Zein agiri behar dituzu Euskadiko Kutxan Errenta Aitorpena egiteko?

3 min.

Errenta Aitorpena Euskadiko Kutxan egiteko hitzordua baduzu eta ekarri behar dituzun agirien berri jakin nahi baduzu, datozen lerroetan argituko dizugu zeintzuk diren dokumenturik ohikoenak.

Dokumentuak bildu eta hitzordua baino bost minutu lehenago Euskadiko Kutxaren bulegoan azaldu behar duzu.

Errenta Aitorpena Araban

  • Aitortzailearen eta ezkontidearen NANaren fotokopia edo etiketa baliokidea (Ogasunak bidalitako identifikazio datuak)
  • Familia Liburuaren fotokopia (aitorpen bateratua egiteko edo seme-alabak izanez gero)
  • Lan Atxikipenen agiria(10-T inprimakia)
  • Bankuko egiaztagiriak
  • Etxebizitzaren egiaztagiri, eskritura eta ordainagiriak
  • Ezintasun-ziurtagiria
  • BGAE edo pentsio planei egindako ekarpenen ziurtagiria
  • Haurrak zaintzeko arduraren ziurtagiria
  • Emari edo dohaintzen ziurtagiriak
  • Kekenta-eskubidedun aurreko ahaideen erroldatze-ziurtagiria
  • 2009ko errenta aitorpena
  • Banakako informaziorako sarbide-gakoak dituen Ogasunaren gutuna

Errenta Aitorpena Bizkaian

  • Banakako informazioa eskuratzeko gakoak (aurten, Ogasunak gutun bidez, jakinarazpen telematikoz, SMS bidez edo posta elektronikoz bidali ditu)

Errenta Aitorpena Gipuzkoan

Gipuzkoan ezingo dugu errenta-aitorpenik egin, aurtendik aurrera errenta-aitorpena finantza-entitateen bitartez era telematikoan aurkezteko aukera amaitutzat ematea erabaki baitu Foru Ogasunak.

Errenta Aitorpena Nafarroan

  • Aitortzailearen eta ezkontidearen NANaren fotokopia edo etiketa baliokidea (Ogasunak bidalitako identifikazio datuak)
  • Familia Liburuaren fotokopia (aitorpen bateratua egiteko edo seme-alabak izanez gero)
  • Lan Atxikipenen agiria(10-T inprimakia)
  • Bankuko egiaztagiriak
  • Etxebizitzaren egiaztagiri, eskritura eta ordainagiriak
  • Ezintasun-ziurtagiria
  • Pentsio planei egindako ekarpenen ziurtagiria
  • Haurrak zaintzeko arduraren ziurtagiria
  • Emari edo dohaintzen ziurtagiriak
  • Kekenta-eskubidedun aurreko ahaideen erroldatze-ziurtagiria
  • 2009ko errenta aitorpena
  • Banakako informaziorako sarbide-gakoak dituen Ogasunaren gutuna

Errenta aitorpena beste probintzietan

  • Aitortzailearen eta ezkontidearen NANaren fotokopia edo etiketa baliokidea (Ogasunak bidalitako identifikazio datuak)
  • Familia Liburuaren fotokopia (aitorpen bateratua egiteko edo seme-alabak izanez gero)
  • Lan Atxikipenen agiria(10-T inprimakia)
  • Bankuko egiaztagiriak
  • Etxebizitzaren egiaztagiri, eskritura eta ordainagiriak
  • Ezintasun-ziurtagiria
  • Pentsio planei egindako ekarpenen ziurtagiria
  • Haurrak zaintzeko arduraren ziurtagiria
  • Emari edo dohaintzen ziurtagiriak
  • Kekenta-eskubidedun aurreko ahaideen erroldatze-ziurtagiria
  • 2009ko errenta aitorpena
  • Ogasunak bidalitako zirriborroa edo datu fiskalak
Dokumentuei buruzko zalantzarik baduzu, lasai galdetu, gustura lagunduko dizugu.

Zein da zure erreakzioa?