Zer duzu nahiago, aseguruak salduko dizkizun erakunde bat, edo, saltzeaz gain, horiek azalduko dizkizun erakunde bat?

Zer duzu nahiago, aseguruak salduko dizkizun erakunde bat, edo, saltzeaz gain, horiek azalduko dizkizun erakunde bat?

3 min.

Zer duzu nahiago, aseguruak salduko dizkizun erakunde bat, edo, saltzeaz gain, horiek azalduko dizkizun erakunde bat?

Behin baino gehiagotan esan dizugu. LABORAL Kutxan banka eta aseguruen eredu bakarra dugu. Aseguruak merkaturatzeaz gain, horiek fabrikatzen dituen erakunde bihurtu gara, erantzun nahi diegun eta babestu nahi ditugun pertsona horiei hobeto egokitzen zaizkien produktuak sortzeko helburuarekin: zuek zarete pertsona horiek, LABORAL Kutxaren bezeroak, milioi eta erdi baino gehiago dagoeneko. Horretarako, hau da, eskaintzen dizuegun arreta hobetzen jarraitzeko, aldaketa horretan sakondu eta orain aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu bat eskaintzen dizugu. Zure premiei hobeto erantzutea espero dugu. Aukera aurkezten dizugu, aseguruak eskaintzeko beste modu bat.

Ba al zenekien pertsona guztien % 83k ez duela gehien komeni zaion aseguru-bermea?

Bizitza, istripuak... Noizbait pentsatu al duzu aseguru horietakoren bat behar duzun? Zein? Zure familia-egoera aldatu egin da −dibortziatu egin zara, haur bat izan duzu...−, ez dakizu norengana jo estalduraren bat aldatu beharko zenukeen jakiteko? Gustatuko litzaizuke aseguru-arloko adituek zure egoera pertsonala aztertu eta behar duzun babesa eskainiko dizuten aseguruak gomendatzea, beharrezkoa baino euro bakar bat gehiago ez gastatzeko? Bada, horixe da Aukeraren bitartez eskaintzen dizuguna, zure egoeraren diagnostiko pertsonalizatua, zure arazoei eta premiei benetako irtenbideak eskainiz eta zure lan eta familia-arloko egoerara nahiz egoera pertsonalera egokituta.

Euro bakar bat gehiago ordaindu gabe, estaldura gutxiago jaso gabe

Zure kasua berrikustea, eta zein aseguru behar duzun edo zein aldatu edo baliogabetu dezakezun ikustea nahi duzu? Zure aseguru-adituak hitzordua zehazteko dei egingo dizu seguruenik, baina zuk ere gauza bera egin eta elkarrizketa txiki baterako hitzordua eska dezakezu. Aditu horrek ekonomiarekin, finantzekin, lanbidearekin edo ondarearekin lotutako zenbait datu eskatuko dizkizu, eta zure egoeraren diagnostikoa egingo du, zure kasuaren azterketa sakona egiteko.

Amaitzean, egokitzat jotzen dituzun aseguruei buruzko erabakiak hartzeko dokumentazioa helaraziko dizu: zure Bizitzako Koadernoa −zure egoera oinarritzat hartuta egingo dugun dokumentua−; zure premien diagnostiko pertsonalizatua, hau da, Aukera dokumentua, aztertu ditugun gertakizun guztiak eta behar dituzun estaldurak zehazten dituena; eta azkenik, gomendatu dizugun aseguru bakoitzari buruzko informazio zehatza.

Dokumentazio hori aztertu eta nahi dituzun kontsulta eta galdera guztiak egiteko beharrezko denbora guztia izango duzu. Zerbitzua doakoa da LABORAL Kutxako bezero guztientzat, eta aholkularitza eskatzeak ez du esan nahi ezer kontratatu behar duzunik. Gure gomendioetan gardentasun gorena bermatzen dizugu, eta aholkularitza-zerbitzuak zure konfiantza lortzea espero dugu. Inolako konpromisorik eta gasturik gabe.

Gure helburua: aseguru-estaldura egokia eskaintzeak zure familiaren ongizatea bermatzen du. Gure konpromisoa: zure interesak zaintzea eta zure premiekiko interesa agertzea.

Gogoratu aseguru pertsonalek honako hauek ahalbidetuko dizkizutela:

  • Familiaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea.
  • Zure seme-alaben ikasketen jarraitutasuna bermatzea.
  • Etorkizuneko familia-proiektuak babestea.
  • Zure familia-ondarea babestea.
  • Izan ditzakezun zorrak kitatzea.
  • Aurreikusi gabeko gastuak ordaintzea, hala nola, heriotzekin, etxebizitzako egokitzapenekin −baliaezintasun-kasuan− eta gaixotasun larrien tratamenduekin lotutako gastuak.
  • Mendekotasun-egoerei aurre egitea.
  • Gizarte Segurantzako prestazioak osatzea.
  • Oinordetzen gaineko zerga ordaintzea.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak