Zer egin etxetik urrun txartelik gabe geratzen banaiz

Zer egin etxetik urrun txartelik gabe geratzen banaiz

4 min.

Zer egin etxetik urrun txartelik gabe geratzen banaiz

Behin edo behin, hau gertatuko zitzaizun ziur aski: kutxazain baten aurrean zaudela, txartela ateratzerakoan konturatu zara ez daramazula aldean. Zer egin dezakezu hori gertatzen bazaizu etxetik urrun, adibidez oporretan zaudenean? LABORAL Kutxan bizitza erraztu nahi dizugu, horregatik, hainbat irtenbide ditugu, bai zure txartelaren erabilera okerra saihesteko, bai txartelik gabe dirua ateratzeko.

 

 

Nola blokeatu edo itzali txartela.... geroago berriro pizteko

Orain arte, txartela aurkitu ezean, gomendatzen genizun lehen gauza txartela blokeatzea zen, inork oker erabil ez zezan. Orain, aldiz, beste aukera bat duzu, eta, gure ustez, aukera oso erabilgarria izango da gure bezeroentzat: txartela itzali eta piztea.

Ez duzula txartela aurkitzen? Itzal ezazu. Agertu dela? Piztu ezazu. Kosturik gabe eta Online Bankan sartuta edo Telebankara deituta besterik gabe. Idatzi zenbakiak zure mugikorrean, txartela galdu edo lapurtuz gero estualdirik ez izateko. Estatuko lurraldetik deitzen baduzu, zenbakia 901 333 444 da, eta atzerritik deitzen baduzu, 34 943 779 909.

Telefono horiek LABORAL Kutxaren ohiko ordutegietan funtzionatzen dute: 08:00etatik 22:00etara astelehenetik ostiralera eta 08:00etatik 15:00etara larunbatetan. Baina ez kezkatu, gainerako orduetan Nazioarteko Visara dei egin baitezakezu, zenbaki honetara: 900 991 124.

Dirua txartelik gabe ateratzea

Txartela blokeatu edo itzaltzea bezain garrantzitsua da txartela aldean eraman gabe dirua nola atera daitekeen jakitea. Estatuko lurraldean eta atzerrian nola egin daitekeen azalduko dizugu. Lehenengotik hasiko gara.

Estatuan

Dirua Online Bankako gakoekin ateratzea

Kutxazainaren pantailan, “dirua txartelik gabe ateratzea” funtzioa ikusiko duzu. Aukera hori sakatzean, kutxazainak online bankako kodeak eskatuko dizkizu eta, une horretan, bertan sartu beharreko gako bat jasoko duzu mugikorrean. Urrats horiek jarraituz, behar duzun eskudirua atera ahal izango duzu.

Aukera hori erabili ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzu:

  • Kontsultak eta eragiketak egiteko Online Banka zerbitzua izan behar duzu kontratatuta.
  • Txartel baten titularra izan behar duzu.
  • Zure telefono mugikorreko zenbakiak gure datu-basean sartuta egon behar du.
Gure LK Pay aplikazioaren eta Mugikor bidezko Ordainketa funtzioaren bitartez

LABORAL Kutxa Pay aplikazioa deskargatu behar duzu Android sistema eragilea eta NFC antena dituen mugikor batean, eta mugikordainketa funtzioarekin lotu behar duzu txartela. Horrela, zure txartelen doako kopia bat izango duzu beti mugikorrean eta, contactless teknologia erabiltzen duten saltokietan ordainketak egin ahal izateaz gain, dirua atera ahal izango duzu gure kutxazainetan, mugikorra gure contactless irakurgailura gerturatuz. Honako urrats hauek jarraitu behar dituzu:

  1. Deskargatu Laboral Kutxaren LK Pay doako aplikazioa.
  2. LK Pay aplikazioan, lotu txartel bat Mugikor bidezko Ordainketa funtzioarekin (NFC antena duten Android mugikorretan).
  3. Egiaztatu, doikuntzen barruan (aldatu egiten da mugikor batetik bestera, adibidez: Sakatu eta ordaindu), LK Pay ordaintzeko aplikaziotzat hautatuta dagoela.
  4. Erosketak egiterakoan: konektatu NFC antena (aurrez aktibatuta izatea gomendatzen da).

HALCASH sareko kutxazainak

Kasu honetan, norbaitek Halcash transferentzia bat egingo dizu gure bulegoren batetik edo Online Bankatik. Transferentzia egin nahi duen pertsonari zenbatekoa (600 euro gehienez ere) eta telefono-zenbakia eskatuko zaizkio. Horrela, mezu bat iritsiko zaizu gako batekin, eta harekin dirua atera ahal izango duzu sistema horrekin lotuta dagoen edozein kutxazainetan (LABORAL Kutxa, Cajamar, Abanca, ING direct, Bankinter, Evo eta Popular).

