitezke, badakizu zeintzuk?
  1. Lehiakortasun-proiektuak, jatorrizko produktuak garatzeko, dagoeneko existitzen direnak baino hobeak. Gainera, bi tipologiatan banatuko da: “produktu berriak” eta “oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak”. Finantzatu daitekeen denbora-tartea eskakizunaren datan hasiko da (eragin pizgarria), eta gehienez 2020/12/31ra arte iraungo du. Aurrekontu finantzagarriak 100.000 eurokoa izan behar du gutxienez.
  2. Proiektu estrategikoak, ezaupide erabilgarri berriak sortzeko abagunea emango dutenak (haietatik produktu, prozesu edo zerbitzu berri eta hobeak lortze aldera), baita teknologia estrategiko berriak integratzeko eta patente eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresa (OZTE) berriak eratzeko ere. Finantzatu daitekeen denbora-tartea eskakizunaren datan hasiko da, eta 2022/12/31ra arte iraungo du (gehienezko iraupena, 3 urte). Gutxieneko aurrekontua 4 milioi eurokoa izango da.
Bigarren multzo horren barruan bi tipologia daude:
  • Kooperazio bidezko proiektuak, gutxienez 3 enpresak osatutakoak, eta ZTBESko eragileei egindako azpikontratazioa, gutxienez, aurkeztutako aurrekontu osoaren %20 izanik.
  • Proiektu bereziak, aurreko puntuko baldintzak betetzen ez dituztenentzat.
Zein da laguntza?

Iazko berrikuntza nagusiari eutsi egingo zaio 2020an: laguntzaren intentsitatea proiektuaren tipologiaren eta ebaluazioan jasotako notaren araberakoa izango da. Hala, proiektuen bikaintasuna sarituko da; ebaluazioaren eta tipologiaren arabera, onartutako aurrekontuaren %15 eta %50 bitarteko diru-laguntza eskuratzeko aukera izango dute proiektuek.

Eskariak aurkezteko epea:

2020ko martxoaren 12an bukatuko da, 12:00etan.

Zure enpresak diru-laguntza hau edo beste batzuk eskura ditzakeen jakin nahi duzu?

Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding-ek zure esku jarritako formulario labur hau, eta baloratu ahal izango dugu zure konpainiak aipatutako diru-laguntzak edo beste batzuk eskura ditzakeen.

Guk deituko dizugu!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa Finantza azterketa