Zer esan nahi dugu banku etikoaz hitz egiten dugunean?
2017-05-29
Zer esan nahi dugu banku etikoaz hitz egiten dugunean?
Etika da, zalantzarik gabe, filosofiaren adar interesgarrienetako bat. Azken finean, giza portaera hartzen du barne, eta, beraz, baita gure buruarekin eta gure antzekokien nola jokatzen dugun ere. Zerbait etikoa dela esaten dugunean, ona dela esan nahi dugu, zuzena dela, alegia. Horrenbestez, banku etikoa ondo portatzen den hura izango litzateke. Baina, zer da “ondo portatzea”? Zer egiten dute banku etikoek, “banku tradizionalek” ez bezala, izenlagun hori merezi ahal izateko?
Banku etikoaren ezaugarri nagusiak
Banka egiteko eta finantza-sektorean zerbitzuak eskaintzeko hainbat modu barne har ditzakeen kontzeptu zabal bat izan arren, honako hauek dira etiko gisa izendatutako erakundeek betetzen dituzten ezaugarri nagusiak:- Horien barne-funtzionamenduak gardena eta demokratikoa izan behar du: Printzipioz, banka etikoko erakundeek gardentasun-printzipioak bete eta beren emaitzak gizarteari eskaini behar dizkiete, eta, jakina, modu demokratikoan gestionatuta egon behar dute eta Batzar Nagusiaren antzeko organo bati erantzun behar diote.
- Inpaktu positiboa izan behar dute gizartean: Banku etikoko negozioek errentagarriak izan behar dute eta finantza-sistemaren alorrean ahalik eta bermerik handienak eskaini behar dituzte. Izan ere, bestela, ez lukete denbora asko iraungo. Hori horrela, banku etikoek gizarteari jasotakoa itzultzea eta ingurunea hobetzea dute helburu, babesten dituzten proiektuen bitartez, inbertsioaren itzulkinaren bidez nahiz gizarte-izaerako ekimenetan parte hartuz.
- Enpresarekin eta ingurumenarekin lotutako erantzukizun-printzipioetara atxikita daude, eta laneko segurtasuna eta funtsezko eskubideak errespetatzen dituzte: Zentzu berean, banku etikoek ingurumenarekiko errespetua adierazi behar dute, langile guztien segurtasuna eta giza eskubideak, laneko eskubideak, genero-eskubideak edo eskubide soziolinguistikoak betetzeaz gain, eta ez bertan lan egiten duten pertsonen kasuan bakarrik, baita bezeroei eta gizarte osoari dagokionez ere.
- Banku etikoko erakundeek soldatari dagozkion justiziazko printzipioak proposatzen dituzte: Erakundean bertan lan egiten duten pertsonei justiziaz ordaintzea da banku etikoaren beste ezaugarri bat.
- Ez dira espekulazio-interesen arabera gestionatzen: Banku etikoak ez dio erantzuten ahalik eta etekinik handienaren irizpideari, eta benetako ekonomia deiturikoan inbertitzen du, haren onurak finantza-espekulazioan oinarritu beharrean.
LABORAL Kutxa "banku etikoa" al da?
Bai eta ez, irizpide etikoekin funtzionatu arren, ez baita banku etikoen zerrendan agertzen. Gure erakundeak banku etikoaren eredu ohikoenetako bati erantzuten dio, banka kooperatiboari edo herritarrari, alegia. Kooperatiba-kreditu bat gara eta, beste batzuetan esan dugun moduan, hori nabarmendu egiten da gure funtzionamendu osoan, kanpora begira nahiz eta gizarteari dagokionez. Aipatu ditugun ezaugarriak berrikusiz gero, banku etikoaren definizioarekin bakarrik bat datorrela ikusiko dugu, eta ez beste definizio batzuekin.- LABORAL Kutxak modu gardenean eta demokratikoan funtzionatzen du. Erakunde politikoekiko menpekotasunik ez duen Kontseilu Errektore batek zuzentzen du eta Batzar Nagusi bati erantzuten dio. Bertan, laneko bazkideek maila goreneko erabakietan parte hartu eta bozkatu dezakete, parlamentu bat balitz bezala.
- Gure erakundeak ez du burtsan kotizatzen eta ez dago finantza-merkatuen presio espekulatiboaren menpe. Erakundeko langileak, beste kooperatiba batzuk eta bezero partikular batzuk dira haren jabeak.
- Onurak modu solidarioan eta arduratsuan banatzen dira, erakundean bertan (% 75), kooperatiba berrien sorkuntzan eta lehendik daudenen sustapenean (% 15), eta gizarte-ekimenetan (% 10).
- Soldata-politika orekatua: LABORAL Kutxan, gehien irabazten duen pertsonaren eta gutxien irabazten duenaren arteko tartea ez da, inola ere, 4,2 aldiz handiagoa. AEBko 500 enpresa garrantzitsuenen artean, indize hori 1/380 da, hau da, gehien irabazten duenak enpresako batez bestekoak baino 380 aldiz gehiago kobratzen du.
- Jasotakoa gizarteari itzultzea: Gure inguruan enplegua eta aberastasuna sortzea da gure lehentasuna. Enpresa-ehunari, hirugarren sektoreko enpresei eta pertsona ekintzaileei kreditua errazteko konpromisoa dugu. Horregatik, Gaztenpresa gisako erremintak ditugu; fundazio horrek, sortu zenetik, 4.400 enpresa baino gehiago eta ia 8.000 lanpostu sortzen lagundu du. Gainera, gure inguruko kirol, kultura edo ikerketa arloetako proiektuetan inbertitzen dugu, dirua pertsonen zerbitzura jartzeko.
- Gizabanakoen eskubideekiko gure konpromisoa eskubide kolektiboekiko duguna bezain sendoa da. Horregatik, genero-berdintasuna sustatzen dugu. “Emakunderen Lankidetza Erakundearen” ziurtagiria lortu zuen lehen enpresa izan ginen, hizkuntza-eskubideekiko errespetua sustatzen dugu eta erakundean lan egiten duten pertsonen garapen profesionala bilatzen dugu.
Zein da zure erreakzioa?