
Zer eskaintzen dit LABORAL Kutxaren Bezeroaren Klubak?
2014-03-17
Zer eskaintzen dit LABORAL Kutxaren Bezeroaren Klubak?
LABORAL Kutxaren bezero izateak abantaila asko ditu. Gure finantza-produktuen aukera zabala, noski (aseguruak, aurrezteko produktuak, maileguak, inbertsioak…). Kreditu-kooperatiba garenez, gizartearekiko dugun konpromisoa. Eta gure inguruan kaudimen handienetakoa duen finantza-.erakunde bat ondoan izateak ematen duen segurtasuna.
Baina bada gehiago ere. LABORAL Kutxaren bezero bazara eta Online Banka aktibatuta baduzu, Bezeroaren Klubera ere sar zaitezke.
Zer esan nahi du horrek?
Era guztietako produktu eta zerbitzuetarako deskontu-kupoiak eskura ditzakezula.
- Oporrak eta bidaiak: Lor itzazu deskontuak kotxeak alokatzean, online bidaia-agentzietan, parke tematikoetan, hoteletan edo etxeak eta apartamentuak errentan hartzean.
- Jatetxeak: Ezagutu taberna bikainenak, eskatu pizza bat edo bazkal ezazu primeran etxetik kanpo preziorik onenetan.
- Erosketak: Eros itzazu deskontuekin: arropa, oinetakoak eta osagarriak; bitxiak eta erlojuak; kirol-artikuluak eta zure automobilerako gauzak; opariak eta bitxikeriak; teknologia-produktuak eta gazteenentzako aproposak direnak.
- Aisia eta jarduerak: Liburu bat irakurtzen gozatu, bideojokoekin dibertitu edo parke tematiko batera ihesalditxoa egitea. Hori guztia eta gehiago egin ahal izango duzu uste duzuna baino gutxiago ordainduta Bezeroaren Klubarekin.
- Osasuna eta edertasuna: Perfumeria eta estetikako produktuetan deskontuak eskaintzeaz gain, gure klubak kontuan hartzen ditu zure ongizatearekin eta osasunarekin lotutako zerbitzuak, eta aukera ematen dizu hainbat arlotan aurrezteko: optikak, mediku-zerbitzuak, dietistak eta nutrizionistak, gimnasioak, spa eta ile-apaindegiak, eta abar.
- Prestakuntza: Aipatutako guztiaz gain, ikastaroen eta hezkuntza-zerbitzuen inguruko eskaintzak proposatzen ditu Bezeroaren Klubak.
- Eta LABORAL Kutxaren higiezinen zerbitzuetan ere deskontuak eskaintzen ditu.
Bazkide izatea erabakitzen baduzu, eskaintzen alertak eta informazio puntuala jasoko dituzu posta elektronikoz eta edonoiz zalantzak argitu ahal izango dituzu klubaren web-orrialdean: “Zure zalantzak argituko ditugu” atalean klik egin eta galde-sorta beteta.
Orrialdea atal erabilgarrietan banatuta dago, eta nahi duzunean kontsulta ditzakezu:
- eremu geografikoaren arabera, zure ingurukoak ikusteko
- prezioaren arabera
- eskaintzaren erabiltzaileek egindako balorazioaren arabera
- gaurkotasunaren arabera, lehenengo berrienak bilatzeko.
Bezeroaren Klubaren baldintza guztiak hemen aurkituko dituzu, edo utzi komentarioren bat eta laguntzen saiatuko gara.
Zein da zure erreakzioa?