Zer da bartering-a? Zer abantaila ditu enpresa-estrategia horrek?

Zer da bartering-a? Zer abantaila ditu enpresa-estrategia horrek?

3 min.

Zer da bartering-a? Zer abantaila ditu enpresa-estrategia horrek?

Bartering-aren jatorria: truke-sistema

Enpresa-estrategia bat garatzen dugunean, etekin ekonomiko bat lortzera bideratzen dugu normalean. Baina hori ez da produktu edo zerbitzu bati etekina ateratzeko modu bakarra; izan ere, gure arbasoek Neolitoan asmatutako  truke-sistemak indarrean jarraitzen du gaur egun, baina desberdintasun batzuekin. Gaur egun, truke-sistemari bartering deitzen zaio, eta transakzio batean etekina lortzeko enpresen estrategietako bat da.

  • Bartering-a merkataritza-eragiketa bat da, zeinetan bi enpresak edo gehiagok produktuak, zerbitzuak edo prestazioak trukatzen dituzten, alde guztien onura aintzat hartuz.

Oso estrategia baliagarria da zure enpresa handiarazteko, nahiz eta tartean dirurik ez egon.

  • Hona hemen eremu partikularrera eramandako bartering-aren adibide bat: hiri desberdinetan bizi diren pertsonek edo familiek euren etxebizitzak trukatzea, oporrez gozatzeko ostatuan dirurik gastatu gabe.
  • Truke-sistema hori gehien erabili ohi duen sektoreetako bat komunikabideena Hala, marka komertzial batentzako publizitate-iragarkiak egiten dituzte, enpresa horren zerbitzu edo produktuen truke: jantziak, cateringa, telebista-monitoreak, informatika-ekipamenduak eta abar.

Dena dela, enpresa askok erabiltzen dute gaur egun teknika hori lehiatzeko estrategia gisa.

Truke-modalitateak

Bi bartering-mota daude:

  1. Errazena bartering soila edo zuzena da:

Bi enpresak antzeko balioa duten artikuluak edo zerbitzuak trukatzen dituzte, bi aldeen onura bilatuz. Horretarako hau behar dugu bakarrik: beste enpresari interesatzen zaion zerbait eduki eta beste enpresa horrek guretzat interesgarria den zerbait edukitzea.

Adibidez, enpresa handi batek lokal bat hutsik badauka, telekomunikazio-konpainia bati laga diezaioke, bertan materiala, zerbitzaileak eta abar gorde ditzan, eta horrek, trukean, konektagarritasun globala eman diezaioke besteari.

2- Bartering konplexua edo zeharkakoa:

Bi erakundek baino gehiagok hartzen dute parte horretan, eta plataforma espezializatuen bidez egin daiteke. Batzuetan, plataforma horietako kideek kredituak jasotzen dituzte ematen dituzten zerbitzu edo produktu bakoitzeko, eta, gero, kreditu horiek erabiltzen dituzte beste kide batzuen zerbitzuak eskuratzeko. Horrela, erraztu egiten da bilatze-prozesua.

Nola handiaraz dezaket nire enpresa teknika horren bidez?

Truke-mota horrek, gaur egun, abantaila asko ditu enpresentzat:

  • Gure bezero-zorroa handitu eta gure interes berdinak dituzten enpresei eskain diezazkiekegu gure produktuak edo zerbitzuak.
  • Stocka askatzeko modu ona da. Produktu gehiegi baduzu stockean, trukeetarako erabil ditzakezu, edo negozio gutxiko garaietan zerbitzuak eman.
  • Kutxa ukitu gabe mantentzen lagun diezaguke, eskudirua aurrez baitezakegu produktuak erosteko edo zerbitzuak kontratatzeko.

Bartering-aren desabantailak eta prebentzio-neurriak

Dena dela, teknika horri lotutako guztia ez da onuragarria. Aitzitik, funtsezko bi eragozpen ditu:

  • Ziur aski, denbora asko eman beharko dugu gure produktua interesatzen zaion eta guk nahi dugun produktua duen enpresa bat aurkitzeko. Lan horrek denbora, ardura eta gestio asko eskatzen ditu.
  • Bi aldeen arteko ezadostasunak izaten dira maiz, trukatzen diren produktu edo zerbitzuak balioestean. Hori dela eta, oraindik denbora gehiago eskatzen duten eragiketak egin behar izaten dira askotan.

Edonola ere, truke-eragiketa bat egin behar baduzu, xehetasun batzuk hartu behar dituzu kontuan, ustekabeak saihesteko:

  • Ziurtatu bi merkantziek antzeko balioa dutela, nahiz eta horretarako tasazio espezializatua egin.
  • Eskatu betetze-bermeak, iruzurrik ez jasateko eta krisialdien biktima ez izateko.
  • Kontratu bat idaztea da eragiketaren xehetasunak bermatzeko modurik onena.

Bartering-a aukera ona izan daiteke zure negozioaren estrategian. Pentsatu inguruneko zer enpresarekin trukatuko zenituzkeen produktuak edo zerbitzuak, eta zer onura lortuko lukeen bakoitzak.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Finantza kudeaketa