GEM: ekintzaileen kopuruak gora egin du Euskadin
2018-08-08
GEM: ekintzaileen kopuruak gora egin du Euskadin
2017 eta 2018 artean, ekintzaile-kopuruak nahiz inbertsio altuko proiektuek gora egin dute Euskadin; gizonek emakumeek baino gehiago ekin diote ekintzailetzari; eta finantza-erakundeak bigarren finantzaketa-iturriak izan dira ekintzailetzan hasterakoan, Euskadiko ekintzailetzaren inguruan Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko GEM 2017-18 (Global Entrepreneurship Monitor) ikertzaile-taldeak egindako azken azterketaren arabera.
Gizonezko ekintzaileak emakumezkoak baino gehiago dira Euskadin, baina emakumeek aukera gehiago detektatzen dituzte
Aukerak identifikatzea da Euskadin negozioa abian jartzeko arrazoi nagusia, eta ekintzaileen profila honako hau da:-Sexua: gizona (%59)
-Adina: 40 urte
-Prestakuntza: maila altua
-Errenta-maila: altua
Emakumeei dagokienean, azterketaren arabera, “euskal emakume ekintzaileen bultzada berezia antzeman da: hain zuzen ere, emakumeek aukera gehiago detektatzen dituzte, porrot egiteko beldur gutxiago dute, eta gizonezko ekintzaileek baino konfiantza gehiago dute haien ezagutza eta trebetasunetan”.
Inbertsio altuko proiektuak gehitzen ari dira
Euskadin gehitu egin da ekintzailetzarako hazi-kapitala —hasierako finantzaketa—, eta 23.500 euroraino iritsi da; hots, estatu-mailan baino 8.500 euro gehiago. Gainera, hasieran inbertsio altua behar duten proiektuak gehitu dira, 150.000 eurotik gorakoak. Proiektuen finantzaketa-iturri nagusiari dagokionean, proiektuaren sustatzaileek jartzen dute kapitalaren zatirik handiena, eta, ondoren, finantza-erakundeak daude. Ekintzaileen finantzaketa-iturriak:
- Finantza-erakundeak (%15,71).
- Inbertsiogile espezializatuak (%10,72).
- Familiaren ekarpenak (%10,36).
- Laguntza publikoko programak (%9,82).
- 1 eta 5 enplegu sortuko dituzten proiektuak gehitu dira.
- Berrikuntza areagotu da produktu edo zerbitzu berriekin eta urtebete baino gutxiagoko teknologiekin.
- Nazioartekotzeak bere horretan jarraitzen du.
Azpiegitura fisikoa eta zerbitzuena ekiteko gehien baloratutako baldintza da
Ekiteko baldintzei erreparatzen badiegu, Euskadin ekintzailetzan hasten diren pertsonek 1etik 5erako balorazioa ematen die honako hauei:
1- Azpiegitura fisikoa eta zerbitzuena (4,0)
2- Gobernuaren programak (3,3)
3- Azpiegitura komertziala eta profesionala (3,0)
4- Lehen eta bigarren hezkuntzaren papera (1,8)
5- Barne-merkatuaren dinamika (1,9)
Ekiteko eragozpen nagusiak arau sozialak eta kulturalak izan dira beste behin. Hala ere, Euskadin ekintzailetza bultzatzeko gobernuak programak izateak bultzatu du gehien.
Azterketaren arabera, Euskadin ekintzaileek euskal enpresa-ehunaren zati oso garrantzitsua osatzen dute, eta enplegua sortzen, berrikuntza bultzatzen eta enpresak birsortzen laguntzen dute.
Zein da zure erreakzioa?