Sistemara atxikitako kutxazainen pantailan HALCASH logotipoaren ikono bat ikusiko duzu eta hura sakatu behar duzu. Menuaren barnean, honako hau eskatuko zaizu:

  • Sartu transferentzia egin behar duen pertsonak jakinarazi behar dizun 4 digitutako gakoa.
  • Sartu zure mugikorrera iritsi zaizun SMS bidezko erreferentzia.
HalCash webgunearen bitartez, kutxazain erabilgarriak kontsultatu ahal izango dituzu, probintziaren eta udalerriaren arabera.

Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionaleko (UNACCeko) kutxa jakin batzuen arteko akordioa

Kutxa batzuen (baserritarren kutxen, banku kooperatiboen eta ingeniarien kutxen) arteko akordioari esker, bezeroa kutxa horietako edozeinetara joan daiteke leihatilan eskudirua eskatzera, betiere NANa erabiliz identifikatu ondoren. Kutxa horretatik, LABORAL Kutxako zure bulego gestorearekin jarriko dira harremanetan eta, eragiketa baimentzen dutenean, eskatutako dirua atera ahal izango duzu.

Eta txartel berri bat behar badut?

Aipatutako aukera horietako bakar bat ere erabiltzerik ez baduzu, LABORAL Kutxaren edozein bulegotara edo helbide jakin batetara txartel berri bat bidaltzeko eska diezaiokezu Telebankari (901 333 444). Gogoratu, txartel berri bat eskatzen duzunean, gure LK Pay aplikazioan hura Mugikor bidezko Ordainketa aukerarekin lotu dezakezula, baita oraindik fisikoki jaso ez baduzu ere. Horrela, saltokietan ordainketak egin eta gure kutxazainetan dirua atera ahal izango duzu.

Atzerrian

Mugikor bidezko Ordainketa LK Pay erabiliz

Estatuan bezala, ordainketak egiteko mugikorra erabil dezakezu contactless teknologia duten saltoki guztietan, zure txartelaren doako kopia bat izango baituzu mugikorrean.

Moneygram

Moneygram bidez dirua transferi dezakezu atzerrira. Halcash aukerarekin bezala, Moneygram bidez transferentzia egin dezala eska diezaiokezu beste norbaiti, eta zuk diru hori atera dezakezu une horretan zauden lekuko Moneygram bulego gestore batean.

Horretarako, dirua bidaliko dizun pertsonaren datuak eta zure datuak (onuradunarenak) adierazi behar dituzu, transakzioan sortutako erreferentzia aurkezteaz gain. Hamar minutuko epean, erreferentzia horrekin eta identifikazio-agiri batekin ager zaitezke transferitutako dirua ateratzeko, une horretan zauden herrialdeko MoneyGram bulego batean. Oso garrantzitsua da pertsona onuradunaren izena eta identifikatzaile-zenbakia bat etortzea.

Nazioarteko VISA

Atzerrian bazaude eta zure VISA txartela galdu baduzu, lehenengo Nazioarteko Visara deitu behar duzu txartela blokea dezaten. Dei horretan, larrialdietarako eskudirua eska dezakezu. Hau da, munduko edozein lekutan eta ordu gutxi batzuetan eskudirua ateratzeko zerbitzua eskaintzen dugu, modu estrategikoan kokatuta dauden Western Unionen larrialdi-zerbitzuetarako zentroetan. Zerbitzu hori ZORDUNKETA-txarteletarako eta KREDITU-txarteletarako da baliagarria. Hona hemen Nazioarteko Visa zerbitzuaren telefono-zerrenda bat (PDF), kasuan kasuko herrialdearen arabera.

Txartel berri bat eskatzea

Estatuan bezala, Telebankara (901 333 444) dei dezakezu txartel berri bat bidal diezazutela eskatzeko. Gure VISA ORO txartelen bidaia-aseguruarekin, bidalketa hori doakoa izango da. Txartela bidaltzeko denbora herrialdearen eta lekuaren araberakoa izaten da, baina, batez beste, egun batekoa da Europan, eta 3-4 egunetakoa gainerako herrialde guztietan. Ez ahaztu, LK Pay aplikazioaren bitartez, txartel hori Mugikor bidezko Ordainketa aukerarekin lotu dezakezula, baita fisikoki jaso ez baduzu ere. Horrela, ordainketak egin ahal izango dituzu contactless teknologia erabiltzen duten saltokietan.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia