Zer egin dezakezu LABORAL Kutxarekin eta zure telefono mugikorrarekin?
2016-02-03
Zer egin dezakezu LABORAL Kutxarekin eta zure telefono mugikorrarekin?
Hamaika gauza. Banaka kontatuko dizkizugu, kontuan har ditzazun eta ia beti aldean eramaten dugun gailuak eskaintzen dizkizun aukerak aprobetxa ditzazun, telefono mugikorrak eskura jartzen dizkigun aukerak, alegia. Aldean baldin baduzu, LABORAL Kutxa zurekin dago. Zuk uste baino modu gehiagotan.
- Lehenik eta behin: Telefono mugikorrarekin dei gaitzakezu, noski, edo whatsappa bidali, bezero zaren aldetik edozein zalantza argitzeko. Gure kanal guztietan eskaintzen diegu arreta bezeroei (baita Twitter, Facebook edo bestelako sareetan ere), astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara. Hemen dituzu gure telefono guztiak, Espainiatik edo atzerritik dei gaitzazun.
- Jakina, mugikorretara eta tabletetara egokitutako gure Online Bankan sar zaitezke (edo web-bertsioan, nahiago baduzu), eta era guztietako kontsultak, intsuldaketak eta transferentziak egin ditzakezu. Halaber, balore-merkatuko informazioa kontsulta dezakezu eta akzioak salerosi. Aseguruen eta finantzaketaren arloetan zure mugikorrak eskaintzen dizkizun aukerak izango ditugu hizpide jarraian.
- Banka eta aseguruak uztartzen dituen gure eredu paregabeari esker, zure telefono mugikorra baliagarria izan dakizuke errepidean arazoren bat baduzu. Zure ibilgailuarekin arazoren bat baduzu, mugikorretarako gure aplikazioan sar zaitezke eta botoi bakarra sakatuta garabia helaraziko dizugu. Oso erraza da, geolokalizaziorako gure zerbitzuei esker zure kokapenaren berri izango dugu eta berehala bidaliko dizugu garabia. Antzera gertatzen da gure etxeko asegurua kontratatzen baduzu. Larrialdia gertatuz gero, zure mugikorretik eska dezakezu sarrailagilearen, iturginaren edo beiragilearen premiazko zerbitzua.
- Eta, behar baduzu, berehala kreditua eskura dezakezu: LABORAL Kutxako 500.000 bezerok baino gehiagok aurrez onartuta dituzte Dispon kredituak. Paperik aurkeztu gabe eta azalpenik eman gabe eskaintzen ditugu eta gure aplikazio mugikorretik eska daitezke. Minutu batean dirua zure kontuan izango duzu. Bai, halaxe gertatzen da. Eta hori ez da gure banka mugikorraren abantaila bakarra. Geratu al zara inoiz erosketa bat egin gabe txartelaren muga gainditu duzulako? Mugikorretarako gure aplikazioari esker hori ez da arazo izango. Txartelaren muga gainditzen baduzu kreditua berrezar dezakezu zure kontutik dirua sartuta, klik bakarraren bidez. Eta alderantziz: klik bakarrarekin, txartelaren kreditua zure kontu korrontean sar dezakezu, saldoa gehitzeko. Infografia honetan dituzu xehetasun guztiak.
- Eta zeure buruari bakarrik ez, dirua beste pertsona batzuei ere bidal diezaiekezu, Hal Cash sistemari esker: LABORAL Kutxako zure kontutik dirua bidal diezaiokezu Espainian edo atzerrian den pertsona bati, gurean konturik eta txartelik ez duenari. Telefono mugikorra badu eta Hal Cash sistema duten munduko 15.000 kutxazain automatikoetatik bat hurbil badu, berehala jaso dezake dirua. Post honetan aurkituko duzu azalpena.
- Erosketa elektronikoak egiteko orduan telefonoa zure asegurua da. Verified by Visa gure sistemaren bidez SMSa jasoko duzu erosketa elektronikoa egiten duzun bakoitzean, eta bertan, eragiketa bukatzeko behar duzun kodea eskuratuko duzu. Horrela, inork ezin izango du zure txartela erabili baimenik gabe.
- Gauza bera gertatzen da zure kontuan mugimendu esanguratsuren bat izanez gero: Mugikorreko alerten zerbitzua aktibatu eta lasai egon zaitezke, zure dirua ez da mugituko zuk jakin gabe.
Zein da zure erreakzioa?