Zer egiten du Euskadiko Kutxak ingurumenaren alde?

Zer egiten du Euskadiko Kutxak ingurumenaren alde?

1 min.

Zer egiten du Euskadiko Kutxak ingurumenaren alde?

Euskadiko Kutxak Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat dauka ezarria. Sistema honekin, bere jarduerak egiterakoan ingurumen-legediak dioena eta gai honen inguruan hartutako borondatezko beste konpromiso batzuk zorrotz betetzen ditu eta ingurumena hobetzeko eta kutsadura ez sortzeko erabakia hartua du.

Konpromiso hauek betetzeko, Euskadiko Kutxan hurrengo ekintza planak lehenesten dira:

  • Bazkideak kontzientziatu eta motibatu, formazioa eta sentsibilizazioaren bidez, ingurumenarekiko praktika arduratsuak egin ditzaten.
  • Sortzen diren hondakinak gutxitu, ahalik eta hondakin gehienak birziklatu eta baliabide naturalen kontsumoa murriztu.
  • Gainerako interes-taldeekin lan egin behar dugu ingurumena zaintzeko. Hornitzaile eta azpikontratistekiko harremanetan ingurumen-arau eta irizpideak gehitu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Jasangarritasuna