Zer da karbono-aztarna, nola kalkulatu eta murriztu?
2023-02-27
Zer da karbono-aztarna, nola kalkulatu eta murriztu?
Udazkenean ondo sartu ginen arte luzatu zen bero-bolada gogor bat pairatu genuen iazko udan. Gabonetan ere denboraldi horretan ohikoak direnak baino tenperatura beroagoak izan genituen. Txilen, Estatu Batuetan, Australian, Portugalen eta Espainian bertan izandako sute handiak gero eta ohikoagoak ari dira izaten munduan. Klima-aldaketak eragiten ditu ondorio larri horiek guztiak, baina zeri zor zaio hori? Arrazoi nagusietako bat gizabanako baten, erakunde baten, ekitaldi baten edo produktu baten zuzeneko edo zeharkako eraginaren ondorioz emititutako berotegi-efektuko gasen kantitate handia da. Eta “karbono-aztarna” esaten zaionarekin neurtu dezakegu hori.
BEG berotegi-efektuko gasen kantitatea neurtzen duen ingurumen-adierazlea da karbono-aztarna, jarduera jakin baten ondorioz zuzenean edo zeharka igorritako CO2 baliokide gisa adierazitakoa. Karbono-aztarna mota hiru kategoriatan banatu daiteke bere jatorriaren arabera:
- Karbono-aztarna pertsonala: Banakako kontsumoen ohituretan oinarritutakoa, hala nola garraiobideen erabilera, etxebizitzan egiten den energiaren erabilera (berokuntza, aire girotua, eta abar), baita elikadura-ohiturak eta ondasun-kontsumoekin lotutako ohiturak ere.
- Produktuaren karbono-aztarna: Lehengaien erauzketak, produktuen fabrikazioak, prozesu horietarako beharrezkoa den energiaren sorkuntzak, etapen arteko garraioak, bezeroaren erabilerak eta hondakin gisa duen ondorengo tratamenduak eragindako emisioekin dago lotuta.
- Karbono-aztarna korporatiboa: Enpresa edo erakunde batek eragindako emisioen guztizkoa da.
Nola neurtu?
Gai honek eragiten duen kezka handia dela-eta, gero eta kontzientziazio handiagoa dago karbono-aztarna neurtzeko eta murrizten saiatzeko. Herrialde gehienek bide horri ekin diote Klima Aldaketari buruzko Konferentziaren eta antzeko ekimenen ondorioz. Helburu horrekin, karbono-aztarna konpentsatzeko plataforma bat sortu du NBEk, karbono-aztarna neurtzeko kalkulagailu erabilgarri bat eta guzti. Etxea, garraioa eta bizitzeko era bereizten ditu erreminta horrek, eta energia- eta erregai-kontsumoa neurtzea, elikadura balioestea eta hondakinen tratamendua ere balioestea ahalbidetzen digu.
Murrizteko aholkuak
Guztien artean lagundu dezakegu klima-aldaketaren aurkako borrokan gure karbono-aztarna murrizten saiatzen bagara. Hona hemen zenbait aholku:
- Erabili LED bonbillak, bonbilla tradizionalek erabilitako energiaren % 90 alferrik galtzen baita bero-produkzioan.
- Gutxitu behi-haragiaren kontsumoa eta saihestu palma-olioa, berotegi-efektuko gasen emisio-iturri nagusiak baitira, horrekin lotutako deforestazioaren ondorioz.
- Saiatu hurbileko eta sasoiko elikagaiak kontsumitzen haien garraioa murrizteko.
- Erabili erosketa-poltsa berrerabilgarriak eta saihestu gehiegizko plastiko-enbalajea duten produktuak.
- Erabili energia-efizientzia handiko etxetresna elektrikoak, jasangarriagoak eta efizienteagoak batira.
- Aurreztu energia eta ura etxean berokuntzaren tenperatura murrizten eta aparatu elektrikoak deskonektatuz aparatu horiek erabiltzen ez dituzunean.
- Erabili garraio publikoa, bizikleta edo patin elektrikoak kutsadura gutxitzeko.
Jasangarritasuna LABORAL Kutxan
2001az geroztik, ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria dauka indarrean LABORAL Kutxak, hau da, ingurumenaren zaintza eta jardueraren zuzeneko inpaktuaren murrizketa bermatzen duen ziurtagiria. Gure jarduerak ingurumenean duen zuzeneko inpaktua murrizten saiatzen gara eta horretarako, gizartearekin eta ingurumenarekin dugun konpromiso historikoaren zati gisa, jasangarritasuna sartu dugu gure estrategian eta TCFD (Task Force on Climate-related Financial Disclosures) nazioarteko estandarra betetzeko konpromisoa hartu dugu.
Garapen Jasangarrirako Helburuak babestean, garraio jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu eta gure langileak bulegora bizikletaz joatera animatzen ditugu Laboral by bike ekimenaren bidez. Aplikazio baten bidez, egunean euro bat irabazten dute lanera pedalei eraginez edo oinez joatea erabakitzen duten pertsona erregistratuek. Kirol-materiala erosteko bonutan gauzatzen da pizgarri ekonomiko hori. Aplikazioari esker erabiltzaileek bizikleta erabiltzearen bidez eta egindako kilometroei esker karbono-aztarna murrizten nola lagundu duten ikusi dezakete, norberak bakarrik egindako zein kolektiboki egindako kilometroak direla ere, plantilla osoaren baterako ahaleginari esker, hain zuzen ere.
Izan ere, ez dago B Planetarik, baina oraindik garaiz gabiltza planeta hau salbatzeko, eta jasangarritasuna eta kontzientziazio ekologikoa sustatzen ditugu LABORAL Kutxatik. Guztien artean asko egin dezakegu eguneroko keinu txikiekin, etxean, bulegoan edo garraioan.
Zein da zure erreakzioa?